KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK PRESTAKUNTZA

2026ko Uztailaren 15a

IGERIKETA

ESKALADA

Bizkaiak kirola, itsasoa eta mendia batuko ditu aire zabaleko jardueraz betetako asteburu batean

Uztailaren 18an eta 19an, naturako kirolari lotutako hainbat jarduera egingo dira Bizkaian. Programazioak eskaladako masterclass bat, Igeribideak proiektuaren prestakuntza-jarduera bat eta Igeribideak 2026 zirkuituaren hasiera barne hartuko ditu, ur irekietan igeriketa egitea eta lurraldeko ingurune naturalez gozatzea sustatzen duen ekimena.

KIROL ESLAKADAKO MASTERCLASS SAIOAK 2026 

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak eskaladako masterclass bat antolatuko du uztailaren 18an, Urdulizen, Kirol Eskalada proiektuaren barruan. 

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, eskalada egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat Masterclass.

Kirol Eskalada programaren masterclass saioetan eduki hauek landuko dira:

  1. Eskaladan ziurtasunez aritzeko oinarrizko azalpenak.
  2. Eskaladan aritzeko beharrezko materialaren ezagutza.
  3. Eskalada bideak ziurtasunez frogatu.

Hitzordua uztailaren 18an izango da, larunbata, urdulizen, 09:00etatik 14:30era. Jarduera doakoa da eta 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eskaladan esperientzia izan edo ez. 

Jarduera IV. gradutik gorako eskalada-bideetan egingo da. Antolakuntzak beharrezko segurtasun-materiala emango du eta material pertsonala eramatea gomendatzen du (arnesa, kaskoa eta katu-oinak). Halakorik ez badago, jardueran bertan emango da.

Plazak mugatuak dira, eta, beraz, ezinbestekoa da izena uztailaren 13a baino lehen ematea, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Behin epea amaituta, erakundea izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko da azken xehetasunak zehazteko.

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 14 urtetik gorako pertsona guztiek uztailaren 18an Urdulzien egingo den Masterclass saioan izena ematera animatzen ditugu. 

IGERIBIDEAK 2026

2026ko Igeribideak masterclass saioak 

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak eta aholku pertsonalizatuak, itsaso zabalean igeri egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat masterclass.

Aipatzekoa da Igeribideak programaren masterclass saioek eduki hauek izango dituztela:

  1. Meteo eta Segurtasuna uretan klasea: Ingurune urtarraren eta uretarako sarbideen analisia. Meteorologia, oinarrizkoa eta aplikazioak. Korronteak, mareak, olatuak eta haizeak ulertzea eta identifikatzea. Oinarrizko segurtasun-arauak.

  2. Traininga; teoria eta praktika: Itsasoan igeri egiteko prestaketa eta entrenamendua. Uretara sartu aurreko gomendioak. Arnasketa irregularrak. Arraunketa eta erritmo- eta kadentzia-aldaketak. Orientazioa uretan. Luzaketak, beroketak eta ariketa espezifikoak.

Masterclass saioak igerigune hauetan antolatuko dira:

  1. Ekainaren 7a (10:30) - Arrigorri hondartza (Ondarroa)
  2. Ekainaren 14a (10:30) - Isuntza hondartza (Lekeitio)
  3. Ekainaren 21a (09:30) - Ereaga hondartza (Getxo)
  4. Uztailaren 5a (10:00) - Laidatxu hondartza (Mundaka)
  5. Uztailaren 19a (10:00 - Astondoko hondartza (Gorliz)

2026ko Igeribideak zirkuitua

II. Igeribideak zirkuitua ospatuko da uda honetan. Igeriketa-maila ertaina duten 14 urtetik gorako pertsonei zuzendutako proposamena da, eta Bizkaiko kostaldeko bost agertoki zeharkatzen ditu ingurune natural eta seguruan, gainbegirale espezializatuen laguntzaz.

Zirkuitua igerigune hauetan antolatuko da:

  1. Ekainaren 7a (12:00) - Arrigorri hondartza (Ondarroa) - 1.000 m

  2. Ekainaren 14a (12:00) - Isuntza hondartza (Lekeitio) - 1.000 m

  3. Ekainaren 21a (11:00) - Ereaga hondartza (Getxo) - 1.000 m

  4. Uztailaren 5a (11:30) - Laidatxu hondartza (Mundaka) - 1.000 m

  5. Uztailaren 19a (11:30) - Astondoko hondartza (Gorliz) - 1.500 m

Bost hitzorduetan parte hartzen dutenek aitorpen berezia jasoko dute Gorlizko azken jardunaldian, itsasoarekiko konpromisoaren, konstantziaren eta maitasunaren oroigarri. Lehiaketa bainoago, zirkuitua esperientzia partekatu eta eraldatzaile gisa planteatzen da. Gorlizko azken proba lehiatzeko, gutxienez hiru probatan parte hartu beharko da.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA