SILICIE. Zerga Berezien Kontabilitate-liburuen Berehalako Horniketa
SILICIE. Gai orokorrak
-
Zer da SILICIE?
2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, sistema berri bat ezarriko da fabrikazioaren gaineko zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea egiteko betebeharra betetzeko.
Sistema berri horrek Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan xedatutakoa garatzen du fabrikazioaren gaineko zerga bereziei dagozkien kontabilitate-betebeharrak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez betetzeari dagokionez, kontabilitateko idazpenak elektronikoki emanda.
Behin-behinean, Bizkaibai – Bizkaiko Foru Aldundiaren bulego birtualaren bidez aurkezteko aukera emango da. Tarte horretan, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa aipatzen denean bulego birtualaz ari dela ulertu behar da.
-
Zer kontabilitate-betebehar dituzte zerga bereziak arautzen dituen araudiaren eraginpean dauden establezimenduek?
Zerga bereziak arautzen dituen araudiaren eraginpean dauden establezimenduek zerga horien xede diren produktuen eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaien kontabilitatea egin behar dute, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren arabera.
Kontabilitate horretan, zerga berezien xede diren produktuei eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaiei eragiten dieten prozesuak, mugimenduak eta izakinak jaso beharko dira, produktu horiek biltegiratu, fabrikatu edo zirkulazioan jartzen direnean agertzen diren diferentziak barne.
-
Noiz hasiko da aplikatzen kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramateko betebeharra?
SILICIE sistema 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da, eta data horretatik aurrera egindako mugimenduen kontabilitateko idazpenak elektronikoki eman beharko dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez.
Oro har, kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egitera behartuta dauden establezimenduen titularrek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako mugimenduei eta eragiketei dagozkien kontabilitateko idazpenak eman beharko dituzte.
Hala ere, establezimendu horien titularrek 2021eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean eman ahal izango dituzte 2020. urteari dagozkion kontabilitateko idazpenak.
Aurreko paragrafoan xedatutako aukera erabiltzen dutenek Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan ezarritako kontabilitate-betebeharrak 2019ko abenduaren 31n indarrean dagoen artikulu horren idazkeraren arabera bete beharko dituzte 2020ko abenduaren 31ra arte. Halaber, horren arabera aurkeztu beharko dute erregelamendu horren 44. artikuluaren 5. apartatuan ezarritako eragiketen aitorpena.
-
Nor dago behartuta zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera?
Zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera behartuta daude Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden establezimendu hauen titularrek.
- Fabrikak
- Gordailu fiskalak
- Biltegi fiskalak
- Harrera-gordailuak
- Ozpin-fabrikak
-
Ardoaren egileak behartuta daude kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera?
Bai. Oro har, ardoaren egileak (upategiak) fabrikatzat jotzen dira zerga berezien ondorioetarako; beraz, behartuta daude kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera.
Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien eta Ingurumen Zergen Atalak baimena eman ahal izango die urtean 100.000 litrotik beherako ekoizpen-bolumena duten ardoaren egileei (titular diren establezimendu guztien ekoizpena zenbatuta) zerga berezien kontabilitatea orri zenbakituak dituzten paperezko liburuetan eramateko. Horretarako, egileek eskaera egin beharko dute aurretiaz.
-
Nola eragiten dien artisau-destilatzaileei kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramteko betebeharrak?
Oro har, destilatzaileak fabrikatzat jotzen dira zerga berezien ondorioetarako; beraz, behartuta daude kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera.
Hala ere, Zerga Berezien eta Ingurumen Zergen Atalak baimena eman ahal izango die artisau-destilatzaileei zerga berezien kontabilitatea orri zenbakituak dituzten paperezko liburuetan eramateko. Horretarako, destilatzaileek eskaera egin beharko dute aurretiaz.
-
Zer eragiketa edo mugimendua jaso behar da zerga berezien kontabilitatean?
Kontabilitate horretan, zerga berezien xede diren produktuei eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaiei eragiten dieten prozesu, mugimendu eta izakin guztiak jaso beharko dira, produktu horiek biltegiratu, fabrikatu edo zirkulazioan jartzen direnean agertzen diren diferentziak barne.
-
Nola bete ahal da kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramateko betebeharra?
Bi eratara egin ahal izango da zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez:
- Kontabilitateko idazpenak elektronikoki emanda zuzenean egoitza horren bidez.
- Kontabilitateko idazpenak elektronikoki emanda zergapekoak euskarri informatikoan duen kontabilitate-sistemaren bidez.
Kontabilitatea egiteko eta kontabilitateko idazpenak emateko, zergapekoaren euskarri informatikoko kontabilitate-sistema erabili ahal izateko, aurretiaz aukera hori egin behar da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, horretarako gaitutako formularioa erabilita.
-
Frogagiriren bat aurkeztu behar da emandako kontabilitateko idazpenekin batera?
Idazpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez ematean, ez da aurkeztu behar idazpenak justifikatzeko dokumentaziorik.
Elektronikoki emandako mugimendu, produktu, izakin, prozesu eta eragiketei dagozkien frogagiriak eta informazioa ikuskapen-zerbitzuen eta, hala badagokio, kontu-hartzailetza zerbitzuen eskura egon behar dira, establezimenduan bertan, Administrazioak likidazioaren bidez zerga-zorra zehazteko duen eskubidearen preskripzio-epea amaitu ez den bitartean.
-
Zer aukera dago 2020. urteko betebeharrei dagokienez?
Kontabilitateko idazpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez elektronikoki emateko betebeharra 2020ko urtarrilaren 1ean JARRIKO DA INDARREAN. Behartuta daudenak 2020ko urtarrilaren 1ean edo 2021eko urtarrilaren 1ean HASI AHALKO DIRA BETETZEN idazpenak hala emateko betebeharra:
- 2020ko urtarrilaren 1ean hasten badira, salbuetsita egongo dira Zerga Berezien Erregelamenduaren 44.5 artikuluan ezarritako eragiketen aitorpena aurkeztetik. Salbuespen horrek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
- 2021eko urtarrilaren 1ean hasten badira, Zerga Berezien Erregelamenduan 2019ko abenduaren 31rako ezarritako kontabilitate-betebeharrak bete beharko dituzte 2020an, eragiketen aitorpena aurkeztearena barne, erregelamendu horren 44.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita. Bestalde, 2020. urteari dagozkion kontabilitateko idazpenak 2021eko urtarrilean, otsailean eta martxoan eman beharko dituzte.
Beste alde batetik, idazpenak euskarri informatikoko kontabilitate-sistemaren bidez ematea aukeratu duten zergapekoek kontabilitateko idazpenak bost egun balioduneko EPEAN eman behar badituzte, 2020an zortzi egun balioduneko epea izango dute horretarako.
Gorago xedatutakoa kontuan hartuta, 2020an egoera hauek egon daitezke:
- Idazpenak zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoren bidez ematen dituzten zergapekoak, betebeharra 2020ko urtarrilaren 1ean betetzen hasten direnak:
2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, mugimendu, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo 24 orduen barruan eman beharko dituzte kontabilitateko idazpenak.
- Idazpenak zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoren bidez ematen dituzten zergapekoak, betebeharra 2021eko urtarrilaren 1ean betetzen hasten direnak:
- 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, mugimendu, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo 24 orduen barruan eman beharko dituzte kontabilitateko idazpenak.
- 2020. urteari dagozkion idazpenak 2021eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean eman beharko dituzte.
- 2020an, 2019an indarrean dauden kontabilitate-betebeharrak betetzen jarraitu beharko dute, eta 2020ko urtarriletik abendura bitarteko eragiketen aitorpenak aurkeztu beharko dituzte.
- Euskarri informatikoko beren kontabilitate-sistemaren bidez, idazpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan ematen dituzten zergapekoak, betebeharra 2020ko urtarrilaren 1ean betetzen hasten direnak:
2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, erregistroa haien kontabilitate-sisteman egin edo, erregistroa epean egin ez bada, epea amaitu eta hurrengo 8 egun baliodunen barruan eman beharko dituzte kontabilitateko idazpenak.
- Euskarri informatikoko beren kontabilitate-sistemaren bidez, idazpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan ematen dituzten zergapekoak, betebeharra 2021eko urtarrilaren 1ean betetzen hasten direnak:
- 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, erregistroa haien kontabilitate-sisteman egin edo, erregistroa epean egin ez bada, epea amaitu eta hurrengo 5 egun baliodunen barruan eman beharko dituzte kontabilitateko idazpenak.
- 2020. urteari dagozkion idazpenak 2021eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean eman beharko dituzte.
- 2020an, 2019an indarrean dauden kontabilitate-betebeharrak betetzen jarraitu beharko dute, eta 2020ko urtarriletik abendura bitarteko eragiketen aitorpenak aurkeztu beharko dituzte.
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Cookie teknikoa | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Cookie teknikoa | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
XSRF-TOKEN | Cookie teknikoa | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
dtCookie | Analisi-cookiea | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Analisi-cookiea | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Analisi-cookiea | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Analisi-cookiea | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Analisi-cookiea | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Analisi-cookiea | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Pertsonalizazio-cookiea | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Erabiltzailearen saioa mantendu
- Iraupena
- Ordu 1
- Jabea
- Kultursistema
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko
- Iraupena
- Ordu 1
- Jabea
- Kultursistema
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko
- Iraupena
- Etengabe
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Saioaren itxarote-denbora
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Ordu 1
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.