Saltar google maps e ir a la descripción de la etapa

Europako E9 bidezidorrari dagokio 11. Etapa: ISPASTER-LAIDA

BERHOMOLOGATUA

Landa-eremuko udalerri txikiak Bizkaiko kostaldean, paisaje berezia, nekazaritza- eta abeltzaintza-tradizinoa eta turismo lasaiaren erabilera nabarmenak orekatzen dituena.

Mendiak eta basu-landaketak laguntzen dabe bidezidorrean, Ea bezalako mugarri bukolikoekin, zeinak be altxor natural eta kultural txikiak gordeten baititu: Angelutxu, Natxitua, Elantxobe, Ibarrangelu.

Zalantzarik barik, Atxarreko San Pedro muinoa nabarmentzen da, bidezidorrari (nahitaezkoa) ikuspegi ahaztuezinekoa itxiko deutsan desbideratze laburra. Laidako hareatzak, bere olatuengaitik ausart, zeruertza edegiten dau itsasoaren handitasunera.

Deskargak

TBIM

Balorazioaren informazioan erabilitako kodetzea

Natura-ingurunearen gogortasuna

1
Ingurunea ez dago arriskuetatik salbuetsita
2
Arrisku-faktore bat baino gehiago dago
3
Hainbat faktore daude
4
Faktore dezente daude
5
Faktore asko daude

Ibilbidean orientatzeko zailtasuna

1
Ondo definitutako bideak eta gurutzaketak
2
Jarraitutasuna adierazten duten bidezidorrak edo seinaleak
3
Gune geografikoak eta puntu kardinalak behar bezala identifikatzea eskatzen du
4
Orientatzeko eta nabigatzeko teknikak eskatzen ditu, trazatik kanpo
5
Nabigazioa eten egiten da inguratu beharreko oztopoengatik

Lekualdatzearen zailtasuna

1
Gainazal leuneko martxa
2
Martxa ferra-bideetatik
3
Bidezidor mailakatuetatik edo lur irregularretatik ibiltzea
4
Eskuak erabili behar dira orekari eusteko
5
Eskaladako tarteak behar ditu progresiorako

Behar den esfortzu-maila (MIDE irizpideen arabera kalkulatuta, gutxi kargatutako txangozale arrunt batentzat).

1
Ordubete arteko martxa eraginkorra
2
1-3 orduko martxa eraginkorra
3
3-6 orduko martxa eraginkorra
4
6-10 orduko martxa eraginkorra
5
10 ordutik gorako martxa eraginkorra

11. Etapa: ISPASTER-LAIDA-ko TBIM datuak

Joan-etorriei eta seriotasunari buruzko informazioa

Jardueraren gutxi gorabeherako denbora
6:30 ordu
Etaparen luzera
21 km
Natura-ingurunearen gogortasuna
1
Ibilbidean orientatzeko zailtasuna
2

Ahaleginari eta zailtasunari buruzko informazioa

Lekualdatzearen zailtasuna
2
Behar den esfortzu-maila
4
Igoeraren desnibela
772 m
Jaitsieraren desnibela
878 m

PROFILA

Profilaren testu-deskribapena

GR 123aren 11. etapa Ispaster eta Laida artean igarotzen da. Guztira, 21 kilometroko luzera du, eta 6 ordu eta 30 minututan egin daiteke.

11. etaparen tarteko puntuak:

  • Ispasterretik Eara 6 km egingo ditugu, 177 metroko desnibel positiboarekin eta 284 metroko desnibel negatiboarekin. Ordu bietan egin daiteke.
  • Eatik Ibarrangelura 4,6 km egingo ditugu, 235 metroko desnibel positiboarekin eta 140 metroko desnibel negatiboarekin. Ordu 1 eta 30 minututan egin daiteke.
  • Ibarrangelutik Elantxobera 1,6 km egingo ditugu, 75 metroko desnibel positiboarekin eta 25 metroko desnibel negatiboarekin. 40 minututan egin daiteke.
  • Elantxobetik Laidara 8,8 km egingo ditugu, 285 metroko desnibel positiboarekin eta 429 metroko desnibel negatiboarekin. 2 ordu eta 20 minututan egin daiteke.
Etaparen profila

DATU INTERESGARRIAK

Bizkaiko itsasertzean barrena jarraituko dugu, Ispasterko herritik Laidako hondartzara. Ibilbidean Ea, Ibarrangelu eta Elantxobe herrietatik pasatuko gara. Ogoño mendiaren albotik Lagako hondartzara jaitsiko gara, eta gero Laidarantz joko dugu, Urdaibai Biosferaren Erreserbaren bihotza.

Ibilaldia Ispasterko plazan hasiko dugu, San Migel elizaren aurrean, eta Santiago ermitarantz joko dugu, gero Earantz joateko, Busturialdeako eskualdeko kostako udalerri txiki xarmagarria. Erdialde txiki eta berezia igaro ondoren, mendebalderantz jarraituko dugu ibilbidea. Aingerutxu auzotik igaroko gara, eta errege-bide zaharretik ibiliz, BI-3238 errepidearen paraleloan, Natxitua eta Arboliz auzoak zeharkatuko ditugu Ibarrangelura heldu baino lehen.

Seinaleak jarraituz, Ibarrangelutik irten eta Elantxobera sartuko gara, baina hiri-gune malkartsutik ibili gabe; izan ere, muino batean dagoen hilerrirantz joko dugu. Gero, behera egingo dugu, BI-3234 errepidera iritsi arte. Bertatik, Lagako hondartzara helduko gara, eta Ogoño mendia osatzen duen karedun itsaslabar izugarria ikusiko dugu.

Orain, Akorda auzora igo behar dugu, artadi ederren artean. Gure ibilbidetik ez gara Atxarreko San Pedro ermitaraino igoko, baina, hala ere, bidean desbideratze txiki hori egitea merezi du, ikuspegi panoramikoaz gozatu ahal izango dugu eta. Biosferako Erreserba den Urdaibaiko estuarioa ikusi ahal izango dugu bertan, Oka ibaiaren ibai-ahoan eratzen den natura-gunea, Euskal Herriko hezegunerik garrantzitsuenetako bat. Arteetan barrena, Laidako hondartzara jaistea baino ez zaigu geratuko. Hondartza ikusgarria da, eta duna eder bat sortzen da bertan, non itsasadarraren ibai-ahoaren sekulako ikuspegiaz gozatuko dugu.

Ispaster, Ea, Ibarrangelu, Elantxobe eta Gautegiz Arteaga

  • Ispasterko San Migel eliza
  • Santiago ermita
  • Errota eta Urtubiaga burdinola
  • Natxituko Santa Ageda baseliza
  • Ibarrangeluko San Andres eliza
  • Elantxobeko hirigunea
  • Ogoño mendia
  • Laga hondartza
  • Atxarreko San Pedro baseliza
  • Laidako hondartza
  • Urdaibaiko estuarioa