Bizkaiko iraupen luzeko zainketa-sistemaren eraldaketari buruz hitz egiteko topaketa

  • Noiz

    2026/06/09

  • Ordua

    9:30-16:00

Uribe Kosta

Bizkaiak zein sistema izan nahi du iraupen luzeko zainketetarako (ILZ)? Hori izan zen galdera nagusia 2026ko ekainaren 9an NICen egin zen jardunaldian, non lurraldeko funtsezko zenbait eragilek parte hartu zuten.

Topaketan elkartu ziren, alde batetik, zaintza-premiak dituzten pertsonen legezko ordezkariak eta zaintzaile ez-profesionalak, eta, bestetik, iraupen luzeko zainketen arloko berrikuntzako, ikerketako, zerbitzuen prestazioko eta politiken plangintzako profesionalak. Parte-hartzaileen artean ere baziren Osasunaren Mundu Erakundeko, Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuko (SiiS) eta London School of Economics and Political Science-ko (LSE) ordezkariak.

Saioaren oinarria izan ziren Bizkaiko iraupen luzeko zainketa-sistemaren ebaluazio-azterketaren atariko emaitzak, eta Aldaketaren Teoriaren (ToC) metodologia erabili zen sistemaren helburuak, egungo hutsuneak eta lehentasunezko esku-hartzeak zein diren identifikatzeko. Lanak talde txikitan eta osoko eztabaidan egin ziren. Helburua izan zen denon artean erabakitzea sistemak zein bide hartu behar duen eta zer egin behar den hori lortzeko.

Programa

Programara sartzeko esteka.

Xehetasunak: Bizkaiko iraupen luzeko zainketa-sistemaren eraldaketari buruz hitz egiteko topaketa

Informazioa

Ordutegia

  • 09:30-10:00 Parte hartzaileei harrera eta ongietorria emateko kafea.
  • 10:00-10:20 Ongietorria eta Bizkaiko iraupen luzeko zainketa-sistemaren eraldaketaren ikuspegi globala.
    • ADELINA COMAS-HERRERA. London School of Economics and Political Science.
    • NAIARA ARTAZA. ANTONIO BARANANO. Bizkaiko Foru Aldundia.
  • 10:20-10:30 Lurraldeko lidergoa eta ILZ sistemaren eraldaketa Europako ikuspegitik.

    STEFANIA ILINCA. OME.

  • 10:30-10:45 Aldaketaren Teoriaren metodologiaren aurkezpena eta programaren eta topaketako jardueren aurkezpena.

    ADELINA COMAS-HERRERA. London School of Economics and Political Science.

  • 10:45-11:00 Ebaluazio-azterketaren atariko emaitzak: biztanlerian izango duen eragina eta ILZ sistemaren emaitzak.

    JOSEBA ZALAKAIN. IDOIA GARCIA. SiiS.

  • 11:00-12:00 TAILER INTERAKTIBOA, TALDEKA: Zein dira ILZ sistemaren helburuak? Zer emaitza lortu nahi dira?
    • Eraginaren eta emaitzen inguruko eztabaida, talde txikitan.
    • Taldekako proposamenen sintesia, Aldaketaren Teoriaren mapa erabiliz. Osoko eztabaida.
  • 12:00-12:15 Atsedena. Kaferako etenaldia.
  • 12:15-12:30 Ebaluazio-azterketaren atariko emaitzak: inputak eta outputak: Sistemaren aukerak eta erronkak.

    JOSEBA ZALAKAIN. IDOIA GARCIA. SiiS

  • 12:30-13:30 TAILER INTERAKTIBOA, TALDEKA: Nola igaro gaitezke egungo ILZ sistematik nahi dugun sistemara? Zer ekintza eta esku-hartze dira beharrezkoak ezarri ditugun helburuak lortzeko?
    • Ezarri diren helburuak lortzeko beharrezkoak diren ekintza eta esku-hartzeei buruzko eztabaida, talde txikitan.
    • Taldekako proposamenen sintesia, Aldaketaren Teoriaren mapa erabiliz. Osoko eztabaida.
  • 13:30-14:30 Etenaldia. Lunch-a.
  • 14:30-15:15 OSOKO EZTABAIDA. Funtsezko esku-hartze arloak. Lehentasunak ezartzeko tailerra eta eztabaida irekia, hausnartzeko ea nola lagun dezaketen inplikatutako eragileek funtsezko ekintzen eta esku-hartzeen babesean.

    ADELINA COMAS-HERRERA. London School of Economics and Political Science.

  • 15:15-16:00 Amaiera eta hurrengo urratsak.
    • ADELINA COMAS-HERRERA. London School of Economics and Political Science.
    • STEFANIA ILINCA. OME

Oharrak

  • Formatua: Aurrez aurrekoa.
  • Ekitaldi-mota: Itxia.

Kokalekua

Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia.. Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia.

  • Noiz

    2026/06/09

  • Ordua

    9:30-16:00

Eta gainera