Zaintza eta adimen lehiakorreko zerbitzuaren bederatzigarren monografikoa – Nola mantendu adinekoen bizimodu independentea?

  • Noiz

    2024/07/03

  • Ordua

    9.30 – 12.00

Uribe Kosta

Uztailaren 3an Nagusi Intelligence Center – NIC zentroan Zaintza eta adimen lehiakorreko zerbitzuaren bederatzigarren monografikoa aurkeztuko da: “Nola mantendu adinekoen bizimodu independentea?”

Zahartu ahala, autonomia zaintzea lehentasun bihurtzen da pertsona askorentzat, batez ere adinekoentzat. Hala ere, defizit funtzional, sentsorial eta kognitiboek, zahartze-prozesuan gerta daitezkeen arriskuekin batera, batzuetan zaildu egiten dute helburu hori.

Monografikoa aurkezteko, Valentziako Unibertsitateko Psikologia Sozialeko irakasle titularra den Sacramento Pinazo-Hernandis doktorearen ikuspegi aditua izango dugu. Esku-hartze psikosoziala bizi-zikloko zahartzeetan eta zainketetan ikertzeko taldea zuzentzen du. Bizimodu independentea honela definitzen da: pertsona batek bere bizitzari buruzko erabakiak hartzeko eta komunitatean aktiboki parte hartzeko duen gaitasuna, zuzenbideak ezarritakoaren arabera, bere nortasuna garatuta. Beste era batera esanda, adinekoentzat bizimodu independentea autonomiaren eta laguntza onartzearen arteko oreka delikatua da.

Jardunaldiarekin amaitzeko, beti bezala, lan-dinamika bat antolatuko dugu.

Xehetasunak: Zaintza eta adimen lehiakorreko zerbitzuaren bederatzigarren monografikoa – Nola mantendu adinekoen bizimodu independentea?

Informazioa

Ordutegia

  • 09:30 Jardunaldiaren aurkezpena
  • 09:35 Hitzaldi aditua: “Adinekoen bizimodu independentea”

    Sacramento Pinazo-Hernandis doktorea. Valentziako Unibertsitateko Psikologia Sozialeko irakasle titularra

  • 10:15 Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren txostenaren aurkezpena

    Antares Consulting

  • 10:30 Coffe break & lan-dinamika
  • 11:55 Lan-dinamikaren ondorioak
  • 12:00 Jardunaldiaren amaiera

Oharrak

  • Formatua: Aurrez aurrekoa
  • Ekitaldi mota: publikoa
  • Izen-emateak ixteko epea: uztailaren 2a, 14:00etan
  • Nori zuzenduta dago: interesa duten enpresei, pertsonei, elkarteei eta administrazioei edo Silver Economyren esparruan lan egiten dutenei, baldin eta, produktu eta zerbitzu espezifiko berriak garatuta edo kontzientziazio- eta sustapen-jarduerak garatuta, helburu nagusietako bat adineko pertsonen bizimodu independentea mantentzea badute..

Kokalekua

Aita Gotzon 37. Torre Urduliz. Planta 4. 48610 Urduliz. Aita Gotzon 37. Torre Urduliz. Planta 4. 48610 Urduliz

Hizlariak

  • Sacramento Pinazo-Hernandis doktorea. Valentziako Unibertsitateko Psikologia Sozialeko irakasle titularra.
  • Antares Consulting
  • Noiz

    2024/07/03

  • Ordua

    9.30 – 12.00

Eta gainera