SILICIE erabiltzera behartuta ez dauden establezimenduak

  • Zer kontabilitate-betebehar dituzte zerga bereziak arautzen dituen araudiaren eraginpean dauden establezimenduek?

    Zerga bereziak arautzen dituen araudiaren eraginpean dauden establezimenduek zerga horien xede diren produktuen eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaien kontabilitatea egin behar dute, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren arabera.

    Kontabilitate horretan, zerga berezien xede diren produktuei eta, hala dagokionean, produktu horiek lortzeko lehengaiei eragiten dieten prozesuak, mugimenduak eta izakinak jaso beharko dira, produktu horiek biltegiratu, fabrikatu edo zirkulazioan jartzen direnean agertzen diren diferentziak barne.

  • Zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera behartuta daude establezimendu hauen titularrak:

    • Fabrikak
    • Gordailu fiskalak
    • Biltegi fiskalak
    • Harrera-gordailuak
    • Ozpin-fabrikak>

    Zerga berezien araudiaren eraginpean dauden gainerako establezimenduek zerga horiei dagokien kontabilitatea egin behar dute, baina ez dute egin behar Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez ez badute aukera hori baliatzea erabakitzen.

  • Fabrika, gordailu fiskal, harrera-gordailu, biltegi fiskal edo ozpin-fabrika ez diren eta Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden establezimendu guztiak.

    Zehazki, ez daude behartuta zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera hauek:

    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 3. artikuluan aipatzen diren konpentsazio-produktuen fabrikatzaileak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 74. eta 75. artikuluetan aipatzen diren guztiz edo neurri batean desnaturalizatutako alkoholaren erabiltzaileak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 76. artikuluan aipatzen diren farmazia-laborategiak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 77. artikuluan aipatzen diren osasun-laguntzako zentroak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 75 bis etaa 75 ter artikuluetan aipatzen diren azpiproduktu edo hondakin alkoholikoak lortzen dituzten establezimenduak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 87. artikuluan aipatzen diren botilaratze planta independenteak
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 101.4 artikuluan aipatzen diren aireratu eta lurra hartzeko instalazio pribatuak erabili ohi dituzten aireontzien titularrak
    • Zerga Bereziei buruzko 1992ko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 51. artikuluaren 2. apartatuaren c), d), e) eta g) letretan eta artikulu bereko 4. apartatuan ezarritako salbuespenen onuradunak, elektrizitatea sortzeko, trenez garraiatzeko, itsasontziak zein hegazkinak eraiki eta mantentzeko eta labe garaietako injekzioan erabiltzeko diren produktuetarako, hidrokarburoen gaineko zergaren xede direnean. Zerga Berezien Erregelamenduaren 103. artikuluan aipatzen dira produktu horiek
    • Zerga Berezien Erregelamenduaren 106. artikuluan aipatzen diren xehekariak
    • Zerga Bereziei buruzko Legearen 52.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko eskubidea sortzen duten ontziak gasolioz hornitzen dituzten hornitze-puntuen titularrak
    • Hurrenez hurren, Zerga Berezien Erregelamenduaren 40.2.d) eta 11.2.c) artikuluetan aipatzen diren fabrika baten edo gordailu fiskal baten kanpoan mugatutako aldeen titularrak, alde horietan izandako mugimenduak direla eta.
  • Establezimendu horiek bitarteko hauetako baten bidez bete ahal izango dute zerga berezien kontabilitateari dagokion betebeharra:

    • euskarri informatikoko kontabilitate-sistema baten bidez
    • orri zenbakituak dituzten paperezko liburuen bidez
    • euskarri informatikoko kontabilitate-sistema bat erabilita, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, sistema hau aukeratzen badute beren borondatez.
  • Zerga berezien kontabilitatean zerga berezien xede diren produktuei eragiten dieten prozesu, mugimendu eta izakin guztiak jaso beharko dira, produktu horiek biltegiratu, fabrikatu edo zirkulazioan jartzen direnean agertzen diren diferentziak barne, produktu bakoitza, epigrafeak eta araubide fiskalak bereizteko moduan.

    Zerga Berezien Erregelamendua garatzen duen araudian zehaztuko da establezimendu hauen kontabilitate-betebeharren edukia.

  • Bai. Establezimendu hauek, zerga berezien kontabilitatea egiteko, kontabilitateko idazpenak elektronikoki eman ditzakete Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

  • Kontabilitatea egiteko eta kontabilitateko idazpenak emateko, establezimenduaren euskarri informatikoko kontabilitate-sistema erabili ahal izateko, aukera hori egin beharko da, elektronikoki, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Behin-behinean, eskabide bat aurkeztu beharko da, Zerga Berezien eta Ingurumen Zergen Atalari zuzenduta, Bizkaibai –Bizkaiko Foru Aldundiaren bulego birtualaren bidez.

    Aukera hori ondorioak sortu behar dituen urte naturala hasi aurreko azaroan egin behar da.

    Salbuespen gisa, 2020. urteari dagozkion idazpenak emateko, aukera hori 2020ko ekainaren 30era arte egin ahal izango da.

    Hala ere, jarduerak uneko urte naturalean hasi dituzten establezimenduek jardueraren hasierari buruzko aitorpena aurkezterakoan bertan egin ahal izango dute aukera, eta jarduera hasten denetik aurrera izango ditu ondorioak.

  • Kontabilitate-liburuak sistema hori erabiliz egiteko hautua egiten dutenek gutxienez hautu hori egin duten urte naturalean zehar mantendu behar dute.

    Hautu hori hurrengo urteetarako ere badela ulertuko da, harik eta uko egiten ez zaion arte.

  • Hautua egin ondoren, gutxienez egin den urte naturalean zehar mantendu behar da, baina uko egin ahal izango zaio hurrengo urte naturalaren hasieratik aurrera.

    Uko egiteko, komunikazio bat helarazi beharko zaio Zerga Berezien eta Ingurumen Zergen Atalari, email bidez, ondorioak izan behar dituen urte naturala hasi aurreko azaroan.

  • Ez. Zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera behartuta ez dauden establezimenduek ez dute aldian-aldian aurkeztu behar beren kontabilitatea.

    Kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramatera behartuta ez dauden establezimenduek ikuskapen-zerbitzuen edo, hala badagokio, kontu-hartzailetza zerbitzuen eskura izan beharko dute kontabilitatea, euskarri informatikoan edo paperean, baita kontabilitateko idazpenak justifikatzeko arauzko dokumentazioa eta merkataritzakoa ere.