Larrialdietan, deitu 112ra

Online izapideak

  • Txostena eskatzeko orria

    Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuari ezbehar bati buruzko txostena eskatzea.

    Nora joan

  • Erreturak egiteko baimena

    Erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez, belarkaren landare hondakinak erretzeko baimena eskuratzea.

    Nora joan

  • Piroteknia ikuskizunetarako baimena (Eusko Jaurlaritza)

    Piroteknia ikuskizunetarako baimena.

    Nora joan

  • Kontratazio Publikoa

    Bizkaiko Foru Aldundiren lizitazioen eta kontratuen informazioa.

    Nora joan

  • Lan publikoaren eskaintza

    Indarrean dauden deialdiak

    Nora joan

Suak itzaltzeko tasa

Ohiko galderak (FAQ)

Zerga ereduei, zergei eta aurkezteko egunari buruzko informazioa.

  • Sute-tasa bati buruzko zalantzarik baldin badut, non informatu naiteke?

    Tasa horiek Ogasun eta Finantza Saileko Toki Zergen Atalak kudeatzen ditu. 

    Honako esteka honetan irakurgai dago 8/2025 Foru Araua, zerbitzuak emateagatiko tasa arautzen duena.

    Zalantzarik izatekotan, 946125500 arretarako telefono zenbakira deitu dezakezu eta Toki Zergen Ataleko Sute Tasak Azpiatalarekin hitz egiteko eskatu.

  • Suteak itzaltzeko zerbitzu bat eman da nik eskatu gabe; niri al dagokit zerbitzu horri dagokion tasa ordaintzea?

    Bai. Abenduaren 29ko 8/2025 Foru Arauaren 5. eta 7. artikuluen arabera, tasa hori ordaintzera behartuta daude Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34. artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak eta juridikoak eta erakundeak, baldin eta esku-hartzearen edo laguntzaren onuradun badira, eta, ondorio horietarako, berdin izango da nork egiten duen prestazio horren errekerimendua (onuradunak berak edo hirugarren pertsona batek).

  • Suteak itzaltzeko zerbitzua eskatu dut, baina bertaratu direnerako ez zen beharrezkoa. Tasa ordaindu behar dut?

    Ez. Zerbitzua ematen denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra (abenduaren 29ko 8/2025 Foru Arauaren 7. artikulua). Beraz, jarduketarik egin ez bada, ez da tasarik sortuko.

  • Negozio bat kudeatzen dut errentan hartutako lokal batean, eta suteak itzaltzeko zerbitzua behar izan dut. Ordaindu behar al dut dagokion tasa?

    Bai. Abenduaren 29ko 8/2025 Foru Arauaren 5. artikuluaren arabera, esku hartzearen edo laguntzaren onuradun nagusia izango da tasaren subjektu pasiboa, kasu honetan, negozioaren arduraduna, eta, beraz, tasa berak ordaindu beharko du. Hala ere, erantzule solidarioak izango dira, besteak beste, arlo horretan diharduten arriskuen entitate edo sozietate aseguratzaileak.

  • Istripua izan duen ibilgailu bat daukat jabetzan. Suteak itzaltzeko zerbitzuak esku hartu zuenean, hirugarren pertsona batek erabiltzen zuen kotxea. Ordaindu behar al dut dagokion tasa?

    Bai. Abenduaren 29ko 8/2025 Foru Arauaren 5. artikuluaren arabera, esku hartzearen edo laguntzaren onuradun nagusia izango da tasaren subjektu pasiboa, kasu honetan, ibilgailu ezbehartuaren jabea, eta, beraz, tasa berak ordaindu beharko du. Hala ere, erantzule solidarioak izango dira, besteak beste, arlo horretan diharduten arriskuen entitate edo sozietate aseguratzaileak.

  • Esku-hartze guztiak ez dira doakoak.

    Indarrean dagoen araudiaren arabera, bizitegi-erabilerako etxebizitzetako suteetan edo baso-suteetan egindako esku-hartzeengatik ez da tasa ordaindu behar.

    Aitzitik, bizitegi-erabilerakoak ez diren bestelako eraikinetan, industria establezimenduetan, saltokietan edo pabiloietan egindako esku-hartzeengatik dagokion tasa ordaindu behar da.

  • Oro har, EZ.

    Mendi, landa-inguru, kosta edo ibaietatik pertsonak erreskatatzea doakoa da; izan ere, lehentasuna pertsonen bizitza eta osotasun fisikoa babestea da.

    Dena den, erreskatatutako pertsonak berariaz egin duela edo zabarkeria larria egon dela frogatzen bada, tasa ordaintzeko agindu daiteke.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak zehazten du tasaren zenbatekoa, abenduaren 29ko 8/2025 Foru Arauaren arabera, zeinaren bidez prebentzio-, suhiltzaile- eta salbamendu-zerbitzuak emateagatiko tasaren erregulazioa garatzen den, kontuan izanda mugitutako baliabide materialak eta giza baliabideak, esku hartzeak hartutako denbora eta erabilitako materialak.

  • Bai. 8/2025 Foru Arauak arautzen du Bizkaiko Foru Aldundiko prebentzio-, suhiltzaile- eta salbamendu-zerbitzuak benetan esku hartzeagatiko tasa, beste larrialdi zerbitzu batzuek parte hartzen duten kontuan izan gabe. Bizkaiko Foru Aldundiko prebentzio-, suhiltzaile- eta salbamendu-zerbitzuak kostuak dituzten baliabide propioak mobilizatzen baldin baditu, esku hartzearen ondoriozko tasa bat egon daiteke, ezarritako irizpideen araberakoa.

  • Prebentzio-, suhiltzaile- eta salbamendu-zerbitzuaren esku hartzeen laburpen-taula, tasa ordaintzea eskatzen dutenak eta salbuetsita daudenak barne hartuta
    TASARIK GABE TASAREKIN
    EGITURAREN SUTEA (bizitegi-erabilerako etxebizitza) EGITURAREN SUTEA (bizitegi-erabilerako etxebizitza ez dena)
    BASO-SUTEAK
    INDUSTRIA-SUTEAK
    KANPOKO SUTEAK (hiri-altzariak) KANPOKO SUTEAK (hiri-altzariak ez direnak)
    TRAFIKO-ISTRIPUA
    MATERIAL ARRISKUTSUAK DITUZTEN ISTRIPUAK
    HEGAZKIN-ISTRIPUA
    IREKIERA ARRISKUTSUAK ETA IGOGAILUAK
    LANDA-INGURUKO EDO MENDIKO BILAKETA ETA ERRESKATEA
    SUIZIDIO-MEHATXUAK
    BILAKETAK ETA ERRESKATEAK KOLAPSATUTAKO EGITURETAN
    GAINAZALEKO URETAKO ERRESKATEAK
    BESTE ERRESKATE (ANIMALIAK BARNE) EDO SALBAMENDU BATZUK
    LIZTORRAK ETA ERLEAK NEUTRALIZATZEA
    GAS-ISURIA
    URA ATERATZEA, UR-HORNIDURA
    ERAIKINAK SANEATZEA, GALTZADAK GARBITZEA, ZUHAITZAK KENTZEA
    PLAN BAT AKTIBATZEAGATIK HILDAKORIK BADAGO (larrialdietako plana, Babes Zibila...)
    SIMULAKROAK (prebentzio-, suhiltzaile- eta salbamendu-zerbitzuarentzat bereziki interesgarriak direnak) SIMULAKROAK (entitate-pribatuak eskatutakoak eta prebentzio-, suhiltzaile- eta salbamendu-zerbitzuarentzat bereziki interesgarriak ez direnak)
    IKERKETA ETA TXOSTEN TEKNIKOAK EGITEA (alderdiak hala eskatuta)
    PREBENTZIO-JARDUKETAK
    TXOSTENAK / AZTERKETA TEKNIKOAK / AHOLKULARITZA (prebentzio-, suhiltzaile- eta salbamendu-zerbitzua eskudun den gaiei buruz)
  • Zergadunaren Profilaren Zerbitzu Burutzan berraztertze-errekurtsoa edo Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan erreklamazioa jar dezakezu, baina ezin dira bi errekurtsoak aldi berean jarri. Horretarako hilabeteko epea izango duzu, likidazio-jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epea amaitzen den hilabetean epea zenbatzen hasi den egunaren baliokiderik ez badago, hilaren azken eguna izango da mugaeguna.

    Gure edozein erregistrotan edo egoitza elektronikoan Tributuei buruzko L20 eskabidea izapidearen bidez aurkez dezakezu errekurtsoa.