Larrialdietan, deitu 112ra

Bizkaiko suhiltzaileak

Guri buruz

Ezagutu itzazu Bizkaiko suhiltzaile-etxeak eta dauzkagun baliabideak eta ekipamendua.

Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuaren (PSISZ) ardurapean dago larrialdiei erantzutea Bizkaia osoan, Bilbon izan ezik, hiriburuak zerbitzu propioa baitu.

Gure helburu nagusia da pertsonak, haien ondasunak eta ingurune naturala suteetatik, istripuetatik eta bestelako larrialdi-egoeretatik babestea. Horretarako, 8 suhiltzaile-parke profesional ditugu lurraldean zehar banatuta, hirigune eta komunikabide nagusietatik gertu.

Gainera, beste larrialdi-zerbitzu batzuekin koordinatuta lan egiten dugu, eta akordioak egiten ditugu eremu mugakideetako beste PSISZ batzuekin, arreta azkarra eta eraginkorra emateko, edonon bizi zarela ere.

Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzua (PSISZ) Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta

Erakunde Harremanetarako Sailaren barruan dago. Zerbitzuaren antolaketa-egitura edozein larrialdiren aurrean arreta eraginkorra, arina eta koordinatua bermatzeko pentsatuta dago.

Zuzendaritza nagusi bat eta zuzendariordetza bat ditu, hiru arlo handi hauetaz gain: tekniko-administratiboa; operazioak eta parkeen kudeaketa; prebentzioa, prestakuntza eta babes zibila. Arlo horietan lantalde profesionalak daude, prebentzioan, plangintzan eta zuzeneko esku-hartzean lan egiten dutenak.

Zerbitzua lau eremu operatibotan banatzen da, eta guztira zortzi suhiltzaile-etxe daude lurraldean estrategikoki banatuta. Prestakuntzaz, prebentzioaz, logistikaz eta mantentze-lanez arduratzen diren zeharkako unitateak ere baditu, bai eta Larrialdiak Kudeatzeko Bizkaia Prest Zentro Integratua ere. Zentro horretatik koordinatzen da erantzuna, eta larrialdi-egoeretan behar diren baliabideak abiatzen dira, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak 1960ko hamarkadan bere gain hartu zuen suteak itzaltzeko zerbitzua ematea, udal askok zailtasunak baitzituzten behar horri erantzuteko. Horrela sortu zen egungo Foru Suhiltzaileen Zerbitzua, 1970ean lehen urratsak eman zituena, Gernika, Durango eta Trapagarango parkeak irekitzeaz batera.

Ondorengo hamarkadetan, baliabideak handitu egin ziren: parke berriak ireki, langile gehiago sartu eta babes zibileko elkarteen boluntarioen sare bat antolatu zen. 90eko hamarkadan, zerbitzua lurraldearen hazkundera eta azpiegituretara egokitu zen; horrela, estaldura indartu eta instalazioak modernizatu egin ziren.

Gaur egun, PSISZak zortzi parke profesional ditu eskualde guztietan banatuta, 438 pertsonako egiturazko plantilla, 100 ibilgailu baino gehiagoko flota, boluntario-taldeak eta prestakuntza-zentro propio bat Ispasterren. 2019az geroztik, Bizkaia Prest zentroak eguneko 24 orduetan koordinatzen ditu foru larrialdi guztiak, urteko egun guztietan.

Zerbitzuak aurrera egiten jarraitu du: egoitza berriak eraiki dira Zallako eta Arratzuko parkeetarako; estatu mailan suteak itzaltzen laguntzeko funtzio anitzeko lehen robota sartu da, arrisku handiko inguruneetan jarduteko diseinatua; eta helikoptero bat ere badago, beste bi foru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin partekatzen dena, baso-suteetan eta, baldintza jakin batzuetan, industria-suteetan jarduteko.

Suhiltzaile-etxeak

Zallako parkea (Leiho modala ireki) Uriosteko parkea (Ortuella) (Leiho modala ireki) Artazako parkea (Leioa) (Leiho modala ireki) Derioko parkea (Leiho modala ireki) Basauriko parkea (Leiho modala ireki) Arratzuko parkea (Leiho modala ireki) Iurretako parkea (Leiho modala ireki) Markina-Xemeingo parkea (Leiho modala ireki)

Baliabideak

Ibigailuak

  • Hiri-ponpa astuna (HPA)

    Ibilgailu-kopurua: 17

    Esku-hartze gehienetarako erreferentziazko ibilgailua da. Guztira 3.000 eta 4.000 litro ur artean, su-itzalketarako materiala eta sute-itzalketetan zein edozein motatako istripuetan lan egin ahal izateko tresnak eta osasun-materiala dauzka.

  • Autoeskailera automatikoa (AEA)

    Ibilgailu-kopurua: 11

    Altuerako lanak egitea ahalbidetzen du, guztira 32 metroko altuerara iristeko balio duen eta zatika zabaltzen den eskailerarekin. Sute-itzalketetan, salbamenduetan eta laguntza teknikoetan parte hartzeko beharrezkoa den materiala dauka.

  • Tresna anitzeko furgoia (TAF)

    Ibilgailu-kopurua: 10

    Edozein motatako salbamenduetarako erabiltzen da, hala nola trafiko-istripuak, hiriguneko eta landaguneko erreskateak, lan-istripuak, etab. Jendea askatzeko materiala, altuerako erreskaterako materiala, osasun-materiala, argiztapen-materiala eta sorgailuak dauzka, besteak beste.

Ekipamendua eta teknologia

  • Arrisku kimikoko edukiontzia

    Merkantzia arriskutsuak dituzten esku-hartzeetan erabiltzen da eta produktu kimikoei eusteko eta ontziz aldatzeko beharrezkoa den materiala dauka. Babes-jantzi irazgaitzak eta kutsadura kentzeko dutxa bat dauzka.

  • Bilaketa eta erreskatea kolapsatutako egituretan (BREC) egiteko edukiontzia

    Kolapsatutako egituretan bilaketa eta erreskate esku-hartzeetarako erreferentziazko ekipamendua da. Eskoratze-materiala, mozketa-tresnak eta bilaketa teknikorako eta argiztatzeko ekipamendua dauka, besteak beste.

  • Arnasketa autonomoko ekipoen edukiontzia

    Esku-hartze luzeetarako arnasketa ekipoak eta arnasteko aire-botila ugari dauzka. Gainera, konpresore eta zama-arrapalari esker, esku-hartzeetan bertan botilak kargatu daitezke.

Irteerak

8 08:00etatik aurrerako irteerak

961 Aurtengo irteerak

Zerrenda honetan Su Itzaltze eta Salbamendu Foru Zerbitzua une hauetan egiten ari den jarduketak aztertu daitezke.

  • RETÉN DE PREVENCIÓN (SPEIS) - Puerto de Bilbao

    • Ezbehar mota RETÉN DE PREVENCIÓN (SPEIS)

    • Tokia Puerto de Bilbao

    • Ibilgailu mota Bomba urbana ligera (Vehículo parado en siniestro)

    • Aldea ML MUELLE A-1 (AMPLIACION 1)

Zerbitzu karta

  • Prebentzio, suhiltzaile eta salbamendu zerbitzua 2025-2026 - Liburuxka

    Liburuxka PDF, 482 KB

    Kontsultatu

  • Prebentzio, suhiltzaile eta salbamendu zerbitzua 2025-2026 - Dokumentu teknikoa

    Dokumentu teknikoa RTF, 1,9 MB

    Kontsultatu

  • Konpromisoen betetze maila 2024-2020

    PDF, 852 KB

    Kontsultatu

Memoriak