EGIF

Europar Batasuna. EGIF zure etorkizunean inbertitzen du. Europako Gizarte Funtsa.

Euskal Herriko Erkidego Autonomorako EGIFen Programa Operatiboa 2007-2013.

Programa Operatiboa, Europar funtsekin batera finantzatu beharreko garapen estrategia bat zehazten duen programazio dokumentu bat da, urte askotarako neurriz osatutako lehentasun ardatz multzo koherentetan antolatuta dagoelarik.

Europar Batzordeak 2007/12/17an hartu Erabakiaren bidez onartu zen, Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) esku-hartze komunitariorako Programa Operatiboa. Egin ere, 2007ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31rako tartean dagokeen programazio aldian, Euskal Herriko eskualdeko lehiakortasuna eta enplegua sustatzea helburutzat duen markoarean barrenean.

Euskal Herriak laguntza komunitarioa dela eta jasoko dituen 61.104.788 €ak ondoko ardatz lehenetsietara bideratuko dira:

  • Enpresa izpirituaren sustapena eta langileen, enpresen zein enpresarioen moldakortasunaren hobekuntza (22.159.000 €).
  • Enplegagarritasuna, gizarteratzea eta gizon zein emakumeen arteko berdintasuna sustatzea (38.706.000 €).
  • Laguntza teknikoa (239.788 €).

Lehenetsitako ardatz bakoitza elkarrekin finantzatzeko eskain dakiokeen gehienezko portzentajea %50ekoa izango da.

Erkidegoaren laguntza osatzen duten61.104.788 €etatik, Bizkaiko Lurralde Historikoak, eta zehazki, Bizkaiko Foru Aldundiak 4.238.000 €tako zuzkidura jasoko du, denak ere 1. ardatzean kokatzen diren honako jarduketak/operazioak burutzeko. "Enpresa izpirituaren sustapena eta langileen, enpresen zein enpresarioen moldakortasunaren hobekuntza".

EGIFen FINANTZA LAGUNTZA JASO DUTEN B.F.A.ren JARDUKETAK, 1. ARDATZA.
JARDUKETAK INBERTSIOA €TAN EGIF  €TAN
Sentsibilizazioa eta ekintzaile espiritua sustapena (195 KB) 1.125.156 562.578
Familia enpresa (211 KB) 210.327 105.163,5
Hobelan: Bizkaiko emakumeen enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea (249 KB) 3.769.847 1.884.923,5
Autoenplegua eta enpresen sormena sustatzea (219 KB) 3.370.670 1.685.335

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader