Askotariko Atala

Atal honetan biltzen dira jatorri, izaera eta formatu askotako agiriak, agiritegi bateko funtsean jaso ez direnak edo hortik kanpo geratu direnak.

Atala Foru Aldundiko bulegoetan agiriak bildu ondoren sortu da, beste multzo batzuetako material sakabanatuak jasotzean, eta zenbait ekarpen puntual ere egin ondoren, erosketa, dohaintza, komodatu edo lagapen bidezkoak, besteak beste.

Atala azpiatal hauen arabera antolatzen da:

  1. Eliza azpiatala:

    Eliza izaera duten funtsek osatzen dute:

    Funtsa:
    Las Mercedes Gizartzetxea.
    Funtsa:
    Jesuitak.
    Funtsa:
    Zenarruza.
  2. Musika azpiatala:

    Musika atala jatorri ezberdinetako hainbat musika agiriz osatuta dago. Funts hauek ditu:

    Funtsa:
    Bizkaiko Aldundia: Partiturak dira; gehienak euskal abestiak dira.
    Funtsa:
    C. Bernaola
    Funtsa:
    E. Chacón
    Funtsa:
    Bilboko Koral Elkartea
    Funtsa
    Campos Eliseos Antzokia:
    • Orkestrei zuzendutako laguntza (1910/1930)
    • Bilbo "Zortzikotearen" dokumentazioa
    • Autoreen Elkarte Orokorraren partiturak
  3. Irudien eta grabatuen azpiatala:

    Grabatuen bilduman 1700 unitate inguru daude, eta gehienak erosi edo dohaintza bidez jaso dira. Bilduma hau gorde eta hedatzeko guztiei argazkia atera zaie eta irudiak digitalizatu egin dira.

  4. Argazkilaritza azpiatala:

    Jatorria askotarikoa izan daiteke: Foru Aldundiko beste sail batzuetatik iritsitakoak, dohaintza bidezkoa edo erositakoak. Gaiak: erretratuak, gerrak, etnografia, enpresak, etab.

    Kronologikoki, argazkilaritza funtsak 1845etik 2000. urtera arteko aldia hartzen du. Deskripzio tresnei dagokienez, Sarrera Erregistroko Liburu bat du, funtsak kontrolatzeko eta lokalizatzeko, baita paperezko kopiak eta irudi digitalizatuak ere.

    Funtsa:
    Argazkilaritza Historikoa
    Funtsa:
    AHV (Bizkaiko Labe Garaiak)
    Funtsa:
    Euskalduna
    Funtsa:
    Airetiko Argazkia
  5. Askotariko agiriak azpiatala:

    Izen honekin biltzen dira agiritegi bateko funtsean jaso ez diren liburuak eta agiri solteak. Eskuizkribuak edo inprimakiak dira, izaera genealogiko edo historikodunak, edo familia eta erlijio agiritegietatik banandu diren agiriak, eta ezin direnak horietan berriz txertatu ez baitakigu non dauden. Halaber, euskarazko agiriak, eskutitzak eta askotariko agirien bildumak ere azpiatal honetan jaso dira.

Funts bakoitzeko ikus daitezke katalogazio daten tartea, fitxa kopurua eta katalogatutako ehunekoa.

Askotariko Ataleko funtsak
Azpiatala/funtsa DATAK Fitxa kop. DESKRIPZIOA EGITEKO TRESNAK
Las Mercedes Gizarte Etxea 1926-1973 20 %100 katalogatuta
Jesuitak 1536-1800 19 %100 katalogatuta
Zenarruza 1366-1851 518 Katalogatzeko prozesuan
Bizkaiko Foru Aldundia 1700-2000 893 %100 katalogatuta
Carmelo Bernaola 1929-2004 141 %100 katalogatuta
Emma Chacón 1700-2000 137 %100 katalogatuta
Schola Cantorum Santa Cecilia 1700-2000 54 %100 katalogatuta
Bilboko Koral Elkartea 1700-2000 1707 %100 katalogatuta
Bilboko Campos Eliseos Antzokia 1700-2000 744 %100 katalogatuta
Grabatuak 1575-2010 750 Katalogatzeko prozesuan
Argazki historikoa 1845-1989 1513 Katalogatzeko prozesuan
AHV argazkia 1983-1999 1022 Katalogatzeko prozesuan
Euskalduna argazkia 1906-1996 4671 Katalogatzeko prozesuan
Airetiko argazkia 1960-1974 255 Katalogatzeko prozesuan
Liburu historikoak XVI-XIX 163 Katalogatzeko prozesuan