Saltar google maps e ir a la descripción de la etapa

Europako E9 bidezidorrari dagokio 15. etapa: Portugalete - Muskiz

BERHOMOLOGATUA

Ibilbide honek Portugaletetik Muskizera garamatza. Horretarako, Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko udalerririk esanguratsuenetako batzuk zeharkatu beharko ditugu: Portugalete, Santurtzi, Zierbena eta Muskiz. Ikuspegi zabala duten bi gailur ere igoko ditugu, Serantesekoa eta Luzuerokoa.

Pobeñatik El Cobarón eta Campomar arteko meategi-trenbidearen trazadura zaharretik jarraituko dugu. Gaur egun "Itsaslur" izeneko pasealeku ederra bihurtu da. Kantauri itsasertzaren ikuspegi zabala du, eta industria-arkeologiaren aztarnek aurreko mendeetako meatzaritzaren joan-etorria adierazten dute.

Deskargak

TBIM

Balorazioaren informazioan erabilitako kodetzea

Natura-ingurunearen gogortasuna

1
Ingurunea ez dago arriskuetatik salbuetsita
2
Arrisku-faktore bat baino gehiago dago
3
Hainbat faktore daude
4
Faktore dezente daude
5
Faktore asko daude

Ibilbidean orientatzeko zailtasuna

1
Ondo definitutako bideak eta gurutzaketak
2
Jarraitutasuna adierazten duten bidezidorrak edo seinaleak
3
Gune geografikoak eta puntu kardinalak behar bezala identifikatzea eskatzen du
4
Orientatzeko eta nabigatzeko teknikak eskatzen ditu, trazatik kanpo
5
Nabigazioa eten egiten da inguratu beharreko oztopoengatik

Lekualdatzearen zailtasuna

1
Gainazal leuneko martxa
2
Martxa ferra-bideetatik
3
Bidezidor mailakatuetatik edo lur irregularretatik ibiltzea
4
Eskuak erabili behar dira orekari eusteko
5
Eskaladako tarteak behar ditu progresiorako

Behar den esfortzu-maila (MIDE irizpideen arabera kalkulatuta, gutxi kargatutako txangozale arrunt batentzat).

1
Ordubete arteko martxa eraginkorra
2
1-3 orduko martxa eraginkorra
3
3-6 orduko martxa eraginkorra
4
6-10 orduko martxa eraginkorra
5
10 ordutik gorako martxa eraginkorra

15. etapa: Portugalete - Muskiz-ko TBIM datuak

Joan-etorriei eta seriotasunari buruzko informazioa

Jardueraren gutxi gorabeherako denbora
7o 50min
Etaparen luzera
21,8 km
Natura-ingurunearen gogortasuna
1
Ibilbidean orientatzeko zailtasuna
2

Ahaleginari eta zailtasunari buruzko informazioa

Lekualdatzearen zailtasuna
2
Behar den esfortzu-maila
4
Igoeraren desnibela
965 m
Jaitsieraren desnibela
959 m

PROFILA

Profilaren testu-deskribapena

GR 123aren 15. etapa Portugalete eta Muskiz artean igarotzen da. Guztira, 21,8 kilometroko luzera du, eta 7 ordu eta 50 minututan egin daiteke.

15. etaparen tarteko puntuak:

  • Portugaletetik Seranteserara 6,3 km egingo ditugu, 469 metroko desnibel positiboarekin, eta 24 metroko desnibel negatiboarekin. 2 ordu bat eta 20 minututan egin daiteke.
  • Serantesetik Luzuerora 5,7 km egingo ditugu, 250metroko desnibel positiboarekin, eta 385 metroko desnibel negatiboarekin. 2 ordu bat eta 15 minututan egin daiteke.
  • Luzuerotik Muskizera 9,8 km egingo ditugu, 250 metroko desnibel positiboarekin.eta 550 m desnivel negatiboarekin 3 ordu eta 15 minututan egin daiteke.
Etaparen profila

DATU INTERESGARRIAK

Portugaleten hasiko dugu bidea, Zubi Esekiaren ondotik, itsasadarreko bokalerantz abiatuko gara.

Santurtzin, Mamariga auzora joan eta han Serantes mendiaren gailurreraino igoko gaituen bidea hartuko dugu. Gailurreko bizkarretik jarraituko eta bat-bateko jaitsiera batek Zierbenako udalerriko Valle eta La Cuesta auzoetara eramango gaitu.

La Cuesta erdigunetik igaro eta Luzuero lurmuturrera igotzen den bidexka bat hartuko dugu. Lurmuturretik jaitsi ondoren, La Arena hondartzara sartuko gara eta hondartzatik Muskizeko Pobeña auzoarekin bat egingo dugu.

Bertan hasten da, Kobaronera eramango gaituena "Itsaslur" Bide Berdearen pasealekua. Kobaronetik Cordillas eta Oyancas auzoak lotuko ditugu, eta, azkenik, Muskizko San Juan elizara helduko gara.

Portugalete, Santurtzi, Zierbena eta Muskiz

  • Bizkaiko zubia
  • Portugaleteko alde historikoa
  • Itsas pasealekua – kai zaharra
  • Salazar dorrea
  • Santurtziko itsas museoa
  • Santurtziko arrantza-portua
  • Serantes gotorlekua
  • Serantes tontorra
  • Zierbenako portua
  • Luzuero Tontorra
  • La Arena hondartza
  • Barbadun itsasadarra
  • Kobarongo kargalekua
  • Muskiz