Sektore publikoko turismo-jarduera sustatzeko laguntzak

Bilbao Bizkaia helmugan turismo jasangarria bultzatzeko diru-laguntzak

XEDEA

Bilbo Bizkaia helmugaren 2023rako turismo-garapen jasangarrirako dirulaguntzen programa: 8 jardun-eremu.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Proiektuak hurrengo jardun-eremu batetan sartu beharko dira:

  • Kudeaketa turistikoko ekosistema indartzea (1. arloa)
  • Bilbo Bizkaiko turismo-baliabideak indartzea (2. eta 9. arloak)
  • Bilbo Bizkaiko turismo-produktuak sendotzea (3. eta 10. arloak)
  • Ekosistema jasangarri baterako proiektuak sustatzea (4. eta 11. arloak)
  • Sektorearen lehiakortasuna hobetzea (5. eta 12. arloak)
  • Helmuga digitalizatzea (6. eta 13. arloak)
  • Bisitarientzako arreta hobetzea (7. arloa)
  • Sustapen turistikoa merkatuetan (8. eta 14. arloak)

1. arlotik 8.era artekoek ez dute Estatuaren Laguntza osatzen; aldiz, 9. arlotik 14.era artekoetan jasotakoak hartzen dira Estatuaren Laguntzatzat.

Jarduera-eremu bakoitzean diruz lagun daitezkeen gertakariei buruzko informazio zehatza laburpen-fitxetan kontsulta daiteke.

Oro har, diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira. Begiratu arlo bakoitzari buruzko informazioa zehatza (ikus laburpen-fitxa).

NORENTZAT?

Jardun-ildoaren arabera, hauek izan daitezke:

  • Kudeaketa turistikoko entitateak:
    • Enkartur Enkarterriko turismo-elkartea / Eskualdea: Enkarterri-Meatzaldea-
    • Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea / Eskualdea: Arratia-Nerbioi.
    • Urkiola Landa Garapenerako Elkartea / Eskualdea: Durangaldea.
    • Urremendi Landa Garapenerako Elkartea / Eskualdea: Busturialdea-Urdaibai.
    • Jata Ondo Landa Garapenerako Elkartea / Eskualdea: Uribe.
    • Leartibai fundazioa.
    • Urduñako Udala.
    • Getxoko Udala.
    • Santurtziko Udala
    • Portugaleteko Udala
    • Barakaldoko Udala
    • Sestaoko Udala
  • Bizkaiko Udalak eta bestelako toki erakundeak.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresa-elkarte turistiko sektorialak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko bestelako enpresa elkarte turistiko sektorialak.
  • Turismo-enpresak eta izaera turistikoko nortasun juridikorik gabeko erakundeak.

ESKABIDEAK

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 3ko 8:30etik maiatzaren 12ko 13:30era arte, izango da.

Eskabideak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztuko dira (www.bizkaia.eus/sustapena-oficinavirtual). Horretarako, sinadura elektronikoa eduki beharko duzu, edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egon, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bitartez sartu. B@kQ ziurtagiria gure bulegoetan eska daiteke, Orueta Apezpikua kaleko 6an.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Lurralde Leihakortasuna eta Turismoa Bultzatzeko Zuzendaritza Nagusia

Obispo Orueta 6, 48009 Bilbao

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.