PRESTAKUNTZA ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Uztailaren 27a

IGERIKETA

Igeribideak: Ereagako Igeriguneari buruzko informazio guztia

Bizkaitarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko hartuta duen konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atala “Kirolguneak: Igeribideak” proiektua abiarazi du. Ekimen honen helburua da Bizkaiko kostaldeko hondartzetan aisialdiko igeriketa osasungarria eta segurua era autonomoan sustatzea, ingurune naturalean ahalik eta gutxien esku hartuz.

Igeribieak proiektuaren baitan Igeriguneak izeneko igeriketa-guneak ezarri dira. Igeriguneak, Bizkaiko kostaldeko guneak dira, itsaso zabalean igeriketa egiteko egokituak. Hiru mailatan sailkatu dira (urrea, zilarra eta brontzea), 6 irizpideren arabera: irisgarritasuna, igeri egiteko espaziorako irisgarritasuna, ekipamenduak, igeri egiteko ibilbidea, segurtasuna eta tokiko parte-hartzea.

EREAGAKO IGERIGUNEA

Artikulu honetan, Ereagako Igeriguneari buruzko informazio guztia partekatuko dizuegu. Ereagako Igerigunea Getxon dago. Hiri-hareatza bat da eta dikeak eta portuak mugatzen dute.

Ereagako igeriguneari buruzko webgunean, bideo bat aurkituko duzu igerigune honi buruzko informazio guztia biltzen duena eta gainera, igeri egiten dutenentzako oinarrizko segurtasun-aholkuak partekatzen dituena.

Esteka honetan, Ereagako-igeribideko itsasoaren baldintzak zuzenean kontsulta ditzakezu.

Ereagan igeri egiteko ibilbidea:

Ilbibidea:
850 m
Denbora:
25,5 minutu (hastapen-maila)
Buiak:
50 metrotik behin (udako denboraldian)
Marea egokia igerian egiteko:
Ertaina -altua
Ikuspena:
Ertaina-txikia
Sakonera:
0,5m / 6,0m (itsasbehera-itsasgora)
Beste jarduera batzuk:
Surfa, Kayaka, SUP

MASTERCLASS SAIOA EREAGAKO IGERIGUNEAN:

Irailaren 16an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak itsaso zabalean igeri egiteari buruzko Masterclass saio bat antolatuko du Ereagako Igerigunean.

Aipatzekoa da Igeribideak programaren masterclass saioek eduki hauek izango dituztela:

  • Meteo eta Segurtasuna uretan klasea Aketza Sanchezekin: Ingurune urtarraren eta uretarako sarbideen analisia. Meteorologia, oinarrizkoa eta aplikazioak. Korronteak, mareak, olatuak eta haizeak ulertzea eta identifikatzea. Oinarrizko segurtasun-arauak.

  • Traininga; teoria eta praktika Itxaso Alonso eta Iker Iriondorekin: Itsasoan igeri egiteko prestaketa eta entrenamendua. Uretara sartu aurreko gomendioak. Arnasketa irregularrak. Arraunketa eta erritmo- eta kadentzia-aldaketak. Orientazioa uretan. Luzaketak, beroketak eta ariketa espezifikoak.

Kirolbide Pro gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek irailaren 16an, Ereagako Igeribidean egingo den Masterclass saioan izena ematera animatzen ditugu.

Informazio gehiago esteka honetan: www.bizkaia.eus/eu/kirolak/igeribideak

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA