Ingurumen hezkuntza

Ingurumen hezkuntza berebiziko tresna da garapen jasangarrirantz egin behar den bidean. Kalitatezko informazioa eta prestakuntza, sentsibilizazio ikuspegiak eta parte hartzeko tresnak ematea funtsezkoa da gizarte osoak ingurumenarekiko errespetuzkoa eta Lurrarekiko konprometitua den bizitza izan dezan.

Klimaren aldeko hezkuntza

Natura eta biosferaren inguruko tailerrak dira, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan egiten direnak. Inguruaren natura balioak ematen dira ezagutzera, bai eta gizakion jarduerak zer nolako eragina duen ere natura ingurunearengan, biodibertsitatearengan eta klima aldaketarengan.

Gehiago ikusi

Soinu kalitatea eta zarata

Garrantzitsua da gure ingurunean eta osasunean sortzen ditugun zarataren ondorioez jakitun izatea, lasaitasunez beteta dauden soinu espazioak entzuteak izan dezakeen onura alde batera utzi gabe.

Informazio gehiago

Material didaktikoa

Hemen eskura duzu askotariko material didaktikoa ikastetxeetan ingurumenari lotutako gaiak lantzeko.