Informazio soziodemografikoaren Bisorea aurkezteko ekitaldia

  • Noiz

    2026/09/17

  • Ordua

    10:30 – 12:00

Uribe Kosta

Informazio soziodemografikoaren bisorea aurkezteko ekitaldia egingo da irailaren 17an. Bisore hori Bizkaiko Bizitza Luzearen eta Zaintzaren Behatokiak bultzatutako tresna da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Gizarte Ekintza Sailaren Bizitza Luzearen eta Erronka Demografikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Zer da Informazio soziodemografikoaren bisorea?

Bisorea Behatokiaren adierazleen aginte-koadroaren adierazpen publikoa da: demografia- eta gizartearloko funtsezko adierazleak bildu, sistematizatu eta aldian-aldian eguneratzen dituen sistema, Bizkaiko 50 urte eta gehiagoko pertsonen egoeraren erradiografia eskaintzeko aukera ematen duena.

Helburua da herritarren premien bilakaerari jarraitzea, joerak identifikatzea eta lurraldeko bizitzaluzerarekin, bizi-baldintzekin eta zaintzekin lotutako politika publikoen diseinua, plangintza eta ebaluazioa babestea.

Bisorea bi iturri motaz elikatzen da. Alde batetik, Behatokiak berak Bizkaiko 50 urte eta gehiagoko biztanleen gizarte-premiei buruz egindako oinarrizko azterketa soziologikoa. Bestetik, arlo soziodemografikoa, lanekoa, diru-sarrerena, kontsumoarena, gaitasun digitalena eta osasunarena — Eustatetik eta Eusko Jaurlaritzatik datozenak— eta Bizkaiko Foru Aldundiaren mendetasuna aitortua duten pertsonen erregistroa barne hartzen dituzten bigarren mailako estatistika-eragiketen multzo zabala.

Jardunaldia

Jardunaldian, bisore horren testuingurua eta jatorria aurkeztuko dira, haren dimentsioetan eta funtzionaltasunetan barrena nabigatuko da, eta, azkenik, etengabe eguneratuta nola mantenduko den azalduko da.

Programa

Programara sartzeko esteka.

Xehetasunak: Informazio soziodemografikoaren Bisorea aurkezteko ekitaldia

Informazioa

Ordutegia

  • 10:30 Irekiera instituzionala.
  • 10:40 Informazio soziodemografikoaren bisorearen aurkezpena.
  • 11:40 Galderen txanda.
  • 12:00 Agurra eta itxiera.

Oharrak

  • Formatua: Aurrez aurrekoa
  • Izena emateko azken eguna: iraliaren 16a, 22:00etan

Sarrera doakoa da aldez aurretik izena emanda.

Kokalekua

Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia

  • Noiz

    2026/09/17

  • Ordua

    10:30 – 12:00

Eta gainera