| Zerbitzuaren egitekoak: |
Euskara teknikariaren egitekoak: • Udalerriko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Orokorraren eta Sektoreetako Planen prestaketa, jarraipena eta ebaluazioa. • Udalean, Euskararen Erabilera Plana diseinatzea eta martxan jartzea. • Euskararen erabilerarako motibazio-, ezagutza- eta sustapen-programak bideratzea. • Euskara batzordearen Jarduera Planak prestatzea, kudeatzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea. • Udal sailetako Euskalduntze Planak diseinatzea eta koordinatzea, sailetako buruekin batera. • Udal lanpostuen hizkuntza eskakizunak ezartzeko eta eguneratzeko proposamenak aurkeztea. • Udal langileek euskara ikastaroetan duten asistentzia eta errendimendua jarraitzea. • Euskararen erabileraren diru-laguntzak eta gune osagarriak izapidetzea. • Lanpostuarekin loturiko gainontzeko egitekoak. Euskara zerbitzuaren egitekoak: Planen diseinua, martxan jartzea eta kudeaketa integrala; Udalaren plana: Euskararen Erabilera Plana eta Udalerriko plana: EBPN. *Kanpo eragile instituzionalekikoak: zenbait programa eta proiekturen diseinua, koordinazioa eta kudeaketa: batez ere, Bizkaiko Foru Aldundiarekin (Alkarbide) eta Eusko Jaurlaritzarekin (besteak beste, HAEE-IVAPekin, HPSrekin eta Hezkuntzarekin). *Oro har, euskararen ezagutza, motibazioa era erabilera sustatzea, bai udalean bai udalerrian. |