Gorbeiako toki hezeak
Gorbeiako gailurretik hegoalderantz jaisten diren mendi-lepoetan, nolabaiteko horizontaltasuna duten lur iragangaitzak izateak, iraun egiten duten putzuak eratzen dira. Zohikaztegi txikiak eratzen dira bertan, eta goroldioa eta putzuetara eta tenperatura baxuetara bereziki egokiturik dauden bestelako landareak ugaltzen dira. Esfagnoa izaten da nagusi goroldioei dagokienean, poliki-poliki bertikalean hazten den espeziea.
Beheko aldeak trinkotu egiten dira azpian, materia organikozko geruza osaturik, eta urak eta hotzak mugak jartzen dituzte, nekez biziko direlarik bertan ornogabeak eta deskonposizioa eragiten duten mikroorganismoak. Sakonean behin gogortzen denean, zohikatz bihurtuko da, berotzeko gaitasun txikia duen landare-ikatza, batez ere lorezaintzan erabiltzen dena.
Esfagnoen artean, berriz, giro hauetakoak baino ez diren landareak agertuko dira, koipetxoa eta eguzki-ihintza esaterako. Putzuz jositako lurraren nitrogenorik eza konpentsatzeko, landare hauen hostoek eltxoak eta tamaina txikiko intsektuak harrapatzen dituzten muzilagoa dute, eta elikagai balio izango dieten nitrogedun konposatuak erauzteko, harrapakinen gorputzak liseritzen dituzten entzimak ekoizten dituzte. Koipetxoa ez da hazten zohikaztegietan soilik, lurralde guztiko horma hezeetan baino. Arrosatxo eran antolatzen diren hosto berde biziak nabarmen ageri dira harkaitzen arrailei gogor eutsirik.
Esfagnalen inguruetan, sastraka herrestaria hazi ohi da, zohikaztegietako eta ziliodun txilarrak nagusi direla. Putzuek hain tinko irauten ez duten tokietan, sakabanaturik agertzen dira urkiak, eta ugaria izaten da anbulua, lur azidoak eta ikuziak daudela adierazten duen landarea
Mendialdeko toki heze hauetan bizi dira igel gorria, apo arrunta eta uhandre palmatua.
Gorbeiako zohikaztegien kontzentraziorik handiena Larreakortako trokaren burualdea k osatzen duen lepoaren goiko aldeetan ematen da, Menoiotik Berretinera doan zubian, eta Oderiagaren hegoaldean eta Sintxitako trokan.
Zohikaztegiek, baina, erakusgarri hobea eta zabalagoa izan zuten Saldropo inguruetan, Barazarren ondoan. Saldropokoa ez ezik, beste esfagnal eta toki heze batzuk (txilardi hezeak eta beste toki putzudunak) aurki daitezke Gorbeiako Parkean: Martintxua, Beraso, Sakutu-Sekelekularre, Legortxiker, Algorta eta Austigarmin. Larrederreko parajean ere, badira dozena erdi bat alde zingiratsu edo lupetsu.
Saldropoko Toki Hezea
Zeanuri udalerrian dago (Bizkaia), Atxuriko haitzen oinean, Gorbeiako mazizoan
Orain urte asko ez dela, ekosistema berezia zegoen toki honetan, Saldropoko zohikaztegia izenaz ezaguna zena. Ekologiaren aldetik balio handikoak diren alde zingiratsuak dira zohikaztegiak eta bertatik ateratzen da, lehorketa-prozesua gauzatu ondoren , zohikatza.
Zohikatz horren ustiapenerako erabili izan zen prozesuak eragotzi egin zuen toki hau zohikaztegi gisa lehenera itzul zedin.
Biologiaren aldetik tokiak eskaintzen zituen aukeren jakitun, ordea, 1990.ean ekin zitzaien antzinako zohikaztegia toki heze gisa ontzeko neurriei eta, neurri horietan aurrenekoa, ordurako jadanik hainbat intsektuk, anfibiok eta uretako landarek kolonizatuta zeuzkaten putzu guztiak zaintzearena izan zen.
Atzera itxi ziren drenajeak ur-lamina areagotzeko xedearekin, landareak kolonizatu gabeko gai agorren mendixkak lautu egin ziren, esparruaren ingurua hesiak jarri ziren aziendak eraso ez ziezaien, eta zuhaixken hesi naturala landatu zen toki hezea kanpoko eraginetatik babesteko eta, horrekin batera, faunaren hainbat espezierentzako, hegaztientzako bereziki, erakargarri, aterpe eta elikagai izan zedin.
Suspertze-prozesua bizkortzeko, urki ugari landatu da bertan, izan ere, antzina hainbat eta hainbat omen zeuden-eta, bertan, oraindik egokiro gorde izan diren eta, toki hezearen ertz batean, zohikatzaren artean ikusgai dauden enborren antzina-antzinako arrastoek erakusten digutenez.
Saldropoko lautada guztian zelai hezeak eta putzudun tokiak nagusitzen diren arren, toki hezeak berak 3 hektarea inguru okupatzen ditu. Euri urak eta urtaroen artean alde handiak badaude ere, uraren presentzia etengabea izan dadin bermatzen duten iturri txiki batzuek elikatzen dute funtsean. Bertan putzuak eta munak, antzinako drenaje-zanga eta zohikatzaren lekukoa den azalera txiki bat daudelako igar dezakegu zein den toki hezea.
Landaredia:
Landare haragijaleak, uretako hirusta, zenbait goroldio-espezie, zingiretako txilarra eta antzinako zohikaztegian ohiko ziren beste hainbat landare-motarik apenas dagoen gaur egun toki hezean, bertan irauteko aukera ematen zien substratua bertatik atera egin zelako. Landare horietako zenbait, Saldropoko esparruan desagerturik dagoen arren, bada oraindik inguruetako zohikatz-aldeetan.
Landarerik gabeko munen kolonizazioan azkar batean dabiltza landare aitzindari batzuk. Urarekin lotuta egoten diren landareak dira bertako epsezi-kopurua etengabe ugalduz doana. Batzuk aipatzearren, ezin utzi ditzakegu esan gabe ihiak, lezka hostoestua, belar-tximista eta Potamogetum poligonifolius, Gliceria fluitans eta Groenlandia densa izenekoak. Esparruaren barruan, berriz, badira gorostiak ere, haritz aleren batzuk eta basa-madariondoak, elorri zuriak, sahatsak eta duela gutxi birlandatu diren urkiak.
Saldropon aurkituko ditugun espezieetako beste bat txilarrena da (Daboecia cantabrica, Erica vagans, Calluna vulgaris eta hain urria den Erica tetralix), azafrai eroa, zohikaztegietako errosta eta ahabia. Zohikaztegian antzina zeuden landareen arrastoren bat ere antzeman dakieke beraietako batzuei.
Fauna:
Fauna da, halatan ere, Saldropoko Toki Hezea bereziago bihurrarazten duen ezaugarria. Tximeleta ikusgarrien espezieak asko eta asko dira (Papilio machaon, Inachis io), bai eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, urarekiko zerikusia duten bestelako intsektuak ere: kolore biziak dituzten orratzak eta burduntziak. Putzuen barruan igerian aurkituko ditugu uretako intsektuak: atzeka igeri egiten duena, txalupa-zaina eta kakalardo urpekaria.
Putzuak eta esparruko uretako landareak aparteko biotopo gertatzen dira anfibioen hazkunderako. Gaurdaino hamar espezie katalogatu izan dira bertan, euretariko batzuk, populazio garrantzizkoekin: igel berdea eta igel gorria besteak beste. Beste batzuk ez dira hain ugariak, baina badira bertan, San Antoneko igeltxoa, igel bizkorra, uhandre alpinoa eta abar.
>Saldropon aurki daitezkeen hegaztiak, oro har, banaketa zabalekoak dira, bai toki hezeko zuhaixketan habiak egiten dituztenak artzandobi arrunta, pitxartxar burubeltza, berdantza horia), eta bai lantzean behin agertzen diren bisitariak eta inguruetako birlandaketetan bizi direnak ere (hegabera, oilagorra, zata, miru beltza, zapelatz arrunta, mirotz zuria, kukua, eta abar).
Toki hezeak, hala ere, harrera ornitologikorako gaitasun handia dauka bere baitan, hegazti migratzaileak bertatik igarotzen direlako eta, batez ere, estazio biologiko den aldetik, Saldropoko lautada guztia "Ehizerako Erreserba" izendatu izan delako.
Senderismoa:
Inguru bikaina da Gorbeiako Parke Naturala senderismoan jarduteko. Saldropoko Toki Hezea inguratzen duen bidexka gezi horiz dago seinaleztaturik, eta bide emango digu ekosistema baliotsu honetaz gozatzeko eta bertako altxorrak aurkitzeko.
Bilbotik Gasteizera doan N-240 errepidetik joanda sartuko gara toki hezean, 38,5 kilometroan, Barazarreko ostatuaren aurrean. Egoera onean dagoen bidexka hartu eta 3 kilometro baino lehen utziko gaitu Saldropoko Jolasguneko Aparkalekuan.
Gutzira, 1,5 kilometroko ibilbidea osatzen du, eta laua da bertako lurra. Hori horrela, benetan erraz ibiliko gara bertan, naturaren, paisaiaren eta etnografiaren aldetiko elementu interesgarrietan blai.
Zenbait aholku:
- Ez da toki hezera sartu behar, bertako fauna asalda daiteke-eta.
- Ez erauzi edo hondatu loreak edo landareak, beraiek ere izaki bizidunak baitira.
- Interesgarria izan daiteke landa-gidaliburua eramatea, hainbat sekretu ;erakutsi baitizkigu.
- Erosotasunaren aldeko gomendioa: erabili mendi botak edo trekking egiteko oinetakoak.
- Ez bota zaramarik bidexkara. Zaborrak uzteko toki aproposak daude.
- Azken batean, naturari zor zaion begirunea duten begirale gisa jokatu besterik ez da egin behar.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.

