GR123 Bizkaiko Bira

GR®123 Bizkaiko Bira ibilbidearen erregularizazio prozesua Bizkaiko Mendizale Federazioa burutzen ari da. Haren trazatua Bizkaiko Lurralde Historikoaren periferian zehar doa, eta bere 19 etapen bitartez.

Bizkaiko kostaldea Ondarroatik Muskizera hartzen duen tartea egokitu egin da, Bizkaian jarraipena emateko E9 Europako itsasbazterreko ibilbideari.

Frantziatik dator ibilbide hori; ondoren, Gipuzkoa zeharkatzen du, eta Kantabria, Asturias eta Galizian zehar doa Portugaleraino.

11 ETAPA

ISPASTER-LAIDA

Arrakasta handia izan du 11 (ISPASTER LAIDA) etaparen martxa homologatu berriaren irteerak, 275 parte-hartzaile baino gehiago izan baititu egun eguzkitsu eta giro bikainean.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei, etorri zaretelako, Bizkaiko Mendi Federazioari bere antolakuntza bikainagatik, Ea, Elantxobe eta Ibarrangeluko Udalei. Eta nola ez Ganerantz M.T. eta Ganzabal M.T. taldeetako boluntarioei, jendeak mendi-ibilaldi egun handi batez goza zezan.

MILA ESKER

11- ISPASTER LAIDA etaparen - ARGAZKIAK

Argazkia - 11. etapa - Ispaster-Laida

Etapak