Eliza

Eliz izaera duten funtsek eratzen dute. Ondoko hauek dira:

LAS MERCEDES GIZARTE ETXEA:

Areetako (Getxo) Parrokiako Gizarte Etxearen sorkuntza, barruko araubide, arautegi eta planoei buruzko dokumentuak.

JESUITAK:

Gaur egun Bilboko Euskal Museoa kokatuta dagoen eraikinen egon zen Jesusen Konpainiako antzinako ikastetxeari dagokion dokumentazioa. Dokumentazio soziala, ekonomikoa eta erakundearen barruko antolakuntzari buruzkoa da.

ZIORTZA:

Ziortzako Andra Mari Kolegiatako (Markina-Xemein) artxiboa Juan Ramón de Iturrizak antolatu eta katalogatu zuen XVIII. mendearen amaieran; lan horrekin jarraitu zuen Juan José de Mugarteguik, baina kasu horretan hogeigarren mendean. Funtsak hogeita zazpi erregistro ditu eta horietariko bakoitzaren barruan hainbeste dokumentu daude, kopuru desberdinetan, eta baita hogeita hamar liburu baino gehiago ere (kontabilitatea, fabrika, eta abar). Horien sekuentzia kronologikoa 1366 urtean hasten da, orduan eraiki baitzen abadia moduan, eta 1851 urtera arte iristen dira, orduan gertatu zen Mendizábalen desamortizazioaren ondorioz bere jarduna amaitu egin zelako.

Elizaren funtsak. Funts bakoitzeko ikus daitezke katalogazio daten tartea, fitxa kopurua eta katalogatutako ehunekoa.
FUNTSA DATAK Fitxen kopurua DESKRIBATZEKO BITARTEKOAK
Las Mercedes Gizarte Etxea 1926 - 1973 20 %100 katalogatuta
Jesuitak 1536-1800 19 %100 katalogatuta
Ziortza 1366 - 1851 518 Katalogazio prozesuan