Lorena Fernández Álvarez

Lorena Fernández Álvarez

Komunikazio digitaleko zuzendaria da Deustuko Unibertsitatean. Adimen artifizialaren genero-joerek gizartean duten eragina murrizteko ari da lanean.

Linkedin Lorena Fernández Álvarez

Zein ikuspuntutik begiratzen duzu teknologia?

#Soul tech

1959. urtean, Nils Bohlin ingeniariak urtean milaka bizitza salbatzen dituen asmakuntza teknologiko bat egin zuen: hiru puntutan lotzen den segurtasun uhala. Volvok asmakuntza mundu guztiaren eskuetan egotea nahi izan zuen, eta horren ondorioz, patentea askatu zuen. Erabaki honen ostean, arau bihurtu zen segurtasun uhal hau mundu guztiko autoen industrian. Hala ere, Bohlini xehetasun txiki bat ahaztu zitzaion: haurdun dagoen norbait izan zitekeela autoa gidatzen ari den hori. Eta ez zen hauetaz ahaztu garai horretan emakume gidaririk ez zegoelako, ez; izan ere, auto baten barruan bidaia luze bat (106km egin zituen 12 ordutan) egin zuen lehen pertsona Bertha Benz izan zen (1888), automobil-industriaren aitzindari eta balazta pastillaren sortzailea, alegia.

Erakutsi informazio gehiago