Zohikaztegian

Lehengoratze-jarduerak, geotestila erabiliz, Zalamako Zohikztegian.

Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait lan gauzatu ditu azken urteotan Zalamako zohikaztegian, ur eta substratuaren galera gelditzeko xedez. LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuaren baitan, gune hau leheneratzeko lanarekin jarraituko da, oso gune urrakorra baita, inpaktu txikiko ekimen batzuk abiatuz. Horien artean, aurreikusita dago ezponda estaltzen amaitzea eta estalitako eremu osoa zohikaztegiaren berezko espezieez ereitea. Gainera, ingurune perimetrala egonkortuko da, zeren bertan ezponda berriak irekitzen ari baitira, higaduraren eraginez, eta horrek ur eta zohikatz galerak sortzen ditu.

Jarduera horien inpaktu bisuala oso txikia izango da; izan ere, material naturalak erabiliko dira, eta ukitutako eremua txikia da.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa