Ondareari buruzko Europako jardunaldiak- 2009

Ondareari buruzko Europako jardunaldiak- 2009. Bizkaia bideetan zehar

Antzinatik, bideak gure Lurralde Historikoaren benetako arteriak izan dira, eta lurraldea egituratu izan dute hainbat mailatan. Mendeetan zehar, itsasoko zein lurreko bideetan zehar, armadak sartu ziren, ideiak zabaldu ziren, eta era guztietako salgaiak garraiatu ziren azken bazterretaraino. Zaldunek zein soldaduek, merkatariek nahiz kinkilariek, monjeek eta erromesek, abenturazaleek eta era guztietako bidaiariek egin dituzte bideok. Jairako eta gerrarako lekuak izan dira, eta, horrezgainera, arretagune zein kontrolgune ezarritako agintarientzat edo sistematik kanpo zeudenentzat. Batzuentzat bide fisikoak izan dira; beste batzuentzat, ordea, beren ibilbide pertsonalen bide sinbolikoak.

Bizkaiko bide eta ibilbideen gaia iradokitzailea da eta aukera ematen du beste gai ugaritara jotzeko. Edizio berri honetan, gai horiekin gozatu eta ikasi ahal izango dugu.

M. Josune Ariztondo Akarregi Kulturako Foru Diputatua

Gomendio batzuk:

Bisita egin aurretik:

  • Planifikatu ondo ibilbidea.
    Esku artean daukazun programak kultur proposamen asko eta desberdinak eskaintzen dizkizu, guztiak Bizkaiko lurraldean. Programa arretaz irakurtzeko gomendatzen dizugu, planifikazio ona eginda, ahalik eta jarduera gehiagotan parte hartu ahal izateko. Gogoratu bisita asko egiteko hitzordua eskatu behar dela aurretik.
  • Baieztatu aurretik programan agertzen diren datuak.
    Katalogo hau jarduerak hasi baino dezente lehenago argitaratzen da; horregatik, datu batzuk, adibidez, ordutegiak, elkartzeko guneak eta abar, aldatu daitezke. Aukeratutako jarduerarekin batera agertzen den telefonoarekin harremanetan jarri behar zara, zehetasun guztiak baieztatzeko.

Bisita eguna:

  • Jantzi arropa eta oinetako egokiak.
    Jarduera askotan, landa-bide eta -bidezidorretan zehar ibili behar da; beraz, gomendagarria da oinetako eta arropa erosoak erabiltzea. Aurrekoaz gain, euria eginez gero, eraman zira edo euritakoa. Gomendio gehiago nahi badituzu, deitu jarduera bakoitzaren telefonora.
  • Izan adeitsua taldearekin.
    Programan proposatutako jarduera gehienak Jardunaldi hauetarako diseinatu dira, beren-beregi. Jarduerok lehenago egin ez direnez eta horietako asko iristeko zailak diren landa inguruetan zehar igarotzen direnez, biziki garrantzitsua da guztiok modu ordenatuan parte hartzea. Garaiz heldu; aztertu aurretik abiapuntura iristeko ibilbidea. Bisitan zehar, ez distraitu beste parte-hartzaileak eta adi egon gidaren jarraibideei.
  • Jakinarazi zure iritziak.
    Bisita amaitzen denean, jakinarazi gidari hari buruz dituzun iritziak. Gogobetetzeinkestak dauden lekuetan, mesedez, hartu minutu batzuk betetzeko. Zure iritziek hobetzen laguntzen digute.

PDF artxiboa (Ondareari buruzko Europako jardunaldiak) (PDF 6,93 Mb.)

Ibilbideak

Arratia Nerbioi

PDF artxiboa (Arratia Nerbioi) (PDF 1,57 Mb.)

Informazioa eta erreserbak
  • Areatza: 946 739 010 / Mikel Urriz
  • Orozko: 946 339 823 / Orozkoko Museoa
  • Ugao-Miraballes: 946 480 704 / Jane Jauregia
  • Urduña: 945 384 3 84 / Turismo Bulegoa
  • Zeanuri-Ubide: 945 450 322 / Ubideko Udala

Busturialdea

PDF artxiboa (Busturialdea) (PDF 1,17 Mb.)

Informazioa eta erreserbak

Bermeo - Ea - Arratzu - Kortezubi - Ibarrangelu: 628 007 725 / Urremendi

Durangaldea

PDF artxiboa (Durangaldea) (PDF 1,46 Mb.)

Informazioa eta erreserbak

  • Abadiño - Durango - Elorrio - Garai - Iurreta - Izurtza - Mañaria - Otxandio:strong> 688 632 284
  • Amorebieta-Etxano: 946 300 650 / AMETX Erakunde Autonomoa

Bilbo Handia

Bilbo eta Getxo

PDF artxiboa (Bilbo eta Getxo) (PDF 1,57 Mb.)

Informazioa eta erreserbak
  • Bilbo: 010 / 944 204 870
  • Bilbo(Arkeologi Museoa): 944 040 990
  • Getxo: 944 910 800 / Turismo Bulegoa
Ezkerraldea

PDF artxiboa (Ezkerraldea) (PDF 1,40 Mb.)

Informazioa eta erreserbak
  • Santurtzi: 944 839 494 / Turismo Bulegoa
  • Zierbena: 946 404 974 / Turismo Bulegoa
  • Abanto-Zierbena: 946 363 644 / Kultur Etxea
  • Ortuella: 946 338 097 / Peñas Negras Ingurumena Interpretatzeko Zentroa
  • Barakaldo: 944 971 390 / Izaskun Santiago eta Agustín Egaña

Enkarterri

PDF artxiboa (Enkarterriak) (PDF 1,49 Mb.)

Informazioa eta erreserbak
  • Balmaseda - Zalla - Gordexola - Güeñes - Alonsotegi: 946 802 976 / Enkartur
  • Zalla(Artilearen ibilbidea): 944 967 717
  • Sopuerta: 946 104 028 y 946 504 750 / Turismo Bulegoa
  • Karrantza - Lanestosa: 946 806 928 (Karrantza) / 946 802 976 (Enkartur)
  • Turtzioz - Artzentales: 946 802 976 / Enkartur
  • Muskiz-Galdames: 946 708 037 y 685 753 287 / Arantza Landeta

Lea Artibai

PDF artxiboa (Lea Artibai) (PDF 1,19 Mb.)

Informazioa eta erreserbak
  • Ziortza-Bolibar y Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz - Aulesti - Gizaburuaga - Markina - Etxebarria - Ispaster - Berriatua: 688 632 284
  • Lekeitio: 946 034 100 / Lekeitioko Udal Kultur Erakundea

Uribe

PDF artxiboa (Uribe) (PDF 1,31 Mb.)

Informazioa eta erreserbak

  • Bakio - Zamudio - Lezama - Larrabetzu - Arrieta - Gorliz - Mungia - Plentzia: 946 156 612 / Jata-Ondo
  • Erandio: 944 890 100

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu.