Kirola Herrietan Programa

Udal kirolaren eta kirol azpiegituren atalak programa hau, oro har, Bizkaiari eta, bereziki, bertako udalerriei eskaintzen die, kiroleko hainbat arlori garrantzia emateko, horiek ezagutza espezifikoa, aberasgarria eta dibulgatzailea ekar baitezakete. Hori guztia formatu erraz eta eskuragarri batean.

  • Kirolaren inguruko ezagutza sustatzea eta gizartean zabaltzea.
  • Bizkaiko kiroleko erreferentziazko kideen eta/edo erakundeen esperientziak, irtenbideak eta zailtasunak partekatzea.

Bizkaiko udalerrien kirol eragileei: teknikariak, politikariak, klubak, federazioak, ikastetxeak eta, oro har, herritarrak.

Jardunaldi/hitzaldi irekiak eta parte hartzaileak, komunikazioaren profesional batek zuzenduta.

  • 1. gaia: Bizkaiko erreferentziazko kirol ekitaldiak.
  • 2. gaia: Kirola eta erronkak Bizkaitik.
  • 3. gaia: Bizkaiko etorkizun oparoko kirolariak.
  • 4. gaia: Bizkaiko erreferentziazko klub baten kudeaketa.

II. edizioa 2023