Europako Jardunaldiak

2011ko Ondarearen Europako Jardunaldietan, Argiak eta aurrerapena. "Bizkaia Ilustrazioaren garaian izenburupean, Bizkaiko Ondarea goraipatu da."

"Ilustratu" hitzak, besteak beste, hau esan gura du: "adimenari argia ematea, irakastea, zibilizatzea". Hori izango da, hain zuzen ere, Ondareari buruzko Europako 2011ko Jardunaldien oinarria: herrikideen adimenari argia ematen, irakasten eta zibilizatzen saiatu ziren zenbait bizkaitarren ahalegina erakustea. Euren historiak kontatzea. Euren lorpenak ezagutzea.

Mundua aldarazi zuten ideia berritzaileetan oinarritutako objektuetan, ohituretan eta paisaietan moldatutako aurrerapenak. 2011ko OEJek Bizkaian duela bi mende baino zertxobait gehiago izandako, eta gaur egun herritarron ondarearen parte diren, abangoardiako adierazpideetara hurbiltzeko aukera ematen digute.