PRESTAKUNTZA ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Uztailaren 13a

IGERIKETA

Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak “Kirolguneak: Igeribideak” proiektua abiarazi du

Bizkaitarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko hartuta duen konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atala “Kirolguneak: Igeribideak” proiektua abiarazi du. Ekimen honen helburua da Bizkaiko kostaldeko hondartzetan aisialdiko igeriketa osasungarria eta segurua era autonomoan sustatzea, ingurune naturalean ahalik eta gutxien esku hartuz.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak eta aholku pertsonalizatuak, itsaso zabalean igeri egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat Masterclass.

Aipatzekoa da Igeribideak programaren masterclass saioek eduki hauek izango dituztela:

  • Meteo eta Segurtasuna uretan klasea Aketza Sanchezekin:Ingurune urtarraren eta uretarako sarbideen analisia. Meteorologia, oinarrizkoa eta aplikazioak. Korronteak, mareak, olatuak eta haizeak ulertzea eta identifikatzea. Oinarrizko segurtasun-arauak.
  • Traininga; teoria eta praktika Itxaso Alonso eta Iker Iriondorekin: Itsasoan igeri egiteko prestaketa eta entrenamendua. Uretara sartu aurreko gomendioak. Arnasketa irregularrak. Arraunketa eta erritmo- eta kadentzia-aldaketak. Orientazioa uretan. Luzaketak, beroketak eta ariketa espezifikoak.

Kirolbide Pro gunetik, jarduera hau sustatu nahi dituzten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek irailean egingo diren Masterclass saioetan izena ematera eta Igeriguneak izeneko ur irekietan igeriketa egiteko prestatutako Bizkaiko kostaldeko espazioak erabiltzera animatzen ditugu.

Informazio guztia esteka honetan: www.bizkaia.eus/eu/kirolak/igeribideak

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA