Estrategia digitala

Bizkaia kohesionatuago, inklusiboago, trebeago eta seguruago baten alde

Eraldaketa digitalaren aldeko apustu argia

Bizkaia, lurralde digitalki aurreratua

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean eraldaketa digitala sustatzearen aldeko apustu argia egiten du, Bizkaia erakargarriagoa, digitalki trebeagoa, kohesionatuagoa, inklusiboagoa, seguruagoa eta teknologikoki aurreratuagoa lortzeko, aukera-berdintasuna eta jarduera ekonomikoaren sorrera bermatzeko eta, horrenbestez, lurraldearen hazkundea ere bai.

Bizkaia 2027 Agenda Digitala

Apustu hori Agenda Digital berri bat lankidetzaren bidez diseinatzean datza. Agenda horrek 2027rako ikusmira izango du, ekintza-esparru orokor bat eratuko, eta bertan definitzen dira Bizkaiko gizartearen erabateko digitalizazioan aurrera egiten jarraitzeko ibilbide-orria osatzen duten ildo estrategikoak.

Informazio gehiago Bizkaia 2027 Agenda Digitala

Zertan datza Bizkaia 2027 Agenda Digitala?

Jarraitu gaurkotasun digitala Bizkaia Techen sare sozialetan

Bizkaiko esparru teknologikoari buruzko gaurkotasun osoa

Datuaren Bulegoa

Datuak Bizkaiko Foru Aldundiko oso aktibo baliotsua dira Herritarrei zerbitzu hobeago bat eskaintzeko aukera ematen dute eta berrikuntza, emankortasun eta garapen ekonomikoa sustatzen dute.

Datuen gobernu egokia funtsezkoa da honetarako:

  1. Adimen artifizialaren (AA) erronkak jorratzeko, modu eraginkorrean, bidezkoan eta berdintasunean oinarrituta
  2. Erabaki egokiak hartzeko, Bizkaiko herritarren premiei eta itxaropenei erantzuteko
  3. Gizarte demokratikoago, gardenago eta parte-hartzaileago bat eraikitzeko

Nola kudeatzen ditugu datuak?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Datuaren Estatutuak Foru Sektore Publiko osoan informazioa eta datuaren kalitatea kudeatzeko politikak, prozesuak eta prozedurak gidatzen dituzten arau nagusiak jasotzen ditu.

Datuak kudeatzeko printzipioen artean daude, besteak beste, datuen kalitatea, eraginkortasuna, trukea eta berrerabilera, datuen babesa eta erabilerarako etika, diskriminaziorik eza eta herritarrentzako orientazioa.

Informazio gehiago Datuaren gobernua

CDO Chief Data Officer - Antolakuntza eredua - Datuak gobernatzeko programa

Handitu egin dira bizkaitarren gaitasun digitalak eta Administrazio Elektronikoarekiko konfiantza

2026/08/07

Bizkaiko Foru Aldundiak telefono bidezko inkesta bat egin die Bizkaiko 17 urtetik gorako 1.000 laguni baino gehiagori, teknologiaren erabileraren bilakaera, eguneroko ohituren aldaketak eta 2020-2025 urteetan eskuratutako gaitasun digital berriak aztertzeko. 

Bizkaia Digitala ikerketak agerian utzi du gora egin duela nabarmen teknologiaren erabilerak. Inkestari erantzun dioten biztanleen erdiek baino gehiagok diote ezagutza informatiko aurreratuak dituztela, eta ezagutza hauek are handiagoak dira gazteen artean, gaitasun teknologiko handiagoak dituztela erantzun baitute.  

Gainera, era nabarmenean hobetu da ere gaitasun digitalei buruzko bizkaitarren autopertzepzioa. Gora egin du ezagutza aurreratuak dituztela uste dutenen ehunekoak eta, behera, aldiz, oinarrizko ezagutzak dituztela uste dutenenak. 

Adinekoek ere hobera egin dute euren trebetasun digitaletan, eta gehienek diote egunero erabiltzen dutela mugikorra. Inkestatuen adinak behera egin ahala, gora egiten du gailuak erabiltzen emandako denborak, eta gazteenak dira gehien erabiltzen dituztenak: egunean lau orduz. 

Tramiteak, erosketak edo biltegiratzea bezalako zerbitzu digitalen erabilera orokortzeak areagotu egin du Interneteko segurtasunarekiko eta pribatutasunarekiko kezka, batez ere online erosketetan. Bizkaiko biztanleen % 83 kezkatuta daude Adimen Artifizialaren erabilera desegokiarekin eta ez dira fio informazioaren egiazkotasunaz. Hala ere, 35-44 urteko pertsonek uste dute Adimen Artifiziala baliabide egokia izan daitekeela eguneroko zereginetarako eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.  

Administrazio Elektronikoarekiko pertzepzioa 

Administrazio publikoekin Internet bidez eginiko tramiteek gora egiten jarraitzen dute, eta beste erabilera digital batzuek baino konfiantza handiagoa sortzen dute. Internetekiko konfiantza orokorraren gainetik ere daude. 

Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu eta tramite elektronikoen digitalizazio-maila lurralde osoaren digitalizazio-mailaren antzekoa da, eta azken hori ere aurrera doa.  

Bizkaiko bizilagunek uste dute Foru Administrazioak bermatu egiten duela neurri handi batean elektronikoki eginiko zerbitzu, tramite eta gestioen segurtasuna, eta herritarren datuak babesten dituela. 

IKUSI SARRERA GUZTIAK