INDARKERIA MATXISTAREN BEHATOKIA
TXOSTENA GRAFIKO INTERAKTIBOEKIN 2024
Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokia erreferentzia-gunea da Bizkaiko Lurralde Historikoan emakumeek jasaten duten indarkeriaren errealitatea ulertzeko eta aztertzeko. Kide anitzeko organo aholku-emailea denez, bere egitekoa da arazoaren garrantzia ezagutzea, denboran zehar izan duen bilakaeraren jarraipena egitea eta Bizkaian eremu horretan eragiten duten zerbitzuen eta prestazioen eskaintzan hobekuntzak sustatzeko gomendioak eta proposamenak egitea.
Atari honek hainbat esku-hartze eremutako zerbitzu publikoek erregistratutako datuetatik abiatuta egindako bistaratze interaktiboen multzo egituratu bat biltzen du. Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barruko indarkeria eta sexu-indarkeria kasuetan artatutako eskaera islatzen du informazioak, baita artatutako emakumeen ezaugarriak, erakundeen erantzuna eta adierazle nagusien bilakaera ere.
Gune honen helburua da informazio baliagarria, argia eta eskuragarria eskaintzea, fenomenoaren ulermenean sakontzeko eta erabakiak hartzea errazteko, bai maila politikoan, bai teknikoan. Bistaratzeei esker, datuak aldera daitezke urteen, lurraldeen eta zerbitzuen artean; eta agerian uzten dituzte politika publikoen eta eskura dauden baliabideen hobekuntza bideratzen duten joera eta erronka berriak.
Txosten hau datuak ematen dituzten zerbitzuen erakunde titularren lankidetzari esker egin ahal izan da: udalak eta lurraldeko mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzako hainbat sail, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua eta Bizkaiko Foru Aldundia bera (azken horren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailari atxikita dago Behatokia).
Txostena esku hartzeko funtsezko lau eremutan antolatuta dago, eta erasotzaileei buruzko azken atal bat du:
GIZARTE-EREMUA
Atal honetan, indarkeria-egoeran dauden emakumeei arreta ematen espezializatutako gizarte-zerbitzuek sortutako informazioa jasotzen da. Baliabideek (esaterako, berehalako harrera, egonaldi ertaina, arreta soziojuridikoa edo arreta psikologikoa) emandako datuetatik abiatuta, bistaratzeek aukera ematen dute jakiteko zein diren zerbitzu horietan sartzen diren emakumeak, zer eskaera aurkezten dituzten eta arreta horiek denboran zehar nola eboluzionatzen duten.
-
HARRERA-ZERBITZUAKErakutsi gehiago
BEREHALAKO HARRERA
2024an 370 pertsona artatu erregistratu dira (serie osoko baliorik handiena). Maximo horrek erakusten du zerbitzuan ikusten den hazkunde iraunkorreko joera, bereziki 2021etik (orduan hasi ziren areagotzen urteko igoerak).
Emakumeentzako eta beren seme-alabentzako harrera-zerbitzuek ere goranzko joera horri eutsi diote: 2005ean 150 inguru izatetik (87 emakume eta 64 adingabe) 2024an 369 inguru (216 emakume eta 153 adingabe) izatera igaro ziren.
Aitzitik, mendekotasuna duten pertsona helduen arretak portaera askoz irregularragoa du, kasuen bolumen txikiari dagokiona.
2024an, egonaldien batez besteko iraupena 32,8 egunekoa izan da; balio hori 2023koa (37,2 egun) baino pixka bat txikiagoa da, baina serieko handienen artean mantendu da, azken urteetako zerbitzuaren bilakaeraren ezaugarri den goranzko joera islatuz.
Aldi horretan zehar, batez besteko iraupenak egonkor iraun du 2013ra arte; eta une horretatik aurrera, intentsitate handiagoz hasi da fluktuatzen. Lehen igoera nabarmena ikusten da 2014an (21 egun), eta, ondoren, areagotze argia azken urteetan, 2022an igoera oso nabarmenarekin (32 egun) eta 2023an maximoarekin (37,2 egun).
Bikotekideari edo ezkontideari lotutako kasuak nabarmen jaitsi dira 2024an % 56ra arte; murrizketa hori oso nabarmena da 2023arekin alderatuz gero (orduan, bikotekideari edo ezkontideari lotutako kasuek arreta ia guztiak biltzen zituzten —% 95 eta % 87, hurrenez hurren—).
Aldaketarik esanguratsuena bikotekide ohiarekin lotutako kasuen gorakada da, 2023an % 1 izatetik 2024an % 26 izatera igaro baitira, eta, hala, bigarren kategoria ohikoena bihurtu da. Gora egin dute, halaber, erasotzailea aurreko ahaidea deneko kasuek (% 6ra iritsi dira 2024an) eta pertsona ezagun batek eragindako sexu indarkeriako gertakariek (% 5era igo dira; aurreko urteetan, berriz, % 4ra eta % 2ra).
EGONALDI ERTAINEKO HARRERA
2024an, harreren guztizko kopuruan jaitsiera nabarmena erregistratu da (24 pertsona artatu dira). Zifra horrek 2023tik (16 harrera) pixka bat gora egin badu ere, aurreko balioetatik oso urrun mantentzen da, eta kontraste egiten du berehalako harrera zerbitzuan azken hamarkadan ikusitako hazkunde iraunkorrarekin.
Profilen arabera, bilakaerak ildo berari jarraitzen dio. Emakumeen harrerek behera egin dute nabarmen 2023an, eta zifra txikietan mantendu dira 2024an (9 kasu izan dira). Antzeko zerbait gertatzen da seme-alaben artean: 2024an 15 adingabe erregistratu dira (azken aldiko maximoak baino askoz gutxiago).
2024an, erregistratutako kasu guztiak (% 100) bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako erasoei dagozkie (eta horrek erabat kontzentratzen du banaketa aurten). Aurreko ekitaldietan, ordea, aniztasun pixka bat gehiago ikusten da: 2023an, aurreko ahaideei edo familiako beste pertsona batzuei lotutako kasu bakan batzuk ageri dira; eta 2022an, “Beste kasu batzuk” gisa sailkatutako gertakariak ere erregistratu dira.
Esan beharra dago kasuen bolumen oso txikia dela, eta horrek urteen artean hain nabarmenak diren aldakuntzak azaltzen dituela. Adibidez, 2024an 9 kasu bakarrik erregistratu dira guztira; eta, beraz, kasu batean edo bitan gertatzen den edozein aldaketak ehunekoak nabarmen alda ditzake.
-
ARRETA SOZIOJURIDIKOAErakutsi gehiago
2024an, zerbitzuak 314 kasu erregistratu ditu guztira, eta 274 kasu berri (zifra horiek azken hiru urteetako maila berean mantentzen dira). Portaera horrek 2022an hasitako susperraldi arina berresten du, 2020ko beherakada handiaren ondoren; baina, era berean, agerian uzten du zerbitzuak seriearen lehen erdian lortutako maximoen azpitik jarduten jarraitzen duela (orduan, maiz 450 kasu baino gehiago artatzen ziren).
Eraso gehienak bikotekideari edo ezkontideari dagozkio (% 73) bikotekidearen/bikotekide ohiaren indarkeria-kasuetan; gainerako % 27a, berriz, bikotekide ohiarekin lotzen da. Familia barruko indarkerian, kasuistika askotarikoagoa da: aurreko ahaideak dira nagusi (% 63), ondoren ondorengo ahaideak (% 26) eta, neurri txikiagoan, familiako beste pertsona batzuk (% 11). Bestalde, sexu-indarkeriako artatutako ia kasu guztiak pertsona ezezagun bati lotuta daude 2024an (% 95).
-
ARRETA PSIKOLOGIKOAErakutsi gehiago
2024an, Arreta Psikologikorako Zerbitzuak 1.884 pertsonari eman die arreta; serie osoko baliorik handiena da hori, eta denboran zehar eskarian izandako hazkunde iraunkorra baieztatzen duena.
Gorakada orokor hori tipologia nagusietan ere islatzen da: bikotekidearen indarkeriak/familia barruko indarkeriak, sexu indarkeriak eta adingabeen kasuek gorakada nabarmenak erregistratu dituzte 2024an, eta bereziki nabarmentzen da sexu indarkeria (aldiko aurrerapen nabarmenena izan du).
Zeharkako biktimak aurreko urteetako mailen azpitik kokatu dira 2024an: 91 pertsona artatu dira; eta 104, berriz, 2023an. Bilakaera horrek ez du bat egiten beste tipologia batzuetan ikusitako goranzko joera orokorrarekin. Azkenik, erasotzaileen kasuak minimo historikora iritsi dira (49 arreta izan dira), eta argi eta garbi beheranzko ibilbidea sendotu dute.
Familia barruko indarkeria kasuetan, hamar kasutik zazpi aurreko ahaideetatik datoz, eta lau erasotik ia bat ondorengo ahaideek egiten dute (% 23). Gainerakoak (% 6) familiako beste kide batzuei dagozkie; horrek erakusten du indarkeria-mota horrek eremu berean forma ugari hartzen dituela.
Sexu-indarkerian, erasotzailearen profila askotarikoagoa da. Kasuen heren bat baino gehiago (% 37) hurbileko inguruneko pertsonek egiten dituzte. Ondoren, aurreko ahaideak (% 30) eta ondorengo ahaideak (% 12) daude. Pertsona ezezagunek egindako erasoak ere ageri dira (% 15), eta, neurri txikiagoan, taldeek egindakoak (% 4); horrek errealitate konplexua eta biktimarekiko lotura desberdinek markatua islatzen du.
-
ARRETA KOMUNITARIOAErakutsi gehiago
Bikotekidearen/bikotekide ohiaren indarkeria da programa guztietan argi eta garbi nagusi den indarkeria-mota (Ekin eta Madariagan kasu guztiak ordezkatzera ere iritsi da).
Indarkeria-mota minoritarioen barruan, familia barruko indarkeria da pisu erlatibo handiena hartzen duena. Bereziki nabarmentzen da Begira eta Beregain programetan, kasuen % 17ra iristen baita, eta bigarren tipologia ohikoena da bikotekidearen/bikotekide ohiaren indarkeriaren ondoren.
Azkenik, sexu-indarkeria oso noizean behin agertzen da: soilik Sua eta Haziak programetan erregistratu da (% 7 eta % 6, hurrenez hurren). Presentzia murritz horrek agerian uzten du indarkeria-mota hori minoritarioa dela esku-hartze komunitarioaren barruan, baina desberdintasunak daudela programa bakoitzaren ikuspegiaren arabera.
-
ADINGABEENGAN ESPEZIALIZATUTAKO FAMILIAKO ESKU-HARTZEAErakutsi gehiago
2024an, genero-indarkeriaren biktima diren adingabeetan espezializatutako familiako esku-hartze programak 101 pertsona artatu ditu, eta balio hori bat dator azken urteetako batezbestekoarekin (96 pertsona inguru 2020tik 2023ra bitartean), baina 2023an izandako gorakada baino zertxobait txikiagoa da (orduan 118 arreta izan ziren).
Profilen arabera, umeak dira oraindik ere talde nagusia (58 arreta izan dira 2024an); eta adingabe zein emakumeek pisu egonkorra mantendu dute denboran zehar. “Beste pertsona batzuk” taldeak joera irregularragoa eta beheranzkoa erakusten du, nahiz eta 2024an 4 kasu erregistratu (2019tik izan duen baliorik handiena).
-
TELEFONO BIDEZKO ARRETAErakutsi gehiago
Aldi horretan zehar, banaketa nahiko egonkorra ikusten da: biktimek eurek ordezkatzen dituzte kontsulta gehienak sistematikoki, eta 2024an arreten % 68,4 biltzen dituzte.
Ondoren, hurbilekoak edo senideak daude (% 23); eta profesionalak, berriz, % 8,6ra iristen dira. Zerbitzua orientabidea edo laguntza behar duen edozein pertsonari irekita badago ere, kasuarekin zuzenean edo zeharka lotuta, datuek erakusten dute eskaria oraindik ere gehienetan kaltetutako emakumeen beraien aldetik datorrela.
-
LAGUNTZA EKONOMIKOAKErakutsi gehiago
Eskabideen guztizko bolumena etengabe hazi dela ikusten da, eta balio handienetara azken urteetan iritsi da.
2024an, eskabideak oso zifra altuetan kokatu dira (195 emakida izan dira, 334 eskabidetatik), 2023an lortutako mailaren antzekoa (200, 344tik) eta aurreko urteetakoa baino nabarmen handiagoa. Urte horretan bertan, egiteke dauden eskabideen kopuruak ere gora egin duela erregistratu da, 44 izatetik 48 izatera igaro baitira. Aldiz, ukatutakoek eta atzera egindakoek presentzia nabarmena mantendu dute multzoaren barruan: atzera egindakoek 2023koa baino zertxobait balio handiagoa dute (16tik 20ra), eta ukatutakoek pixka bat behera egin dute (84tik 71ra).
Oro har, datuek erakusten dute baliabidearen eskaria etengabe handitzen ari dela eta azken urteetako dinamiketan jarraitutasuna dagoela, eta aldeko ebazpenen pisua bereziki nabarmena dela.
2024an, laguntza ekonomikoen onuradunak argi eta garbi tarteko tarteetan bildu dira. 18 hilabeteko laguntzak dira ohikoenak (69 emakume —% 44—), eta ondoren daude 12 hilabeteko laguntzak (63 emakume —% 40—).
Ondoren, 6 hilabeteko laguntzak daude, 52 kasura iristen direnak (% 33); zenbateko handienak (24 hilabeteren baliokideak), berriz, askoz gutxiago dira multzoaren barruan (11 onuradun daude —% 7—).
-
ETXEBIZITZAREN ARLOKO LAGUNTZAKErakutsi gehiago
2024an 28 etxebizitza esleitu ziren, baliabidearen goranzko joera orokorrari eutsiz.
Serieak ia etengabeko hazkundea erakusten du denboran zehar egindako esleipenetan; eta gorakada hori oso handia izan zen 2022an, orduan 33 etxebizitza lortu baitziren. Ezohiko balio hori gaindituta, programak azken hamarkadan ikusitako hazkunde iraunkorreko ibilbideari heldu dio berriro, eta maila altuetan kokatu da berriro aurreko urteekin alderatuta.
POLIZIA-EREMUA
Atal honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ertzaintzak erregistratutako biktimizazioen estatistikaren bidez emandako datuak aurkezten dira. Iturri horrek pertsona bati arau-hauste penal bat egin zaion aldi guztiak jasotzen ditu, dela herritarren salaketa baten bidez, dela ofizioz hasitako polizia-eginbideetatik abiatuta.
Atalean zehar biktimizazio terminoa erabiltzen da, salaketa baino kontzeptu zabalago bat; Ertzaintzak zuzenean ezagutzen dituen gertakariak ere biltzen baititu, salaketa formalik egon beharrik gabe.
Bai 2024an, bai serie historikoan, zifrarik handienak udalerri txikietan bildu dira. 2024an, honako hauek nabarmendu dira: Arakaldo (232,6), Zaratamo (150,4), Muskiz (132,9), Ugao-Miraballes (115,8) eta Abanto Zierbena (110,2); horiek dira mapako fokurik bizienak.
Metropoli-ingurunean tarteko tasak ageri dira, baina horiek ere garrantzitsuak dira. Zenbait udalerri (esaterako, Erandio —98,8—, Santurtzi —85,8—, Amorebieta-Etxano —78,8—, Ortuella —75,2— eta Barakaldo —74,2—) probintziako batezbestekoaren gainetik kokatu dira argi eta garbi 2024an, eta indarkeria matxistaren pisua islatzen dute populazio-dentsitate handiko eremuetan ere.
Funtsezkoa da zifra horiek tentuz interpretatzea. Emakumeen biztanleria oso txikia duten udalerrietan, tasa neurriz kanpo igo daiteke lurralde handiagoekin alderatuta. Kasurik muturrekoena Arakaldo da, 2024an 2 biktimizazio erregistratu baititu 86 emakume baino ez dituen biztanleria batean: bolumen absolutu hain txiki horrek tasa balio oso handia eragiten du; eta biztanle gehiagoko udalerrietan, berriz, tasak fenomenoaren irudi egonkorragoa eta adierazgarriagoa ematen du.
2024an, Bizkaian erregistratutako biktimizazioak 3.612 kasura iritsi dira guztira, 2023ko 3.505 kasuak baino zertxobait gehiago. Delitu ohikoenak tortura eta osotasunaren aurkakoak (1.320 kasu), lesioak (858) eta familia-eremuko tratu txarrak (740) izaten jarraitzen dute, aurreko urtean ikusitako delitu-egitura bera mantenduz.
Bikotekidearen/bikotekide ohiaren indarkeriak biktimizazio gehienak kontzentratzen jarraitzen du (2.595 2024an), 2023ko ia zifra berdinekin. Tipologia ohikoenek (tortura eta osotasuna, lesioak eta tratu txarrak) eredu orokorra errepikatzen dute eta eremu horren garrantzi handia berresten dute.
Familia barruko indarkeriak ere gora egin du 2024an: 660 biktimizazio izan dira; eta 2023an, berriz, 613 erregistratu ziren. Gorakadak ikusten dira lesioetan, tratu txarretan eta derrigortzeetan; tortura- eta osotasun-delituak, berriz, pixka bat behera egin duten bakarrak dira.
Sexu-indarkeriak ere gora egin du, 2023an 325 biktimizazio izatetik 2024an 357 izatera igaro baita; eta horrek ere aurrerapen argia islatzen du haren tipologia guztietan.
Argi eta garbi bereizitako adin-profilak ikusten dira indarkeria motaren arabera.
Bikotekidearen/bikotekide ohiaren indarkerian, biktima gehienak 21 eta 50 urte bitarteko emakume helduak dira, kasuen erdia baino gehiago biltzen dituztenak eta eremu horretako profil nagusia osatzen dutenak.
Familia barruko indarkerian talderik handiena 51 urtetik gorako emakumeek osatzen dute (guztizkoaren % 37 dira). Nagusitasun horrekin batera, nabarmentzekoa da, halaber, biktima adingabeen presentzia esanguratsua: % 30ek 18 urte baino gutxiago dituzte; beste indarkeria mota batzuetan ikusitakoa baino ehuneko nabarmen handiagoa da hori, eta agerian uzten du eremu horrek neskatila eta nerabeengan duen eragina.
Sexu-indarkerian, biktima gehienak emakume gazteak dira: erdiak baino gehiagok (% 54) 18 eta 30 urte bitartean dituzte. Horrez gain, 14 urtetik beherako neskatilen presentzia oso nabarmena da, % 19ra iristen baitira; eta horrek agerian uzten du eremu horretan adingabeen kalteberatasun berezia.
Kaltegarritasun-mailak antzeko ereduak erakusten ditu hiru indarkeria-motetan, eta desberdintasun txikiak daude kasu batzuetan. Bikotekidearen/bikotekide ohiaren indarkerian, zauritu arinak % 24 dira, eta erregistroen % 19k ez dute larritasunari buruzko informaziorik.
Familia barruko indarkerian, zauritu arinek pisu pixka bat txikiagoa dute (% 20); eta kaltegarritasun ezezaguna duten kasuen proportzioak, berriz, gora egin du (% 22ra iristen da).
Sexu-indarkeriak profil bereiziagoa du. Biktima gehienak zaurigabe agertzen badira ere (% 64), eremu horretan biltzen da kaltegarritasun ezezagunaren ehunekorik handiena (% 28). Gainera, zauritu arinak % 7 dira, eta horrek tipologia horren izaera espezifikoa indartzen du.
Sexu-indarkerian, asteburua da arrisku handieneko unea. Biktimizazioak batez ere larunbatetan eta igandeetan kontzentratzen dira, eta horietan erregistratu dira maila altuenak.
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkerian ere gorakada argia ageri da astearen amaieran; eta gailur nabarmena ageri da igandean, intzidentzia handieneko unea markatzen duena.
Familia barruko indarkeriak, aldiz, eredu egonkorragoa erakusten du egun guztietan, baina ostegunetik aurrera gorakada txiki batekin, asteko tarte bakar batean kontzentratu gabe.
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkerian, biktimizazioak egunaren amaieran kontzentratu dira. Kasu gehienak 17:00ak eta 23:00ak bitartean erregistratu dira, eta tarte horretan bildu da jarduerarik handiena arratsaldearen eta gaueko lehen orduen artean.
Familia barruko indarkerian, eredua egunekoagoa eta jarraituagoa da. Biktimizazioak modu egonkorrean ageri dira goizean eta arratsaldean, eta goizaldean ez da metatze nabarmenik izan.
Sexu-indarkeriak askoz ere ordu-profil gauekoagoa erakusten du. Mailarik altuenak 02:00ak eta 06:00ak bitartean ikusten dira (goizaldeko tarte horretan bildu dira kasu gehienak).
EREMU JUDIZIALA
Eremu juridikoak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusitik eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailetik datozen datuak biltzen ditu, eta emakumeen aurkako indarkeria-kasuen aurrean organo judizialek duten erantzunaren ikuspegi zehatza ematen du.
Atal honetan ibilbide judizialaren funtsezko elementuak aztertzen dira (esaterako, babes-aginduak, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren —BLZ— jarduera eta Familia Elkargunearen funtzionamendua); horiek Bizkaian erakundeen babesa eta laguntza nola antolatzen den testuinguruan kokatzeko aukera ematen dute.
2024an, Bizkaiak emandako babes-aginduen % 55,6 erregistratu du eskabide guztiekiko. Jaitsiera nabarmena da 2023an lortutako % 73,6arekiko; baina oraindik ere lurraldearen ohiko mailen barruan dago, bertako batezbesteko historikoa % 55,9 ingurukoa baita. Aldi horretan, Bizkaia % 50 eta % 65 artean ibili ohi da; beherakada nabarmena izan da 2014 eta 2017 artean, eta ondoren hazkunde iraunkorra izan da (2023ko gailurrean amaitzen dena).
Euskadiko bilakaerak antzeko eredua jarraitu du, eta Bizkaikoen antzeko mailak izan ditu aldi osoan. Bat-etortze horrek iradokitzen du Bizkaiko dinamikek eragin nabarmena dutela autonomia-erkidego mailako portaeran.
Espainian ere ehunekoak maila altuetan mantendu dira, % 60-70 inguruan, gorabehera leunagoekin, baina ibilbide orokor konparagarriarekin. Zenbait urtetan, hala nola 2023an, Bizkaiak eta Euskadik Estatuko balioak gainditu dituzte; eta 2024an, berriz, zertxobait beherago kokatu dira.
Bizkaiko lurraldean modu bereizian emandako babes-aginduen ehunekoari erreparatzen badiogu, oso eredu desberdinak ageri dira barruti judizialen artean.
2024an, Gernika-Lumo nabarmendu da argi eta garbi balio altuenak dituen barruti judizial gisa (% 75 inguruan kokatu da). Ondoren, Durango dauka (% 70era iritsi da, gutxi gorabehera). Bilbo eta Getxo % 55 inguruan kokatu dira, probintziako batezbestekoarekin (% 56) lerrokatuta. Barakaldok balio neurritsuagoak erregistratu ditu (% 42 inguru); Balmasedak, berriz, portzentajerik txikiena du (% 35 ingurukoa).
2024ko argazkiaz haratago, bilakaera historikoak berresten du denboran zehar mantendutako lurralde arrakalak daudela. Bilbo, Gernika-Lumo eta Barakaldo modu sendoan portzentaje altuenak dituzten barruti judizialen artean daude, eta % 55etik % 75era bitarteko tarteetan ibili ohi dira. 2022an eta 2023an gailur nabarmenak izan dituzte, 2024an ikusitako beherakada orokorra baino lehen.
Aitzitik, Balmasedak eta Durangok izan dituzte ibilbide irregularrenak. Biek oso portzentaje altuak dituzten urteak (zenbait ekitalditan % 70 eta % 100 bitartekoak) eta % 30etik behera jaisten diren beste aldi batzuk konbinatzen dituzte; Durangon etengabe gertatu den bezala 2013 eta 2018 artean, edo Balmasedan txandakako hainbat urtetan.
Getxo, beste barruti judizial batzuk baino bilakaera egonkorragoa izan arren, maila baxuagoetan egon ohi da (batez ere % 30 eta % 60 artean ibili da), emakida-ehuneko handienak dituzten lurraldeen azpitik.
-
BIKTIMARI LAGUNTZEKO ZERBITZUA (BLZ)Erakutsi gehiago
Informazio eta aholkularitza juridiko espezifikoa da 2024an Arreta eta Balorazio Zerbitzuan egindako arreten artean gehien eman den zerbitzua (2.398 jarduera izan dira). Ondoren, telefono bidezko arreta dago (1.458), eta berehalako sarbidea eta euskarria izateko funtsezko bidea izaten jarraitzen du. Hortik aurrera, bolumenak behera egin du, baina esanguratsua izaten jarraitzen du jarraipenari eta errekuperazioari lotutako eremuetan: jarraipen-elkarrizketak (550), esku-hartze psikologikoak (443) eta harrera-elkarrizketak (417). Horrek adierazten du lehen kontaktutik haratago laguntza jarraituko etengabeko presentzia dagoela.
2024an, genero-indarkeriak kasu gehienak bildu ditu; eta zerbitzuaren jardueraren gune nagusia izan da, 1.092 kasurekin (hau da, guztizkoaren % 73).
Bigarren tokian askotariko delituak daude, 248 espedienterekin (% 17); eta ondoren sexu-askatasunaren aurkako delituak daude, 241 kasurekin (% 16). Familia barruko indarkeria, 173 espedienterekin (% 12), kopuru txikiena duen taldea da, baina, hala ere, multzoaren barruan presentzia nabarmena mantendu du.
-
BIDERATZE JUDIZIAL BIDEZKO FAMILIA ELKARGUNEAErakutsi gehiago
2024an, Familia Elkarguneak 417 adingabe artatu ditu; gorakada nabarmena izan da 2023arekin alderatuta (384 adingabe), baliabidearen bereizgarri den egonkortasun orokorraren barruan bada ere. 2019ko salbuespenezko gailurretik haratago, bolumen osoa antzeko marjinetan mugitu ohi da, seriean zehar gorabehera handirik gabe.
Talde nagusia amarenganako babes-agindurik (BA) ez duten familietako adingabeen taldea da oraindik, 298 adingaberekin; eta horrek berretsi egiten du baliabidearen barruan duen pisu nagusia. Bestalde, amarenganako babes-agindua duten familietako 119 adingabeak guztizkoaren zati txikiagoa izateaz gain, azken urteetako beheranzko joerari eusten diote.
OSASUN-EREMUA
2024an, Barrualde-Galdakaoko ESIak lehen mailako arretan hautemandako kasu gehienak bildu ditu, 159 kasurekin (hau da, eremu horretan erregistratutako guztizkoaren % 42 inguru). Ondoren, honako hauek daude, distantzia batera: Bilbo-Basurtu (74 kasu; % 19), Uribe (67 kasu; % 18) eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta (61 kasu; % 16). Barakaldo-Sestaoko ESIak, berriz, proportzio askoz txikiagoa du (9 kasu; % 2).
Larrialdietan, eredua desberdina da: Bilbo-Basurtuko ESIak alde handiarekin metatu du bolumen handiena, 255 kasurekin (hau da, guztizkoaren % 49). Ondoren, honako hauek daude: Barakaldo Sestao (102 kasu; % 20) eta Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta (68 kasu; % 13). Uribeko (27 kasu; % 5) eta Barrualde Galdakaoko (44 kasu; % 8) ESIek zifra baxuagoak dituzte, eta lehen mailako arretan ikusitakoaren oso bestelako lurralde-banaketa berresten dute.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.