Hartzaileak: Ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoak izango dira.
Ekintzaren azalpen laburra: Orain dela urte batzuk hasitako proiektuaren jarraipena den egitasmo honen bidez, ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek euskara sustatzeko hainbat baliabide eskura ditzakete. Kanpainan parte hartu duten udalerrietako gurasoek diptikoa jasoko dute euren etxeetan eta, besteak beste, bertan euren kezka eta beldurrak uxatzeko prestatu den web gunearen berri eman zaie; horrez gain, azken urteetan argitaratu den Ku-Ku liburuxka aurten goitik behera berrituta banatu da hainbat udalerritan. Gainera, udal batzuek opariak ere banatu dituzte: adur-zapia, kotxean jartzeko pegatina eta askari-poltsa.
Euskarriak: Diptikoa ordezkari politikoak sinatuta, Ku-ku liburuxka, askari-poltsa, adur-zapia, pegatina eta web gunea gurasoek dituzten kexkei erantzuna emateko www.emangiltza.com