Datuaren Bulegoa

Funtsezko organoa da datuaren inguruko ekimenak bultzatzeko.Modu adimendunean kudeatzeko eta Bizkaiko funtsezko aktibo diren datuen balioa maximizatzeko helburuarekin

Datuaren bulegoaren eginkizunak

  • Datuaren estrategia definitzen laguntzen du

  • Datuari buruzko metodologiak, tresnak, politikak eta prozedurak diseinatzen ditu

  • Koordinazio- eta lankidetza-mekanismoak definitu eta garatzen ditu

  • Bizkaiko herritarren ahotsa barne hartzen du, bai eta lankidetzan sortzea ere

  • Datuetan oinarritutako zerbitzu eta konponbide digitalak sortzea bultzatzen du

Datuak zaindu eta babestu etika eta berdintasun irizpideekin, beren erabilera maximizatzeko

Datuaren Bulegoak bermatzen du datuen kalitatea eta horietara sarbidea izateko aukera, erabakiak hartzeko, sailen arteko koordinazioa sustatzeko, izapideak errazteko, kostuak aurrezteko edo zerbitzu publiko berriak garatzeko.

Zerbitzuen katalogoa

BFAko Datuaren Bulegoak zerbitzuak eskaintzen ditu datuetan oinarritutako proiektuak martxan jartzeko.

Datuaren zerbitzuak zabalik daude, oro har, Bizkaiko foru sistema publiko, enpresa-ehun eta herritar guztientzat.

Zerbitzuak ezagutu nahi ditut