Biztanleria

 

Udalerria

 

Baserria, irudia handituGorbeiako Parke Naturalaren barruan ez dago biztanledun gunerik, nahiz eta Zuia udalerrian baserri sakabanaturen batzuk eta urtaro batzuetan erabiltzekoak diren aziendarako txabolak eta mendiko aterpeak dauden. Gorbeiako mendialdeko mendi-maldak zipriztintzen dituzten txabola eta korta horiek artzaintzaren tradizioaren zenbaterainokoaren isla ditugu.

Gaur egun bertan dirauten artzainek maiatz aldean igotzen dute azienda altuerako larretara, eta udazkeneko lehendabiziko hotzak iritsi arte geratzen dira bertan.

Baserri-multzoak, irudia handituHainbat dira parkearen inguruetan dauden herrixkak eta baserri-multzoak. Arkitektura tradizionalari eutsi izan zaio, baina alde nabarmenak daude bisitatzen den bailara zein den. Ardi latxak, zaldiak eta haragitarako behiak hazten dituzte bertako biztanleek, eta basa-ustiapenetatik ere ateratzen dute beren bizimodua.

Lurralde honetan bizi direnak 9.000 lagun inguru dira.

 
Udalerri bakoitzeko biztanle kopurua
Probintzia Udalerria Biztanle Kopurua
Guztira 8947
Bizkaia Areatza 1096
Artea 594
Orozko 1888
Zeanuri 1134
Zeberio 899
Araba Urkabustaiz 833
Zigoitia 1055
Zuia 1448