Paisaiak eta pertsonak

Jarduera : Etxe Pintxu-ra bisitaldi gidatua

Ilustrazioko pentsamoldearen eraginez, hiria antolatzeko modu berri bat zabaldu zen eta ondorioz, Bizkaiko leku ezberdinetan enparantzak, udaletxeak eta zerbitzu publikoetarako azpiegiturak eraiki ziren. Eraikuntzen arrazionaltasun hori etxe partikularretara ere hedatu zen.

Etxe Pintxu (Fatxada nagusia)

Etxe Pintxu (Berriatua) erdialdean ataripea zuen bi isuriko baserria izan zen, baina 1780an jabeak eraberritze lanak egin zituen: lau isuriko estalkia jarri, ataripea itxi, balkoiak jarri…

Lanak amaitzean, etxearen arkitektura zela eta, lekuko hirigintza aberasten zuen elementu bilakatzeaz gain, enparantza bat sorrarazi zuen. Modu horretan, nolabait, herria goratzeko (aipa dezagun, bide batez, etxearen jabea herriko handiki bat zela) ilustrazioak azaltzen zuen ideiari erantzun zitzaion.

 

FATXADA NAGUSIA. Sentimendu kontrajarriez, gatazka pertsonalez eta ondoriodun irakaspenez mintzatzen zaigun irudi bidezko kontakizuna gordetzen du. Nola edo hala, (eraikinean islatutako) arrazionaltasun ilustratuaren bidez (eta apaingarrien bidez), orduko aristokraziaren emozioak transmititzen ditu.

Horretaz gain, fatxada nagusia dekorazio bereziaz dotoretuta dago, zeina osorik heldu ez zaigun arren, Bizkaiko Ilustrazio garaiko lekukotasun paregabea eskaintzen digun: historia-ikerlariek argitu ezin izan duten kontaketa, irudien bidez idatzia.

 

HISTORIADUN NARRAZIOA

Agertokia

Zaldunen arteko duelua (fatxadaren xehetasuna)

Dekorazioa, bai fatxadaren ezkerraldean zein eskumaldean, bi eszena polikromatu handik (solasaldia eta duelua) eta txikiagoak diren beste bik (zaldikoa eta paisaia irudikatzen duten bi grisailak) osatzen dute. Hauekin batera, beste elementu batzuk agertzen dira.

Estiloaren analisiak eta azaltzen dituzten gaiak kontutan hartuz, ez omen dira Berriatuako gertakizunen irudiak. Antzerki baten itxura daukate: "Oihala igo eta hiru zaldun…", garaiko sainete baten moduan, duelu batekin amaitzen den irudi-segida.

 
Jabegoagatik borrokan

Domingo Ybarrakoak, Santo Domingo de Ybarrako IV. Bizkondea (erretratu)

Jabea On Domingo Ybarrakoa zen, Santo Domingo de Ybarrako IV Bizkondea (baita Peñafloridako Kondea ere, Artibaiko haraneko lursailen jabe handienetakoa).

Eraikinak bizkondearen hirugarren emaztea zen Mª Josefa Orueta Archerren egoitza izan behar zuen. Hori zela eta, bizkondearen eta bere oinordeko izan behar zuen semearen arteko gatazkak hasi ziren, zeinak epaiketetan amaitu ziren.

Peñafloridako Kondea, buruzagi ilustratua eta aurkaria
Asaldura bat irudikatze

Irudikapen baten pentsatzeko arrastoak:

  • Artistak gortekoa, eta ez landakoa, ematen duen estilo zaindua erabili du.
  • Pertsonen jantziak gortesauenak dira.
  • Duelua ohiz kanpokoa zen (1712an debekatu zen).
  • Garai hartan leku horretan gertatutako zerbaiti erreferentzia? Vienako Gortean aurkariaren oinordeak, Peñafloridako Kondeak, izandako duelua (Humboldt-ek Bizkaira etortzean azaldu zuena).

Etxe Pintxu artearen bidez hezteko Ilustrazioko idealaren adibidea da, non aita batek asaldatua ikusten duen semeari moralezko egokia irakatsi nahi dion betirako baliagarri izango zaion mezua.

Sainete baten gakoal

Bein Mosiu Frin

Solasaldiaren eszenan, idazmahaian irakur daitezkeen hiru hitzak dira. Monsieur Frin Ramón de la Cruz (1731-1794) antzerkigile madrildarraren irakaspenerako sainenete ospetsuetan agertzen den pertsonaia da.

Ez dakigu ziurtasun osoz zein obrari buruzkoak diren irudiak, baina bai bizkondeak. Madrilen etxea zuelako eta gortesauen artean ibiltzen zelako, irakurriko zituzkeela.

(Bein euskarazko hitza agertzeak bi hizkuntzatan idatzitako antzezlana izatea adieraz dezake.)