Lagundutako Bainua

Lagundutako bainua Bizkaiko Foru Aldundiak zortzi hondartzatan ematen duen zerbitzua da, eta horren helburua da, erabiltzaile guztiek, mugikortasun edo autonomia mugatua dutenek ere, itsasoan bainatzeko aukera izatea.

Zerbitzua ekainetik irailera emango da, eta bainatzeko laguntza pertsonala emateaz gain, autonomia nahikoa duten eta soilik laguntzazko materiala behar dutenpertsonentzako beharrezko materiala ere eskaintzen da, hala nola hurbiltzeko aulkiak, garabiak, taka-takak, makuluak, txalekoak, etab.

Bainu lagunduko zerbitzua jasotzeko hitzordua besterik ez da eskatu behar. Horretarako, sartu Aurretiko Hitzorduak webgunean (2024/05/31 tik eskuralgarri), deitu 670 39 11 68 telefono zenbakira

Eskuragarri hemen...

Bainu lagunduaren zerbitzuaz gozatzeko, hitzordua eska dezakezu BizkaiUp mugikorrerako aplikazioaren bidez. Esteka hauen bidez deskargatu daiteke:

Era berean, hitzordua eskatu ahal izango da hondartzan bertan zerbitzu hori emateko dagoen karpan. Materiala maileguan jasotzeko erreserba aurrez aurre egin ahal izango da aipatutako karpan.

Elkarteek eta taldeek nahitaez izapidetu beharko dituzte erreserbak Aurretiko Hitzorduak webgunearen bidez (2024/05/31 tik eskuralgarri).

Denboraldian lagundutako bainu zerbitzua duten hondartzak honako hauek dira: Arena-Zierbena, Arrigorri-Ondarroa, Ereaga-Getxo, Isuntza-Lekeitio, Laidatxu-Mundaka, Plentzia, Gorliz eta Bakio.