Berrikuntza eta lehiakortasuna

2027 Agenda Digitalaren ardatzak

Elkarlaneko berrikuntza eta talentua erakartzea, teknologia digital disruptiboak aplikatuta lehiakortasuna sustatzeko

Gure ikuspegia

Berrikuntza sustatzea Bizkaian ideia eta disrupzio teknologiko kolaboratiboa eta talentua erakartzea sustatzen duten ekosistemekin.

Lurraldearen lehiakortasuna eta aurrerapena bultzatzeko ardatza, teknologia digital disruptiboak aplikatuta.

Gure ekintza-ildoak

Elkarlaneko berrikuntza

Ildo horrek barne hartzen du berrikuntzako ekimen eta ekosistema irekiak sustatzea, ideiagintza eta disrupzio teknologikoa bultzatzeko.

Elkarlaneko administrazio ireki batek lankidetza publiko-pribatuko guneak sustatu behar ditu, sinergiak eta berrikuntza lurraldearen oparotasunari eta lehiakortasunari laguntzen dioten proiektu teknologikoen bidez adierazteko. Ildo horrek ekimenak eta proiektuak garatuko ditu hori guztia gerta dadin.

Bizkaia Lab

Prototipoak, kontzeptu-probak eta zerbitzuak pilotatzeko eremuak hornitzera zuzendutako ildoa da, pertsonak esperimentazioan txertatuz eta beren beharrak benetan ulertzetik abiatuta baterako diseinua sustatuz.

Living lab delakoen bidez, produktu eta zerbitzu digitalak esperimentatzea, baliozkotzea edo probatzea erraztuko da, prototipo-fasean, akatsari beldurrik izan gabe. Erabiltzaileak pilotaje-prozesu horietan inplikatuko dira, beren esperientzia produktu eta zerbitzuak beren benetako beharretara egokitzeko funtsezko elementu gisa txertatzeko lankidetza- metodologiak aplikatuz.

Talentu digitala

Ildo horretan, talentua deskubritzera, erakartzera, atxikitzera eta sustatzera bideratutako ekimenak hedatzea proposatzen da teknologia gaitzaile berrietan, hala nola adimen artifizialean, konputazio kuantikoan, blockchainean edo gauzen Interneten. Horien esplorazioak ereduak eta zerbitzuak birdefinitzen ditu ikuspegi berritzaile batetik.

Pertsonak dira eraldaketaren benetako eragileak, eta haien ezagutza da hori lortzeko aktibo eta palanka nagusia. Ildo horretan, lurraldean hainbat teknologia gaitzaileetan gaitasun korala lortzea eta edukitzea eta hori adierazteko guneak eta bitartekoak eskaintzea funtsezko ildoa izango da epe luzera aurrerapena eta oparotasuna sortzeko.

2027 Agenda Digitalaren beste ardatz batzuk

  • Herritarrak eta bizi-kalitatea

    Herritarrak eta haien bizi-kalitatea lurraldearen eraldaketa digitaleko estrategiaren erdigunean.

    Joan

  • Azpiegitura teknologikoak

    Digitalizazioa azkartu eta maximizatuko duten azpiegitura eta teknologia gaitzaileak.

    Joan

  • Gobernu digitala

    Herritarren eta enpresen eskura dauden zerbitzuen digitalizazioa eta etengabeko bilakaera teknologikoa.

    Joan