BIZKAIKO TUNELAK

Tunelak ekipamendua

Erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera, tunelak ingurumen-baldintza gogorretarako nahiz suari aurre egiteko babes-eskakizunetarako egokiak diren materialekin eraiki beharra dago. Gainera, instalazio ugari izan behar dituzte eta horiek, bakoitzak bere alorrean baina taldean lan eginez, tunel seguru bat lortzen laguntzen dute.

Tunel baten segurtasunean eragina duten elementuak askotarikoak dira eta honako hauek hartzen dituzte barne: tunelaren diseinua sortzea, materialak aukeratzea, eraikuntza-konponbideak (obra zibila), bide-ekipamendua (seinaleztapen-sistemak, semaforoak, etab.) eta erosotasunez gidatzeko sistemak (argiztapena, aireztapena, etab.) baita erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko berariaz diseinatu eta instalatutakoak ere (CCTV, suaren aurkako babesa, alarma, ebakuazio-sistema, etab.).

Gauzak horrela, tunelen jarduketa-alor bakoitzean (obra zibila, bide-ekipamendua, erosotasunez gidatzea, segurtasuna) konponbide desberdinak aplikatzen dira eta bestelako ekipamenduak ezartzen dira, betiere tunel segurua lortzeko helburuarekin.