2024ko Abuztuaren 28a

IGERIKETA

Eman izena abuztuaren 31n egingo den Igeribideak masterclass saioan!

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak, hurrengo hilabeteetan, Igeribideak proiektuaren barruan, hainbat masterclass antolatuko ditu.

IGERIBIDEAK

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak eta aholku pertsonalizatuak, itsaso zabalean igeri egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat masterclass.

Aipatzekoa da Igeribideak programaren masterclass saioek eduki hauek izango dituztela:

  1. Meteo eta Segurtasuna uretan klasea: Ingurune urtarraren eta uretarako sarbideen analisia. Meteorologia, oinarrizkoa eta aplikazioak. Korronteak, mareak, olatuak eta haizeak ulertzea eta identifikatzea. Oinarrizko segurtasun-arauak.

  2. Traininga; teoria eta praktika: Itsasoan igeri egiteko prestaketa eta entrenamendua. Uretara sartu aurreko gomendioak. Arnasketa irregularrak. Arraunketa eta erritmo- eta kadentzia-aldaketak. Orientazioa uretan. Luzaketak, beroketak eta ariketa espezifikoak.

EGUTEGIA

  • Ekainak 15: Ondarroa
  • Ekainak 16: Getxo
  • Ekainak 22: Gorliz
  • Uztailak 19: Mundaka
  • Uztailak 20: Lekeitio
  • Abuztuak 31: Ondarroa

IZEN-EMATEA

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek ekainean, uztailean eta abuztuan, Odarroako, Getxoko, Gorlizko, Mundakako eta Lekeitioko Igeribideetan egingo diren Masterclass saioetan izena ematera animatzen ditugu.

Informazio guztia www.bizkaia.eus/igeribideak

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA