Uribe ESIaren eta egoitza zentroen arteko topaketa. Zirkuitu partekatuak, oztoporik gabeko arreta

  • Noiz

    2026/06/16

  • Ordua

    10:00-14:00

Uribe Kosta

Egoitza zentroetan bizi diren pertsonen arretara zuzendutako zirkuitu eta protokolo partekatuak aztertzeko, berrikusteko eta hobetzeko proposamenak egiteko lankidetza lanerako gune bat da. Jardunaldia hainbat eragileren arteko hausnarketa bateratua eta esperientzien trukea sustatzeko diseinatuta dago, koordinazioa indartzeko, arreta prozesuak optimizatzeko eta egoitza arloan atzemandako egungo beharrei erantzuteko helburuarekin.

CCRaren eta Uribe ESIaren arteko elkarlanetik antolatuta, topaketa honek jarraipena ematen dio egiten ari den koordinazio soziosanitarioari, zirkuitu partekatuak identifikatuz eta horien ezarpenean antzematen diren oztopoak hobetuz.

Topaketa hau egoitzetako langileen parte hartzera bideratuta dago, hain zuzen osasun profila daukaten langileei.

Xehetasunak: Uribe ESIaren eta egoitza zentroen arteko topaketa. Zirkuitu partekatuak, oztoporik gabeko arreta

Informazioa

Ordutegia

  • 10:00 Harrera.
  • 10:30 Jardunaldiaren irekiera.
  • 10:45 Mahaien dinamika.
    • Txertaketa.
    • Ospitaleko alta.
    • Prestakuntza beharrak.
    • Zirkuitu / koordinazio berriak.
  • 12:05 Kafe atsedena.
  • 12:30 Dinamika parte hartzailea.
  • 12:45 Mahaien ondorioak.
  • 14:00 Agurra eta jardunaldiaren amaiera.

Oharrak

Formatua: Aurrez aurrekoa.

Kokalekua

Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia.. Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia.

  • Noiz

    2026/06/16

  • Ordua

    10:00-14:00

Eta gainera