ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Abuztuaren 02a

XENDAZALETASUNA

Bizkaiko bidezidorrak naturaz gozatzeko: GR123 Bizkaiko Bira ibilbidearen 12. etapa

Xendazaletasunak Bizkaiko txoko ikusgarriak ezagutzeko eta bisitatzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu.

GR123 Bizkaiko Bira ibilbidearen erregularizazio prozesua Bizkaiko Mendizale Federazioa burutzen ari da. Haren trazatua Bizkaiko Lurralde Historikoaren periferian zehar doa, eta bere 19 etapen bitartez. Bizkaiko kostaldea Ondarroatik Muskizera hartzen duen tartea egokitu egin da, Bizkaian jarraipena emateko E9 Europako itsasbazterreko ibilbideari. Frantziatik dator ibilbide hori; ondoren, Gipuzkoa zeharkatzen du, eta Kantabria, Asturias eta Galizian zehar doa Portugaleraino.

12. etapa: SUKARRIETA-BAKIO

(BERHOMOLOGATUA)

Aste honetarako GR123 Bizkaiko Bira ibilbidearen 12. etapa, Sukarrieta-Bakio, proposatzen dizuegu.

IBILBIDEA

Etapa xumea da, zolatutako bideetatik eta ibilera atsegineko pistetatik igaroten dana, Urdaibairen ikusmen bikainagaz batera. Hasieran, Mundaka dotoretik igaroten da, Bermeo zaharra, mendi-mazelaren erdi aldeko kotetan jarraitzen dau, eta pixkanaka Bakiorantz jasten da. Mendi-ibiltariari itsas zeruertza eskintzen deutso barriro. Kostalde hau, garaieratik gozaten dogu, eta, batzuetan, Gaztelugatxeko San Joanegaz, bisiteteko oso leku erakargarria dan aldetik, kostaldearen eskaria eragiten dauen turismorik bako.

INFORMAZIO OSAGARRIA

Jardueraren gutxi gorabeherako denbora
5o 45min
Etaparen luzera
17.3 km
Natura-ingurunearen gogortasuna
1 (Ingurunea ez dago arriskuetatik salbuetsita)
Ibilbidean orientatzeko zailtasuna
2 (Jarraitutasuna adierazten duten bidezidorrak edo seinaleak)
Lekualdatzearen zailtasuna
2 (Martxa ferra-bideetatik)
Behar den esfortzu-maila
3 (3-6 orduko martxa eraginkorra)
Igoeraren desnibela
686 m
Jaitsieraren desnibela
686 m

PROFILA

GR 123aren 12. etapa Sukarrieta eta Bakio artean igarotzen da. Guztira, 17.3 kilometroko luzera du, eta 5 ordu eta 45 minututan egin daiteke.

12. etaparen tarteko puntuak:

  • Sukarrietatik Mundakara 3 km egingo ditugu, 100 metroko desnibel positiboarekin, eta 90 metroko desnibel negatiboarekin. 30 minututan egin daiteke.
  • Mundakatik Bermeora 3.2 km egingo ditugu, 90 metroko desnibel positiboarekin, eta 100 metroko desnibel negatiboarekin. 35 minututan egin daiteke.
  • Bemeotik Burgoara 5,5 km egingo ditugu, 496 metroko desnibel positiboarekin. Ordu 2 eta 15 minututan egin daiteke.
  • Burgoatik Bakiora 5,5 km egingo ditugu, 496 metroko desnibel negatiboarekin. Ordu 2 eta 25 minututan egin daiteke.

GR123 Bizkaiko Bira ibilbidearen etapa guztiak: https://www.bizkaia.eus/gr123

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA