Eskualdeko erreferentzia-zentroak

Zer dira?

Erreferentziazko eskualde-zentroak herritarrei etengabe laguntzeko zerbitzuak dira; horretarako, eragile guztien inplikazioa eta osasun-sistema publikoko asistentzia-mailen etengabeko koordinazioa baliatzen da.

Helburu horretarako, baliabide hauek dituzte:

  • Diziplina anitzeko talde espezializatu bat, egoitzei laguntzen diena arreta-eredua aldatzeko prozesuetan. Metodologia kolaboratibo bat, zaintza pertsonalizatzeko, egoiliarrak ahalduntzeko eta arreta ikuspegi komunitario batetik humanizatzeko konpromisoa hartzen duen egoitzetan prestakuntza-, ekintza- eta aholkularitza-ekintzak garatzen dituena.
  • Egoitza-unitate soziosanitario bat, gizarte-zerbitzuen sektore bakoitzeko, zaintza hauen beharra duten pertsonentzako plazak eskaintzen dituena: susperraldia, sendatze funtzionala, birgaitzea eta bizitzaren amaiera, besteak beste.
Egoitza-eredu komunitarioko interkonexioak

Helburuak

  • Egoitzetako arretaren pertsonalizazioan aurrera egitea, eguneroko bizitza egoiliarren bizi-proiektuarekin bat etor dadin, haien beharretara egokituz eta haien nahi eta lehentasunetan arreta jarriz.
  • Osasun-arloarekin partekatutako protokolo eta prozedurei buruzko informazioa ematea etengabe, egoiliarrentzako osasun-prestazio egokia bermatzeko, Osakidetzako erreferenteekin etengabe eta luze eta zabal hitz eginez.
  • Egoiliarren zainketetan parte hartzen duten eragile guztiak inplikatzea: familiak, profesional soziosanitarioak eta komunitatea.
  • Zainketen jarraitutasuna bermatzeko funtsezko prozesuak identifikatzea eta horietan aurrera egitea, Osakidetzako arreta-maila desberdinekin etengabe koordinatuta (lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta, osasun-aholkua, larrialdiak...).
  • Erabakiak eta zainketak planifikatzeko prozesuak ezartzea.

Jarduera-ildoak

Ekintzarako prestakuntza

  • Profesionalentzat:
    • Erabakiak eta zainketak aldez aurretik planifikatzeko prozesuak ezartzea, beraren zainketei buruzko erabakiak hartzean pertsonaren balioekiko errespetua bermatzeko, are gaitasunak murrizten zaizkionean ere.
    • Egoiliarrek beren gaitasunak berreskuratu eta mantendu ditzaten bultzatzea, eguneroko jarduera garrantzitsuetan oinarriturik.
    • Bizikidetza-unitateak eta familia-ereduko egoitzak ezartzeko prestakuntza-prozesuetan parte hartzea.
    • Gai interesgarriei buruzko prestakuntza espezializatua, Osakidetzarekin partekatua.
  • Egoiliar eta senideentzat:
    • Informazio-saioak.

Aholkularitza eta jarraipena

Bilerak eta bisitak egoitzetan bertan aholkularitza emateko eta arretaren pertsonalizaziorako eraldaketa-prozesuen jarraipena egiteko:

  • Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Integralaren arloko metodologiak, ikuspegi erlazional eta komunitarioa, antolaketa malgutzea...
  • Pertsonalizazio-prozesuei laguntzea, etxeen ereduko bizikidetza-unitateak eta egoitzak garatuz.
  • Deliberazio-etikatik abiatuta kasuei heltzea eta egoera konplexuak ebaztea.

Jardunbide egokiak

Jardunbide egokien esperientziak sortzea eta zabaltzea.

Osasun-sistemarekin batera jardutea eta etengabeko koordinazioa izatea

Osasun-sistemarekin batera jardutea, eta etengabeko koordinazioa izatea Osakidetzako arreta-maila desberdinekin (lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta, osasun-kontseilua, larrialdiak...).

Nola hartu parte?

Aldian-aldian, eskualdeetan aktibatzen diren prozesuei buruzko informazioa bidaltzen zaie egoitzei.

Aholkularitza eta laguntza indibidualizatuago bat eskatzeko, jarri harremanetan taldearekin, 688 720 715 telefonoan edo helbide elektroniko honetan: ccr.koordinazioa@bizkaia.eus

Erreferentziazko eskualde-zentroak

Materialak eta dokumentuak

Kontaktua