XERTATU: Dokumentuak

Atal honen Bizkaiko enpresen eskuetan jartzen dira xertatu egitarauan garatu diren agirietako batzuk.

Zer da Enpresen Gizarte Erantzukizuna? Zer da Xertatu?

EGEren eta Xertatu egitarauaren sarrerako dokumentua (681 KB)

EGE Bizkaian

Xertatuk EGEk Bizkaiko enpresetan duen ezarpenari buruzko hamar azterlan egin ditu, 2003tik 2013ra arte. Azterlana urtero egin da 2011ra arte eta bi urtean behin geroztik. 2003ko azterlanen egiturak eta metodologiak desberdinak dira besteekin alderatuta.

EGE eta lehiakortasuna

EGE eta enpresen lehiakortasunaren arteko erlazioari buruzko azterlana, Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutuaren lankidetzarekin egindakoa.

Azterlan horren emaitzako ondorio nagusia izan da egon dagoela erlazio positibo txikiren bat EGE eta enpresen lehiakortasunaren artean.

Enpresaren giza erantzukizuna eta lehiakortasuna (888 KB)

CSR-Vaderegio (EGE eta tokiko administrazioak)

CSR-Vaderegio tokiko gobernuei dagokienez EGEri buruzko informazioa elkartrukatzeko proiektu europarra da. Proiektuaren liderra Novia Salcedo Fundazioa (NSF) da.

Dokumentuek proiektuaren lehen faseko eta bigarren eta hirugarren faseko ondorioak ematen dituzte, hurrenez hurren, eta bertan toki mailan EGE sustatzen duten erakundeentzako gomendioak ematen dira (udal eta Bizkaiko toki garapeneko eragileak).

Kultura ekintzaile arduratsua

Agiri honetan zenbait orientabide eskaintzen dira; horien bitartez kultura ekintzailearen arloen artean gizarte erantzukizunarekin zuzenean erlazionaturik daudenak jakinarazi nahi ditugu.

Egiera elkartearen ikerketa talde batek garatu du material hau eta EGEri buruzko ikastaro baten emaitza da. Ikastaro hori ekintzaileei zuzenduta izan zen eta BEAZekin (enpresa berriak sortzea sustatzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa) lankidetzan egindako proiektua izan da.

Kultura ekintzaile arduratsurako bidean (960 KB)

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.