Hezkuntza eta sentsibilizazioa

Osasuna eta zarata

Zarata ez da bakarrik gogaikarria, zure osasunean ere eragin dezake. Horrela:

  • Entzumena galtzea. Zarataren ondorioz entzumena gal daiteke, betirako edo aldi baterako, bereziki maila jakin bat gainditzen badu. Soinu atseginek ere, hala nola aurikularretatik entzun den bolumen handiko musikak, eragin hori izan dezakete.
  • Kontzentrazio-arazoak. Lan-edo hezkuntza-jarduerek, askotan, ingurune isilak eskatzen dituzte errendimendu eraginkorrerako.
  • Loarekin lotutako patologiak. Zaratarekin lotutako lo-arazoek arazoak eragin ditzakete, atsedenik ez dagoelako edo lo ez-indarberritzailea dagoelako.
  • Estresa eta antsietatea. Zaratak estresatzaile gisa jokatzen du, soinu indartsuek gizakiaren berezko alerta-mekanismoak aktiba baititzakete. Horren ondorioz estres eta antsietate mailak handitzen dira.
  • Arteria-presioa handitzea. Zaratak eragindako estresak arteria-presioa areagotu dezake, eta, hala, arazo kardiobaskularrak izateko arriskua areagotu, hala nola bihotzekoa.

Lehenengo urratsa norberarekin konpromisoa da, Bizkaiko gainerako herritarrei, faunari eta kalitatezko soinu-paisaiei begira.

Eta zarata jokoa ez denez, konpromiso horrekin ekintza kontzientea burutu behar da, nire ingurunean zarataren aurrean gehiago egotea sorrarazten duten bizi-ohiturak, bereziki, atsedenerako eta erlaxatzeko tokiekin eta uneekin zerikusia dutenak identifikatzeko. Xede horrez, honako ohiturak jarraitu behar dira:

  • Bizkaiko natur eta kultur ondasunek eskaintzen dituzten soinuei arreta jarri eta horiek balioztatzea: adibidez parke naturalez eta ingurune babestuez gozatzea, espazioak belarriei eskain diezaiekena entzuteko jarreratik.
  • Bizitzaren edozein eremutan (lana, aisia, etxea eta abar) saihets daitezkeen soinuak ez sortzea. Gure inguruko pertsonekin (bizilagunak, lankideak,...) enpatia izatea, lasaitasuna edo atsedena behar dutelako.
  • Soinu-espazio lasaiak babestea: soinuaren ikuspegitik kalitatezkoak diren guneak (besteak beste, parkeak, hondartzak, pasealekuak eta abar) zaintzea, horietaz gehiago gozatzeko.
  • Soinu gogaikarrien aurrean atseden eta lasaitasunerako uneak zaintzea. Batez ere atsedenaldiak: gauak eta asteburuak. Etxearen barruan eta bertatik kanpo aisialdi arduratsua izatea. Gure komunikazio-bolumena, etxetresna elektrikoen ordutegia eta gure astialdiko uneen ordutegiak egokitzea, eragozpenak gehienean saihesteko..
  • Nireinguruneko pertsonen artean soinu-bizikidetasunerako balio horiek sustatzea: konpromiso partekatuaren onurez ahalik eta pertsona kopuru handienari partaide egitea, guztiek irabazten baitute bizikidetasuna eta osasuna kontuan hartuta.

Soinu-kalitatea hezkuntza-zentroetan

Soinu-kalitateari buruzko sekuentzia didaktikoa

Plan honek hondakinen esparruko Zuzentarau Markoak prebentzioaren arloan ezartzen dituen eskakizunei erantzutea du helburu, eta zuzenean osatzen du gaur egun indarrean dagoen Bizkaiko Hiri Hondakinen Kudeaketa Integraleko II. Plana.

Soinu-kalitateari buruzko tailerrak

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, eta Hezkuntza Saila-Eusko Jaurlaritzaren iraunkortasunerako hezkuntzaren arloarekin koordinatuta, soinu kutsadura eta paisaien soinuri buruzko Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntzako heziketa zikloetako Bizkaiko ikastetxeei zuzendutako doako tailerrak dira. Jarduerak, sentsibilizazioari garrantzi handia ematen diote eta honela, inguruneko zaratak entzun, nabaritu eta hautematen ditugu. Ondorioz, zarataren ondorioak ikertzeko lekua emango diegu, bai pertsonen osasunean eta bai elkar bizitzan dituen eraginak ezagutuz. Helburua soinu kutsadurarekiko jokabide zuzenak bermatzea da.

2024-2025 kanpaina ITXITA