2024ko Uztailaren 11a

IGERIKETA

PUMPTRAKA

Eman izena Pumptrack eta Igeribideak masterclass saioetan!

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak hainbat masterclass antolatuko ditu hurrengo hilabeteetan, Pumptrack eta Igeribideak proiektuen barruan.

PUMPTRACK

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta pumptrack-eko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  1. Hastapena: (10:00-11:55) Oraindik pumptrack praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  2. Hobekuntza: (12:00-14:00) Pumptrack-ean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

EGUTEGIA

  • Ekainak 15: Berango
  • Ekainak 16: Sopuerta
  • Ekainak 22: Ugao-Miraballes
  • Ekainak 23: Abadiño
  • Ekainak 27: Mungia
  • Uztailak 14: Zorroza

IZEN-EMATEA

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 10 urtetik gorako pertsona guztiek Pumptrack-eko Masterclass saioetan izena ematera animatzen ditugu.

IGERIBIDEAK

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak eta aholku pertsonalizatuak, itsaso zabalean igeri egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat masterclass.

Aipatzekoa da Igeribideak programaren masterclass saioek eduki hauek izango dituztela:

  1. Meteo eta Segurtasuna uretan klasea: Ingurune urtarraren eta uretarako sarbideen analisia. Meteorologia, oinarrizkoa eta aplikazioak. Korronteak, mareak, olatuak eta haizeak ulertzea eta identifikatzea. Oinarrizko segurtasun-arauak.

  2. Traininga; teoria eta praktika: Itsasoan igeri egiteko prestaketa eta entrenamendua. Uretara sartu aurreko gomendioak. Arnasketa irregularrak. Arraunketa eta erritmo- eta kadentzia-aldaketak. Orientazioa uretan. Luzaketak, beroketak eta ariketa espezifikoak.

EGUTEGIA

  • Ekainak 15: Ondarroa
  • Ekainak 16: Getxo
  • Ekainak 22: Gorliz
  • Uztailak 19: Mundaka

IZEN-EMATEA

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek ekainean eta uztailean, Odarroako, Getxoko, Gorlizko eta Mundakako Igeribideetan egingo diren Masterclass saioetan izena ematera animatzen ditugu.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA