Ondareari buruzko Europako jardunaldiak

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

Kultura-egitarau balioetsi eta finkaua

Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarrek parte hartzeko irekita dauden egunak dira. Urtero antolatzen dira, 1991z geroztik, Europako Kontseiluaren ekimenez Europar Batasunarekin elkarlanean. Udazkenean egiten dira Europa osoan, herritarrak eta ondarea lotzeko, funtsean.Ondarea zabaltzeko ekintza honetan parte hartzen duten estatu kideak 50 baino gehiago dira.

Bisita gidatuak, ibilbideak, ibilkizunak, erakusketak, kontzertuak eta edozelako kultura-adierazpenak europar guztiak kultura-ondorearen jai handian elkartzeko.

Ondarearen Europako Jardunaldiek, gainera, europar guztion ondare komuna promozionatu nahi dute, kulturen arteko elkarrizketa sustatu eta Europako kulturek osatzen duten mosaiko aberatsa balioetsi, gizartea ondarea babestu beharraz sentsibilizatzeko, hizkuntza eta kulturen aniztasunetik harantzago.

Bizkaia 2001ean sartu zen proiektuan, eta bera da Ondarearen Europako Jardunaldietan aktiboki parte hartzen duen Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakarra.

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK BIZKAIAN

Hamaika urte ondarearen berri zabaltzen.

"Jardunaldien helburua Bizkaiko kultura-ondarea ezagutaraztea da, lurraldean dauden baliabideak bertatik bertara interpretatuz. Horrela, bisitaria ikusten ari den lekuarekin identifikatuko litzateke, bat egingo luke harekin, balioetsiko luke eta kontserbatzea sustatuko luke".

Ondarearen Europako Jardunaldiak egitarau egonkorraren barruan sartzen dira, "klasiko" bat dira Bizkaiko urriko kultura-jardueretan.

Bizkaiko Foru Aldundiak zintzo eusten dio ondarearen hedapena etengabe berrituz mantentzeko konpromisoari, balio humanistikoei eutsiz, gure kultura-herentzia babestuko duen kudeaketa proiektatuz eta ondarearen inguruan egiten diren jarduerak ekonomiaren eta gizartearen garapeneko faktore bihur daitezen bultzatuz.

Jardunaldien arrakastaren zati garrantzitsua udalen inplikazio handiagoan oinarritzen da eta, horrek, aukera eman du jardueren eskaintza ugaritu eta zabaltzeko.

Aurten hamargarren edizioa dute jardunaldiek. Bizkaian erabat finkatutako eta oniritzitako kultura-egitaraua da, urtetik urtera gero jende eta udalerri laguntzaile gehiagorekin.

Guztira Bizkaike 44 udal, 14 museo eta beste horrenbeste kultura-erakundek hartuko dute parte aurten Europa mailako ekintza honetan. Guztira era askotako 80 jarduera antolatuko dituzte egitarau oparoa eratuz.

Ondarearen Europako Jardunaldiak oso erakargarriak dira parte hartzen duten udalerrientzat.Tokiko ondarearen berri zabaltzeko ez ezik, bestelako jarduera edo egitaraurik sustatzen dituzten estrategiak garatzeko plataforma garrantzitsua dira.

Ondarea hedatzeko programa honetan gero eta udalerri eta erakunde publiko nahiz pribatu gehiago sartzen joan nahi dugu.

Parte hartu ezazu!!

 

HELBIDE ETA TELEFONO INTERESGARRIAK

Web
www.bizkaia.eus/ondarea
Koordinazio orokorra
Aintzane Eguilior
Helbidea
María Díaz de Haro, 11
48013 Bilbao
Telefonoa
94 406 60 82
E-posta
aintzane.egilior@bizkaia.eus

EGINDAKO KANPAINAK

 
 
 
 
 

2004

Etxebizitza burgesa Bizkaian: 1.853-1936

2003

Abadiak, monasterioak eta komentuak

 

2002

Berreskuratutako ondarea: egurrezko elizak eta harrobiak

2001

Industria-ondarea

 

2011. URTEAN OEJ ANTOLATU ZUTEN UDALERRIEN ETA BESTELAKO KULTUR ERAKUNDEEN ZERRENDA

Udaletxeak

  • Areatza
  • Arrieta
  • Balmaseda
  • Barakaldo
  • Bermeo
  • Berriatua
  • Berriz
  • Bilbao
  • Derio
  • Durango
  • Ea
  • Elantxobe
  • Elorrio
  • Etxebarria
  • Forua
  • Galdames
  • Garai
  • Getxo
  • Gordexola
  • Gorliz
  • Güeñes
  • Ibarrangelu
  • Iurreta
  • Karrantza
  • Leioa
  • Lekeitio
  • Mañaria
  • Markina-Xemein
  • Maruri-Jatabe
  • Mungia
  • Murueta
  • Muskiz
  • Ondarroa
  • Orozko
  • Otxandio
  • Plentzia
  • Santurtzi
  • Sopela
  • Sopuerta
  • Ugao-Miraballes
  • Urduña
  • Zaldibar
  • Zalla
  • Zeanuri
 

Museoak

  • Berreginen Museoa – Museo de Reproducciones Artísticas
  • Bizkaiko Arkeologi museoa – Museo Arqueológico de Bizkaia
  • Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa – Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia
  • Eleiz museoa – Museo diocesano de Arte Sacro
  • El Pobaleko burdinola – Museo de El Pobal
  • Enkarterri museoa - Museo de las Encartaciones
  • Euskal Herria museoa – Museo Euskal Herria
  • Euskal Museoa – Museo Vasco
  • Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa. Fundación Museo Vasco de Historia de la Medicina
  • Simon Bolivar museoa – Museo Simón Bolívar

Kulturari lotutako beste erakunde batzuk

  • Euskaltzaindia
  • Foru Agiritegia
  • Foru Liburutegia
  • Aunia elkartea
  • Enkartur
  • Gerediaga elkartea
  • HEA kultura taldea
  • Urremendi Landa Garapen elkartea
  • Urkiola Landa Garapeneko elkartea – Asociación de Desarrollo rural de Durangaldea
  • Ipizki taldea
 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.