Erreferentzia lerroak Arkeologian

Gustatuko litzaizuke gure arbasoek Bizkaian utzitako aztarnei jarraituz, gure Lurralde Historikoan bizi zireneko ebidentzia material engainagarrien lerroak irakurriz, deboran bidaia bat egitea? Antzinako adibide horietako bi aurki itzazu.

  • Jatorrizko marraketa lerroak Azkondo haitzuloko hormetan irudikatutako zaldia

    Arkeologi Museoko teknikaria zen Diego Gárate arkeologoa buru zuen lan-taldeak, Askondo Haitzuloan (Mañarian) lehen begiratuan hautemanezinak izan arren apartak gertatu ziren irudi batzuk aurkitu zituen: Bizkaian inoiz agertu ziren gizakiak irudikatutako marrazki zaharrenak, hain zuzen ere.

  • Errotutako lerroak Herri baten Erroak liburuaren azala

    Arkeologi Museoak erakusketa iraunkorrean gure komunitatearen bilakaera islatzen duen pieza-sorta biltzen du. Areto ezberdinetan ibiltzea 100.000 urte baino gehiagotan zehar atzera bidaia liluragarria egitearen parekoa da! Orain bizipena are aberasgarriagoa da. Argitalpen berri baten laguntzaz, Herri baten Erroak, bisitaria ibilbide berezi honen gidari ilustratu bihur daiteke.

    Herri baten Erroak liburuari buruzko datuak