Bizkaiak aurrera egiten du bizi-luzetasunaren ikuspegi inklusiboa lortzeko, herritarren hogei gomendio baliatuz

  • Noiz

    2026/03/07

Bilbao

Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde historikoko askotariko eskualdetako 34 pertsona bildu ditu BAT dorrean, bizi-luzetasunari eta adinkeriari buruzko eztabaida-foroan. Parte-hartzaileek hogei gomendio egin dituzte zahartzea ulertzeko modu berriak bultzatzeko, aldaketa-palankak identifikatzeko eta inklusiboagoa den gizartea lortzeko prozesuan aurrera egiteko.

Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen Zuzendaritza Nagusiak antolatu du topaketa, eta bertan izan da Bizi-luzetasunaren eta Erronka Demografikoaren zuzendari nagusia, Naiara Artaza; halaber, 20 eta 87 urte bitarteko emakume nahiz gizonen presentzia orekatua egon da. Ekimenaren bosgarren foroa izan da eta helburua da lurralderako giltzarri diren gaietan herritarren parte-hartzea sustatzea.

Adin guztietarako egokia den Bizkaia eraikitzeko saioa

Hizpide dugun saioan erdigunean jarri dira Bizkaian dauden aldaketa demografikoak; izan ere, gaur egun 65 urtetik gorako biztanleak guztizkoaren % 24 dira eta 2050. urtean % 32 izan daitezke. Horiek horrela, nabarmendu da urte gehiago bizitzeaz gain, garrantzitsua dela bizi-kalitatea, autonomia eta parte-hartze aktiboa izatea.

Jorratu den erronka nagusietako bat adinkeria izan da, adinari lotutako sineskeria eta jarrera negatiboak direla-eta adinekoen eskubideak, aukerak eta ongizatea murriztu baitaitezke. Parte-hartzaileek aztertu dute fenomeno horrek askotariko esparrutan duen eragina, hala nola lanean, osasun-arreta eta komunikabideetan.

Eztabaidak lau ardatz izan ditu: estereotipoak ezabatzea, politika publikoak egokitzea, adinekoen parte-hartzea sustatzea, eta zaintza komunitarioak bultzatzea.

Foru Aldundiak txosten bat egingo du hurrengo asteetan, eta bertan jasoko dira herritarren proposamenei erantzunez hartuko dituen konpromisoak. Ekimen horren bitartez, Aldundiak apustu sendoa egingo du bizi-luzetasuna politika publikoen erdigunean jartzeko eta nahi dugun Bizkaia eraikitzeko, non belaunaldi guztiak balioetsiko baitira eta non sustatuko baita pertsona guztiek bizitza hobea eta luzeagoa izatea.

Xehetasunak: Bizkaiak aurrera egiten du bizi-luzetasunaren ikuspegi inklusiboa lortzeko, herritarren hogei gomendio baliatuz

Kokalekua

Torre BAT. Gran Vía Don Diego López Haro, 1. Bilbao 48001 (Bizkaia)

  • Noiz

    2026/03/07

Eta gainera