Kotizazio gabeko ezintasun-pentsioa (ezintasuneko KGP)

Zer da?

Laguntza ekonomiko bat, baliabide nahikorik ez duten pertsona hauentzat:

  • Inoiz kotizatu ez dutenentzat.
  • Edo kotizatutako pentsioa izateko adina denbora kotizatu ez dutenentzat.

Baldintzak

  • 18 eta 65 urte artean izatea.
  • Legezko egoitza Espainiako lurraldean izatea eta 5 urtetan zehar herrialde horretan bizi izana; urte horietako 2k eskabidea aurkezten den dataren aurre-aurreko urteak izan beharko dute.
  • % 65eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua izatea.
  • Diru-sarrera edo errenta nahikorik ez izatea.
    Diru-sarrerari buruzko informazio gehigarria

Osagarriak

Kotizazio gabeko ezintasun-prestazioa kobratzeak esan nahi du honako osagarri hauetakoren bat jasotzeko eskubidea izan dezakezula:

% 50eko osagarria kotizazio gabeko ezintasun-pentsioan.

Baldintzak:

  • Gaixotasun kronikoa edo % 75eko desgaitasuna edo handiagoa izatea.
  • Mendekotasun-graduren bat (I., II. edo III. gradua) aitortua edukitzea.

Pentsio-osagarri hori urtero kobratzen da, ordainketa bakarrean.

Zenbatekoa: 525,00 €.

Baldintzak:

  • Etxebizitzarik jabetzan ez izatea.
  • Zure ohiko bizilekua den etxebizitza alokatzeko kontratu baten titularra izatea.
  • Ez izatea etxebizitzaren jabearen ezkontidea edo bikotekidea, edo harekin hirugarren mailara arteko ahaidetasun-harremanik ez izatea.

Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten hainbat pertsona elkarrekin bizi diren familia-unitateen kasuan, errentamendu-kontratuaren titularrak soilik jaso ahal izango du osagarri hau, edo, titularrak bat baino gehiago badira, horietako lehenengoak.

KGP hau kobratzeagatik, laguntza medikoa eta sendagaien erosketa Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuta daude.

Eskaera

Non aurkeztu behar da eskaera?

  • Egoitza elektronikoa

    Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa

  • Erregistroa eta herritarrenganako laguntza bideratzeko bulegoak

    Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroa eta herritarreganako laguntzaren bideratzeko bulegoak, ahal dela aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 94 468 000 telefonoa).

  • Beste batzuk

    39/2015 Legean adierazitako beste leku batzuk. (Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetza, Eusko Jaurlaritza, udalak, posta-bulegoak...). Eskabidea Gizarte Ekintza Sailera bidali behar da, helbide honetara: Ugaskobidea 3-bis, 48014 Bilbo.

Errenten eta diru-sarreren mugak

Kotizazio gabeko pentsio bat kobratu dezakezu, baldin eta:

  • Bakarrik bizi, eta zure urteko diru-sarrerak 8.803,20 €-tik beherakoak badira 2026an.
  • Bizikidetzako unitate ekonomiko bateko kidea bazara.
    Límites de rentas e ingresos
    errenten eta diru-sarreren mugak unitateko pertsona guztien errenten eta diru-sarreren baturak honako muga hauek gainditzen ez baditu:
  1. Lehen mailako bizikiderik gabe

    Unitate ekonomikoko bizikide-kopurua

    Unitate ekonomikoaren baliabideen metaketaren muga

  2. Lehen mailako bizikideekin

    Unitate ekonomikoko bizikide-kopurua

    Unitate ekonomikoaren baliabideen metaketaren muga

Pentsioaren zenbatekoa

Bakarrik bizi bazara

  • Pentsioaren zenbatekoa 12 ordainsari arruntetan eta ekaineko eta azaroko aparteko 2 ordainsarietan kobratzen da (628,80 € hilean 2026an).
  • Pentsioaren urteko zenbatekoa (8.803,20 € 2026an) baino diru-sarrera handiagoak jasotzen badituzu, ez daukazu pentsioa jasotzeko eskubiderik.
  • Zure errentek edo diru-sarrerek (baldin eta halakorik baduzu) lehen adierazitako muga gainditzen ez badute, pentsioaren zenbateko osoa edo zati bat jasotzeko eskubidea edukiko duzu, zure kasua zein den.

Bizikidetza-unitate ekonomiko bateko kidea bazara

  • Bizikidetza-unitate ekonomikoaren urteko diru-sarrerek edo errentek goian adierazitako taulen mugak gainditzen badituzte, ez daukazu pentsiorako eskubiderik.
  • Bizikidetza-unitate ekonomikoaren diru-sarrerek muga gainditzen ez badute, pentsioaren zenbateko osoa edo zati bat jasotzeko eskubidea edukiko duzu, zure kasua zein den.
  • Unitate ekonomiko berean pentsiorako eskubidea duen onuradun bat baino gehiago badago, pentsio bakoitzaren zenbatekoa murriztu egingo da, eskatzaile-kopuruaren arabera.

Betebeharrak

  1. Gehienez ere, gertatzen denetik 30 eguneko epean honako hau jakinaraztea:
    • Zure bizikidetza-egoeraren, egoera zibilaren, bizilekuaren, baliabide propioen edo besteren baliabideen edozein aldaketa.
    • Pentsioa kobratzen jarraitzea edo beste zenbateko bat kobratzea eragin dezakeen edozein aldaketa.
  2. Urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, unitate ekonomikoaren diru-sarreren aitorpena aurkeztea, aurreko urteari dagokiona, postaz bidaltzen den inprimakiaren arabera.
    • Aitorpena martxoaren 14a baino lehen aurkezten ez baduzu, errekerimendu bat bidaliko dizugu, 10 egun balioduneko epean aurkeztu ezean pentsioaren ordainketa eten eta pentsioa iraungiko dela ohartarazteko.

Non aurkeztu behar da aitorpena?

  • Egoitza elektronikoa

    Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa

  • Erregistro eta Herritarrenganako Laguntzaren Bulegoak

    Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroa eta herritarreganako laguntzaren bideratzeko bulegoak, ahal dela aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 94 468 000 telefonoa).

  • Beste batzuk

    39/2015 Legean adierazitako beste leku batzuetan (Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzan, Eusko Jaurlaritzan, udaletan, posta-bulegoetan...). Eskabidea Gizarte Ekintza Sailera bidali behar da, helbide honetara: Ugaskobidea 3-bis, 48014 Bilbo.

Bateraezintasunak

Pentsio hau bateraezina da honako hauekin:

  • Gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko subsidioarekin eta hirugarren baten laguntza behar izateari erantzuteko subsidioarekin.
    Bateraezintasunei buruzko informazio gehigarria
  • Familia babesteko esleipen ekonomikoa, desgaitasuna duten seme-alabengatik.
  • Edozein erakunde publikok (GSIN, MUFACE, klase pasiboak) emandako zenbateko bereko edo handiagoko beste edozein pentsio.

Kotizazio gabeko pentsioa eska dezakezu, baldin eta horrekin baterazina den prestazioari uko egiten badiozu.

Ohiko galderak

Bai, baldin eta dagoeneko KGPa kobratzen ari zarenean hasten bazara lanean, zure diru-sarreren arabera.