Desgaitasunaren ebaluazioa

Desgaitasunaren ebaluazioa

Desgaitasuna

Nork eska dezake desgaitasunaren ebaluazioa?

Gizartean baldintza berdinetan bete-betean eta eraginkortasunez parte hartzea eragozten dioten muga fisiko, mental, intelektual edo sentsorial iraunkorrak dituenak.

Muga horiek aldez aurretik diagnostikatu behar dituzte erakunde eskudunek.

  • Zer baldintza bete behar ditu?

    • Bizkaian erroldatuta egotea.
    • Desgaitasun fisiko, psikiko, intelektual edo sentsorialen bat izatea, aldez aurretik diagnostikatua eta dokumentatua.
  • Zein faktore baloratzen dira?

    • Jarduerarako urritasunak eta mugapenak.
    • Parte hartzeko mugapenak.
    • Testuinguru-faktoreak edo inguruneko oztopoak.

Ebaluazio -eta kalifikazio- prozesua

Hasierako eskabidea

Non aurkeztu behar da eskabidea?

  • Eskabidea egiten duen pertsona erroldatuta dagoen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro eta Herritarreganako Laguntzaren Bulegoetan, ahal dela aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 944 068 000 telefonoa).
  • 39/2015 Legean adierazitako lekuetan (Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzan, Eusko Jaurlaritzan, udaletxeetan, posta-bulegoetan...)
    Eskabidea Gizarte Ekintza Sailari bidali behar zaio (Ugaskobidea 3-bis, 48014 Bilbao).

Ebaluazioa eta kalifikazioa

Ebaluazioa eta kalifikazioa egiteko, ebaluazio-taldeek hitzordua emango dizute azterketa egiteko.

Talde profesional horrek proposamen-irizpen bat emango du, honako hauek jasoko dituena:

  • Desgaitasun-gradua
  • Baremoetan lortutako puntuazioak.
  • Kode hauek: diagnostikoa, urritasuna, jarduerarako mugapenak, parte hartzeko mugapenak edo inguruneko oztopoak.
  • Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko mugikortasun-arazorik dagoen ala ez.
  • Ondorioetarako data eta, hala badagokio, berrikuspen-eguna.

Ebazpena eta jakinarazpena

Etxean jasoko duzu honako hauek jakinarazten dizkizun ebazpena:

  • Desgaitasun-egoeraren aitorpena.
  • Desgaitasun-gradua, ehunekotan adierazita.
  • Mugikortasun-baremoan lortutako puntuazioa.
  • Ondorioetarako data.
  • Aurreikusitako berrikuspen-eguna, hala badagokio.

Desgaitasun-graduaren aitorpenak hau dakar:

  • Ondorioak ditu eskabidea egiten den datatik aurrera.
  • Estatuko lurralde osoan du balioa.

Desgaitasun-gradua

  • Honako hauen guztien ebaluazioen arteko interakzioaren emaitza da desgaitasuna: gorputzaren funtzioen eta egituren urritasunena, jarduerak egiteko mugapenena, parte-hartze sozialerako murrizketena eta inguruko oztopoena.
  • «Konstruktu» bakoitza baremo espezifiko baten bidez ebaluatu eta puntuatzen da. Ondoren, lau puntuazioek elkarri eragiten diote, «ebaluazio-metodologia» bati jarraituz, eta puntuazio bakarrean elkartzen dira: pertsonaren azken desgaitasun-gradua.

Ebaluazioa osatzen duten baremoak

Pertsonaren urritasun orokorra (PUOB)

  • Gorputz-funtzioak eta -egiturak ebaluatzeko baremoa.

Jarduera-mailako mugapena (JMB)

  • Gaitasunak ebaluatzeko baremoa Baremo honetan hauek sartzen dira:
    • MJMB: berariaz baloratzen ditu mugikortasunaren arloko jarduera-mailako mugapenak. Pertsona batek mugikortasun-baremoa betetzen duela ulertuko da 25 puntu lortzen dituenean.
    • AJMLEB: autozainketarako jarduerak egiteko muga larri eta erabatekoa ebaluatzen du.

Parte-hartzearen murrizketak (PMB)

  • Jarduna ebaluatzeko baremoa.
  • Pertsonak jardunari buruzko galdetegian emandako informazioan oinarritzen da. Borondatezkoa da, eta eragina izan dezake balorazio orokorrean, betiere baliozkotzat jotzen bada.

Inguruneko testuinguru-faktoreak (ITFB)

  • Pertsonaren benetako inguruneko faktoreak aztertzen dira, haren funtzionamendua eragozten dutenak eta «oztopo» izan daitezkeenak, eta, ondorioz, desgaitasuna areagotzen dutenak eta gizartean erabateko parte-hartzea izateko aukera murrizten dutenak.

Desgaitasun-motak

0 mota - Desgaitasun nulua

  • Desgaitasun-maila hutsala da, eta ez dago eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ) egiteko zailtasun ebaluagarririk.
  • Desgaitasunaren ehunekoa % 0 eta % 4 artekoa da..

1. mota - Desgaitasun arina

  • Ebaluatutako desgaitasun-maila arina da, eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko zailtasun arina islatzen du.
  • Pertsona hori independentea da jarduera horietako ia guztietan.
  • Desgaitasunaren ehunekoa % 5 eta % 24 artekoa da.

2. mota - Desgaitasun moderatua

  • Ebaluatutako desgaitasun-maila moderatua da, eta aztertutako EBJk egiteko zailtasun moderatua islatzen du.
  • Pertsonak erabateko mugapena edo ezintasuna izan dezake haietakoren bat egiteko edozein arlotan, baina independentea da bere burua zaintzeko jardueretan.
  • Desgaitasunaren ehunekoa % 25 eta % 49 artekoa da.

3. mota - Desgaitasun larria

  • Ebaluatutako desgaitasun-maila larria da, eta aztertutako EBJk egiteko zailtasun larria islatzen du.
  • Pertsonak erabateko mugapena edo ezintasuna izan dezake haietakoren bat egiteko edozein arlotan, bere burua zaintzeko jardueretan barne.
  • Desgaitasunaren ehunekoa % 50 eta % 95 artekoa da.

4. mota - Erabateko desgaitasuna

  • Ebaluatutako desgaitasun-maila larria edo erabatekoa da, eta aztertutako ia EBJ guztiak –norbere burua zaintzekoak barne– egiteko ezintasuna islatzen du.
  • Desgaitasunaren ehunekoa % 96 eta % 100 artekoa da.

Desgaitasun-graduaren berrikuspena

Zein kasutan egiten da?

  • Aitorpena eragin zuten inguruabarrak aldatzen badira.

  • Ebazpenean jakinarazten den berrikuspen-egunean.

Nork eska dezake berrikuspena?

Desgaitasuna duen pertsonak edo Bizkaiko Foru Aldundiak, ofizioz.

Non aurkeztu behar da eskabidea?

  • Oinarrizko gizarte zerbitzuan

    Eskabidea egiten duen pertsona erroldatuta dagoen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

  • Egoitza elektronikoan

    Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa

  • Erregistro eta Herritarrenganako Laguntzaren Bulegoetan

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro eta Herritarreganako Laguntzaren Bulegoak, aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 944 068 000 telefonoa).
  • Beste batzuk

    39/2015 Legean adierazitako lekuak. (Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetza, Eusko Jaurlaritza, udaletxeak, posta-bulegoak...). Eskabidea Gizarte Ekintza Sailera bidali behar da (Ugaskobidea 3-bis, 48014 Bilbo).

Onurak

Desgaitasun-graduaren eta -motaren arabera, hainbat zerbitzu, prestazio edo onura jasotzeko eskubidea izan dezakezu. Horretarako, ezinbestekoa da desgaitasunaren ehunekoa gutxienez % 33koa izatea:

Pentsioak eta prestazioak

  • Kotizazio gabeko ezintasun-pentsioak
  • Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoa, seme-alabaren bat ardurapean izateagatik/farmazia-salbuespena
  • Eusko Jaurlaritzak seme-alabak hazteko ematen dituen laguntzak

Abantaila fiskalak

  • Kenkariak PFEZean.
  • Kenkariak oinordetzen gaineko zergan.
  • Matrikulazio-zergaren salbuespena.
  • BEZaren murrizketa, % 33ko desgaitasuna duten eta mugikortasun-baremoa betetzen duten pertsonentzako ibilgailuak erosten direnean.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren salbuespena.

Laneko abantailak

  • Plazak gordetzen dira oposizioetan eta probak egokitzen dira.
  • Desgaitasuna duten langileak kontratatzeko abantailak, enpresentzako dirulaguntzen bidez eta Gizarte Segurantzako kuotetan aplikatutako hobarien bidez.
  • Enplegu-zentro bereziak: Enplegu-zentro bereziak eta lan-bitartekaritzako zentroak.
  • Langile autonomo izateko abantailak.
  • Erretiro aurreratua desgaitasuna duten pertsonentzat.

Aparkatzea edo garraio publikoa

  • Aparkatzeko txartela eskatzeko urratsak, pertsona fisikoa bazara

    1. Bizi zaren udaletxera joan eta eskaera eskatu.

    2. Bete eskabidea, erantsi dokumentuak eta entregatu udaletxean.

    3. Udalak zure eskaerari buruzko ebazpena emango du, eta gehienez ere 3 hilabeteko epean jakinaraziko dizu.

    4. Aparkatzeko txartela ematen badizute, Udalak sinatzeko eskatuko dizu.

    5. Sinatu ondoren, Udalak plastifikatu eta emango dizu.

      Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan txartela erabiltzeko baldintzen laburpena ere emango dizu.

    Irakurri informazio gehiago

  • Txartela ordaintzetik salbuesteko baldintzak

    Zure laguntzailea garraio publikoa ordaintzetik salbuestsita egon dadin, bi baldintza hauek bete behar dituzu:

    1. % 45eko desagaitasun-gradua, edo hortik gorakoa, izatea eta

    2. Mendekotasun-graduren bat izatea.

    Zer egin behar duzu salbuespena izapidetzeko?

    Bezeroaren arretarako edozein bulegotara joan.

    • Zeu bertaratzen bazara, zure jatorrizko NANa eraman behar dituzu.

    • Beste inor bertatatuz gero, honako hauek eraman berhar ditu:

      1. Izapide hori egiteko zuk sinatutako baimena.
      2. Jatorrizko bi NANak, zurea eta baimena ematen duen pertsonarena.
      3. Zure argazkia, Barik txartel pertsonalizaturik ez baduzu.
    Zer egingo dute bezeroaren arretarako bulegoko langileek?

    Barik txartela pertsonalizatuta baldin baduzu:

    • Baldintzak betetzen dituzula egiaztatuko dute.

    • Zure txartela gaituko dute zure laguntzaileak salbuespena izan dezan.

    Barik txartel pertonalizaturik ez baduzu:

    • Baldintzak betetzen dituzula egiaztatuko dute.

    • Zure txartela egingo dute, zure laguntzailearentzako salbuespenaz. Hori lortzeko, 3 € ordaindu beharko dituzu.

    Zer egin behar duzu garraio publikoa erabiltzeko?

    Garraio publikoa laguntzaile batekin erabiltzen duzunean, Barik bi aldiz pasatu, bigarrena kosturik gabe.

  • TAO
  • Gizatrans txartela
  • Garraio publikoan (RENFE, autobusak...) egiten diren beste deskontu batzuk

Ikasketak

  • EHUn eta UHUNen matrikula ordaintzetik salbuesten da
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako orientazio-zerbitzua.
  • Plazak gordetzen dira EHUn eta Lanbide Heziketan
  • Abantailak daude ikasketa-beketan
  • Egokitu egiten dira selektibitate-azterketak, ikasketetakoak eta HABEren azterketetako proba akademikoak.

Beste batzuk

Egiaztapena

Desgaitasuna egiaztatzen duten dokumentuak honako hauek dira:

  • Desgaitasun-gradua aitortzen duen ebazpena. Balorazioa egin ondoren jakinarazten da emandako helbidean.
  • Desgaitasuna egiaztatzen duen txartela, % 33ko edo hortik gorako ehunekoa duten pertsonei ematen zaie, balorazioa egin ondoren.
  • Beste administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan eta abarretan desgaitasuna egiaztatzeko ziurtagiriak (diagnostikorik gabe). Interesdunak eskatzen dituenean egiten dira.

Desgaitasuna egiaztatzeko txartela

Estatu osoan izango du balioa, eta honako hauek jasoko ditu:

  • Identifikazio-datuak.
  • Desgaitasun-gradua.
  • Indarraldia.
  • Mugikortasun-zailtasunik dagoen.
  • Beste pertsona baten laguntza-premiarik dagoen.
  • Segurtasun- eta konfidentzialtasun-neurriak.

Ohiko galderak

  • Hauen interakzioaren emaitza da: gorputzaren funtzioen eta egituren urritasunen ebaluazioa, jarduerak egiteko mugapenak, parte-hartze sozialerako murrizketak eta inguruko oztopoak.

    Egoera iraunkorrak hartzen dira kontuan, tratamenduak amaitu ostekoak, alegia. Desgaitasun-egoerak gradutan sailkatzen dira, larritasunaren arabera, eta ehunekotan adierazten dira.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan kontsulta dezakezu.

  • Balorazioa eskatu duen pertsonak.

    Hala ere, legezko edo borondatezko ordezkariak ere sinatu ahal izango du eskabidea, edo egitatezko zaintza duen pertsonak, egoera hori behar bezala egiaztatzen bada.

  • Aurretiazko erreklamazioa jar dezakezu Gizarte Ekintza Sailean, 30 eguneko epearen barruan, interesdunak sinatutako idazki baten bidez; desadostasunaren arrazoiak azaldu behar dituzu.

    Erreklamazioa aztertu ondoren, erreklamazioa baietsi edo ezetsi den adierazten duen jakinarazpena jasoko duzu.

    Jakinarazpen hori jaso eta gero, oraindik ere emaitzarekin ados ez bazaude, erreklamazioa aurkez dezakezu gizarte-arloko epaitegian.