Ohiturak

Alkatea, apaiza, medikua, auzokoak , baserritarrak hiribilduko kaleetan biltzen dira, XIX. mendearen lehenengo erdiko bizimoduaren, Ilustrazio garaiko aldaketetako batzuk errotuta dituztela suma daitekeen komunitatearen ohituren, antzezpena egiteko. Adibide bat: ongintzazko gizarte laguntza.

Ilustrazioan umezurztegiak Erruki Etxe gisa ulertzen hasi ziren (Gurasorik ez zuten haurrentzako leku itxiak ziren, non monasterioetako erregimena ezartzen zen. Bertan hezi, elikatu eta janzten zituzten, irakurtzen eta idazten ikasten zuten, erlijio morala eta lanerako ohiturak irakasten zizkieten…).

XIX. mendeko komentuek kontzeptu hau jarauntsi zuten. Mungian, umezurtzak zaintzeaz gain, Egoitza Ospitalean (1936ko Gerra Zibila baino lehenago hondatua) txiroak lagundu eta erizaintza lanak egiten zituzten. Zabalik iraun ahal izateko, baratze bat eta eskorta txiki bat zuten eta, gainera, joste-lanak egiten zituzten. Horretaz gain, dohaintzak eta limosnak jasotzen zituzten.

Egoitza Ospitalean, mediku batek mojen lana ikuskatzen zuen. Mojak lan horretan espezializatzen ziren. (Horren eragina gaur egun arte heldu zaigu, esate baterako, duela gutxi arte erizainek erabiltzen zituzten uniformeetan).

Jarduera:

Mungiako Lore Jokoak

Ilustrazioan sortutako medikuntza modernoa eta aurreko garaietako sendabideak, ukenduek esate baterako elkarrekin bizi ziren.