Igeribideak 2025: Ingurumen-boluntariotzako jardunaldiak (Mundaka)

Ekitaldiaren data 2025ko Uztailaren 20a, igandea

Prestakuntza

Ingurune marinoaren zaintza eta kontserbazioari buruzko kontzientzia eta hezkuntza lantzeko jarduera parte-hartzaileak. Hondartzak garbitzeko jardunaldiak eta fauna/flora lokala ezagutzeko hitzaldiak egingo dira, ingurumenarekiko konpromisoa eta komunitate-lotura sustatuz. Egun honetan gure hondartzak eta itsasoak zaindu eta garbitzeko denbora bat eskainiko dugu.

  • Publikoa
    • Gutxieneko adina: 8 urtetik aurrera. 8 urtetik beherakoek LAGUNDUAK egon behar dute.
    • Eskatutako igeriketa-maila: Oinarrizkoa (uretan garbitzera sartuko direnentzat).
  • Egitaraua
    1. Igeribideak programaren aurkezpena
    2. Egunaren azalpena
    3. Lan egiteko zonaren ezagutza
    4. Taldeen antolaketa
    5. Hondakin bilketarako protokoloa
    6. GOAZEN GARBITZERA!
    7. Feedback
  • Jardueraren iraupena: 2 ordu
  • Plaza-kopurua: 100
  • Ekipamendua:
    • Derrigorrezkoa: Arropa erosoa, bainujantzia, toalla, eguzkitako krema, ur-botila berreztagarria.
    • Uretara sartzeko: Uretara sartzeko oinetakoak.

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA