Saltar google maps e ir a la descripción de la etapa

3. ETAPA SAIHESBIDEA GR 123.2: IRATZAGORRIA – EL PONTÓN/URARTE

GR 123aren 3. etaparen azken zatia, Balmaseda eta Gordexola lotzen dituena, ibilbide nagusiaren saihesbide batetik egin daiteke.

Iratzagorria auzora iritsita, bi aukera izango ditugu. Lehenengoa, izaera mendizaleagokoa, mendi-hegalean gora egiten duen baso-pista batetik doa. Pinudietan barrena sartuz, Alcerasko Gaztainadiko ehun urte baino gehiagoko gaztainondoen bila abiatzen da, El Pontón-Urartera jaitsi aurretik.

Bigarren aukera (GR 123.2) ez da hain neketsua eta interesgarria da era berean; izan ere, bi auzo horien artean Herrerías ibaiaren paraleloan doan oinezkoentzako bide eroso batetik igarotzen da.

Deskargak

TBIM

Balorazioaren informazioan erabilitako kodetzea

Natura-ingurunearen gogortasuna

1
Ingurunea ez dago arriskuetatik salbuetsita
2
Arrisku-faktore bat baino gehiago dago
3
Hainbat faktore daude
4
Faktore dezente daude
5
Faktore asko daude

Ibilbidean orientatzeko zailtasuna

1
Ondo definitutako bideak eta gurutzaketak
2
Jarraitutasuna adierazten duten bidezidorrak edo seinaleak
3
Gune geografikoak eta puntu kardinalak behar bezala identifikatzea eskatzen du
4
Orientatzeko eta nabigatzeko teknikak eskatzen ditu, trazatik kanpo
5
Nabigazioa eten egiten da inguratu beharreko oztopoengatik

Lekualdatzearen zailtasuna

1
Gainazal leuneko martxa
2
Martxa ferra-bideetatik
3
Bidezidor mailakatuetatik edo lur irregularretatik ibiltzea
4
Eskuak erabili behar dira orekari eusteko
5
Eskaladako tarteak behar ditu progresiorako

Behar den esfortzu-maila (MIDE irizpideen arabera kalkulatuta, gutxi kargatutako txangozale arrunt batentzat).

1
Ordubete arteko martxa eraginkorra
2
1-3 orduko martxa eraginkorra
3
3-6 orduko martxa eraginkorra
4
6-10 orduko martxa eraginkorra
5
10 ordutik gorako martxa eraginkorra

3. ETAPA SAIHESBIDEA GR 123.2: IRATZAGORRIA – EL PONTÓN/URARTE-ko TBIM datuak

Joan-etorriei eta seriotasunari buruzko informazioa

Jardueraren gutxi gorabeherako denbora
35 min
Etaparen luzera
2,4 km
Natura-ingurunearen gogortasuna
1
Ibilbidean orientatzeko zailtasuna
1

Ahaleginari eta zailtasunari buruzko informazioa

Lekualdatzearen zailtasuna
1
Behar den esfortzu-maila
1
Igoeraren desnibela
20 m
Jaitsieraren desnibela
40 m

PROFILA

Profilaren testu-deskribapena

3. etapako Iratzagorria eta El Pontón-Urarte arteko GR 123.2 saihesbideak 2,4 km ditu eta 35 minututan egin daiteke.

Iratzagorria – El Pontón-Urarte saihesbidearen tarteko puntuak

  • Iratzagorriatik Allendera 900 m egingo ditugu, 2 m-ko desnibel positiboarekin eta 9 m-ko desnibel negatiboarekin. 15 minututan egin daiteke.
  • Allendetik El Pontón-Urartera 1,5 km egingo ditugu, 18 metroko desnibel positiboarekin eta 31 metroko desnibel negatiboarekin. 20 minututan egin daiteke.
Etaparen profila

DATU INTERESGARRIAK

Iratzagorriatik abiatuta, GR 123.2 saihesbidea Herrerías ibaiaren ezkerraldeko ertzetik doa Allende auzoko etxeetara iritsi arte. Garai batean, bertan dorretxe bat eta burdinola bat egon ziren.

Rodayega ibaia zeharkatu ondoren, ezkerrean utziko dugu Allendeko Salazar jauregirako sarbidea. Handik gutxira, oinezkoentzako bidetik aurrera eginez, karobi zahar baten aztarnen ondotik igaroko gara.

Bidegorria utzi ondoren, saihesbidea El Pontón auzora iritsiko da Artziniegatik Sodupera zihoan galtzada zaharraren bidetik. Ibaiaren beste aldean, Ibarguen dorretxea dago, Erdi Aroan lurraldea astindu zuten bando-gerren lekuko isila.

Harrizko zubi zaharraren ondoan, berriro bat egingo dugu GRaren ibilbide nagusiarekin Molinar auzorako bidean.

  • Iratzagorria
  • Herrerías ibai
  • Allendeko Salazar de jauregia
  • Karobia
  • Ibarguen dorretxea
  • El Pontón-Urarte

Gordexola