Azpiegitura teknologikoak

2027 Agenda Digitalaren ardatzak

Digitalizazioa bizkortzen eta maximizatzen duten azpiegitura eta teknologia gaitzaileak

Gure ikuspegia

Bizkaiko gizarteari abangoardiako azpiegitura teknologiko sendoak, seguruak eta fidagarriak ematea, digitalizazioa bizkortu eta indartzeko.

Azpiegitura horiek zerbitzu digital aurreratuen hedapena bermatuko dute, eta herritarren beharrei erantzuteko aukera emango dute.

Gure ekintza-ildoak

Azpiegiturak modernizatzea

Azpiegiturak modernizatzera bideratutako ildoa, cloud elementuak eta irtenbide teknologiko berriak txertatuz, gizarte digital batek eskatzen dituen moldagarritasuna, malgutasuna eta eskalagarritasuna emateko.

Aldaketaren abiadura esponentziala eta garapen teknologikoaren beraren azpian dauden ziurgabetasunak direla eta, funtsezkoa izango da azpiegitura teknologikoen modernizazioa bultzatzea cloud elementuak eta irtenbide berritzaile berriak txertatuz. Hori guztia azpiegiturei moldakortasun handiagoa emateko, produktu eta zerbitzu digitalak gizarteak eskatzen duen erritmoan eraikitzeko.

Bizkaiko Azpiegitura Teknologikoa bilakatzea

Ildo horren esparruan, zeharkako plataforma bilakatzea proposatzen da. Plataforma horrek tresna komunak eskaintzen dizkie Aldundiko sailei izapideak eta zerbitzuak arin eta eraginkortasunez kudeatzeko eta egiteko.

Herritarrentzako administrazio digital arin eta erraz baterako zerbitzu berriak eraikitzeko nukleoa osatzen duten plataforma, osagaiak eta irtenbide teknikoak etengabe bilakatzea eta modernizatzea funtsezko ildo estrategikoa izango da ikuspegi teknologiko hutsetik.

Zibersegurtasun moldagarria

Zeharkako ildo estrategikoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundian zibersegurtasuna indartzea du helburu.

Zibersegurtasuna sustatzea antolamendu-neurrien, neurri operatiboen eta neurri teknikoen bidez, Aldundiaren ingurune digitaletan segurtasun-ekosistema bat eraikitzeko, bai datuen segurtasunari dagokionez, bai informazioaren eta erabiltzaileen segurtasunari dagokionez; horrela, Bizkaiari aukera emango zaio ezagutzen diren arriskuei maila onargarrietan eusteko, aplikatzekoa den legeria betez. Era berean, eraso zibernetiko bat gertatuz gero, kalteak minimizatzea, eta, beharrezkoa izanez gero, errekuperazio-egoera baterako prestatuta egotea.

Datuen analisia eta AA gaitzeko plataformak

Ildo horrek barne hartzen du datu masiboak aztertzeko eta adimen artifizialeko proiektuak garatzeko beharrezkoak diren plataforma eta azpiegitura teknologikoetarako sarbidea errazteko ekimenak hedatzea.

Datuen esplorazioak, zenbat eta demokratikoagoa, etikoagoa eta seguruagoa izan datuak aztertzeko eta adimen artifizialerako teknikak erabilita, orduan eta oparotasun handiagoa ekarriko dio gizarteari. Ildo horretan, ekimenak aktibatuko dira erakunde publiko eta/edo pribatuek plataforma teknologikoetarako sarbidea izan dezaten, eta horien gainean eraiki daitezen datuak aztertzearekin eta adimen artifizialarekin lotutako proiektuak, lurraldean eragin positiboa sortuko dutenak.

Konektibitatea eta komunikazioak

Lurraldean kapilaritatea eta abiadura handiko konektibitatea hobetzeko ildoa, arreta berezia jarriz eremu zurietan.

Lurralde osoari sarbideak eta konektibitatea erraztea, eskualde eta eremu zuri guztiak barne hartzeko ikuspegitik, funtsezkoa da gizarte gero eta digitalago batean. Ildo horretan, abiadura handiko konexioen kapilaritatea hobetuko duten ekimenak sustatzea izango da ekimenak eta proiektuak hedatzeko ildo estrategikoetako bat.

2027 Agenda Digitalaren beste ardatz batzuk

  • Herritarrak eta bizi-kalitatea

    Herritarrak eta haien bizi-kalitatea lurraldearen eraldaketa digitaleko estrategiaren erdigunean.

    Joan

  • Gobernu digitala

    Herritarren eta enpresen eskura dauden zerbitzuen digitalizazioa eta etengabeko bilakaera teknologikoa.

    Joan

  • Berrikuntza eta lehiakortasuna

    Elkarlaneko berrikuntza eta talentua erakartzea teknologia digital disruptiboak aplikatuz lehiakortasuna bultzatzeko.

    Joan